Denbora  3 ordu minutu bat

Koordenatuak 399

Noiz igoa 25 de diciembre de 2019

Noiz egina diciembre 2019

-
-
350 m
13 m
0
2,1
4,2
8,33 km

Bisitak 8, kokapena 1

Nondik gertu Berriatua, País Vasco (España)

Berriatuaren hegoaldean dagozan tontor bitara joko dogu, lehenago Malaren (Madalenaren) eleiza ikusita. Eleizara heltzeko PR-BI 21ren zati bat erabiliko dogu, baina adi! nahastu gaitekez Urdinoletabekoa eta Urdinoletagoikoa baserrien artean. Goikora heltzeko une jakin baten basa-bidea itxi daiteke eta, eskumatara, bidezidorretik gora joan, bera be markaturik, baina oraingo honetan (2019ko abenduan) zugatz jausi batzuk zarraturik idoro dot. Halan, onena ezkerreko basa-bidetik segitzea, PR-ri jarraituz. Erne! ez dago ondo markaturik. Waitpointa ezarri dot, a posteriori, ze neuk bidezidorretik gora egin dot, eta gero, ezintasunaren aurrean, ezkerretara joz bide egokia bilatu dot.

Osterantzean, Txindurritik jasterakoan, onena izan leiteke Pertikara ostera be etortea, bertan errepidea hartzera, ez neuk egin dodan modura (trakan bezala), bide barik, basa-bide zaharrak beherakoan zeharkatuz. Izan be, neuk jatsiera "Ondarroatik Txindurrira" ibilaldiko igoeran bezala egin dot. Arazo barik jatsi ahal da, baina ez da erosoena.

BIDEAN ZER IKUSI

- Mala (Madalena) baseleiza
Hasikerea XVI. mendean ei dau, ikusten dan gehiena barriagoa leiteken arren. Eleiza zaharrago baten tokian eregi eben, antza, itxura erromanikoa dau-eta iparraldeko horman txertaturiko harlandu bateko irudiak, gizonezko batenak. Madalenako erromeria ospetsua izan da oraintsu arteko euskaldunen artean.

- Malako kurutzea eta Sarnaputzu
Hurrean, bidekurutzean, Malako kurutzea dago, eta eskumatik hasten dan basabidetik 150 metro gora "Sarnapotzu" deritzon putzua dago. Tradizinoak dino ze, putzu honetan zapi bat busti eta narrua txarto dagoan tokian igurtzi ezkero, sendatu egiten dala, baina trapua putzu ondoko adar baten eskegi behar ei da. Ubegia toki bitxia da. Udan ez dau urik eukiten, baina bertan ikusiko dozuz larrua osatzera joandakoak lagatako zapiak, narruko gatxak sendatzeko lagata.

ZER IKUSI BERRIATUAN

Berriatuaren ganeko lehenengo barriak XII. mendekoak dira, San Pedro parrokiari jagokozanak. Aita Santuaren 1498ko bulda batek berretsi eban Aranzibia jaunak eukan eleizaren patronatu-eskubidea.

Berriatuako udala zati bitan banatzen da, bata Erribera da, eleizaren ingurua, bestea mendialdea, Miloi, Asterrika eta Madalena auzoak.

- San Pedro parrokia
Frontoiaren alboan eta udaletxearen parean. Estilo gotiko-barrokoa dau eta XVI-XVIII. mendeetan eregi eben. Eleiza XVI.ean barriro eregi eben, eta halan, errenazentista dau itxurea. Torrea XIX. mendekoa da, neoklasikoa.

- San Juan Bautista ospitalea eta baseleiza
Eleizatik hurrean, kale nagusian, metro batzuk gorago.

- Etxe Pintxu
Eleizatik hurrean, errepidearen beste aldean, abadearen etxea izandakoa. XVIII. mendeko jauregi-etxea da. Horman XVIII. mendearen amaierako pinturak (fresko lehorrak) dagoz.

Goiko aldeko eskumaldean herri bat agertzen da, urmaela, etxeak eta zugatzak. Ezkerrean, gizonezkoa zaldi zuriaren gainean. Beheko eskumaldean, zaldun bi auskan, dueluan. Ezkerraldean jauregi bateko gela.

- Urepel iturria eta iturburua
Zubira heldu baino lehen iturritxo bat dago, epela, Urepel, baina azkenaldian lehor egoten da. Iturburua Etxebarria baserriaren inguruan idoro daikezu. Ur epela da, burdin-ura, Bizkaiko historian aitatuenetariko bat, oso preziatua.

- Obekolako burdinolak

Artibairen ertzean, Cikautxo atzean. XVII.eko industria, errotea eta burdinolea.

- Lekoia Bekoa baserria
Merelludi auzoan, mendiaren hegalean. XVI.ekoa, errenazimenu-barroko estilokoa. Barriturik dago, eta arkitekturaren aldetik Bizkaiko baserririk “nobleenetariko bat” ei da.

- San Antolin baseleiza
Merelludi auzoan, XVI.ekoa jatorriz. Baseleizari auzoko kofradiaren bilera-gelak dautsa. Interes etnografiko garrantzitsua dau gelak, barruan dagozan egurrezko batzar-mahai luze eta bankuakaitik.

- San Lorenzo
Asterrika auzoko eleiza, gotikoa, XV.ekoa.

- Andonegiko burdinolak
XVI.ekoak, berez, aspaldiko egitura sozio-ekonomikoaren botere eta industria osoa erakusten daben eraikinak, edo hareen hondakinak, halan zelan errotea, burdinolea, torrea.

- Aranzibia torrea eta errotea

Gardotza ondoan, Errenteriara baino lehen, Madalena auzoan, “Anzubixe” gaurko ondarrutarrez. 1500. urtekoa da. Bertako jaun eta sendiak biziro hartu eben parte gerra banderizoetan. Izan be, gaurko torrea Gipuzkoako ganboatarrak 1443an eratsitako beste baten tokian dago eregia.

1500. urtean berreraikia izan zen gaur eguneko itxuragaz, 1443.aren aldera Gipuzkoako ganboatarrek suntsitu ostean. Eraikinean nabarmenak dira bigarren solairuko leihate bikiak, armarria eta kanpoko eskailera. Eskailera hau balkoi baten bukatzen da, eta XVII. mendean malda kendu bajakon be, balkoiak hor dirau, Bizkaian kasu bakarra izanik.

Aranzibia torreko muinoraino ailegatzen da mareen gora beherak. Bertan egoan ibaia igarotzeko lehenengo puntu erosoa, horregaitik bertatik kontrolatzen eben Ondarroako portuko merkataritza.

Hemen be hondino igarri daiteke aspaldiko botere eta egitura sozio-ekonomikoaren oinarria, torrearen ondoan errota eta burdinolearen hondakinak dagoz eta.

- Santa Ana baseleiza
XVI.ekoa, Errenteria auzoan sartzerakoan.

OHARRA: Toki eta etxe horreek "PR-BI 146 Berriatua" nire ibilbidearen artikuluko mapan daukazuz markaturik, eta bertan argazkiak be idoro daukezuz.
Waypoint

Bide bako jatsiera

Waypoint

Bidezidorra itxita?

Waypoint

Legarregi 372 m

Waypoint

Malako baseleiza

Waypoint

Malako kurutzea

Waypoint

Sarnaputzu

Waypoint

Txindurri 267 m

Waypoint

Urten eta heldu

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau