Denbora  2 ordu 47 minutu

Koordenatuak 471

Noiz igoa 23 de febrero de 2020

Noiz egina febrero 2020

-
-
316 m
16 m
0
2,5
5,0
10,07 km

Bisitak 0, kokapena 0

Nondik gertu Berriatua, País Vasco (España)

Berriatuatik Kalamendi atzean dagoan ibar ezkutaura joango gara. Inguru karstiko batean dago, eta baxuago dago inguratzen daben lur-ertzak baino, halan, erreken ura lur azpitik desagertzen da, ezin gora eginik. Itxura guztien arabera, Elizburuko Ibarra poljea dogu.

Ibartxu honek badau bere xarmea, bai eta Elizburutik itzultzeko bideak be. Itzulera horretan artadi-txatal bat zeharkatuko dogu da, eta gero pinudian bidexka polit baten segituko dogu harik eta Urrezti eta Zabala arteko lepo orlegira ailegatu arte, mendi arte eder baten. San Antolín baseleizatik egingo dogu behera, Berriaturantz.

ATXURRA KOBEA

Armiña kobea bezala, Atxurra Lamiñak izeneko koben moltsokoa da, lau kilometroko luzera dauena. Gure poljea ondo-ondoan dagoanez, seguruenik sistema honen barruan dagoke, eta Elizburuko ibarrean ezkutatzen dan urak be lagunduko dau kobeak zulatzen.

Atxurra labar-artearen goiko mailan dago. Bertan gutxienez 70 irudi dokumentatu dira, batez ere animalienak; gehienak bisonteak eta zaldiak, baina ahuntzak, oreinak eta uroak be identifikau dira. Grabatu teknikagaz eginak dagoz, eta batzuetan baita pintura baltzez be. Irudi batzuk handiak dira, zaldiak esate baterako, eta beste batzuk txikiak. Artearen ezaugarriak Madeleine aldi erdi edo berantiarrari jagokoz, hau da, orain dala 18.000 eta 14.000 urte artean (14.500-12.500 kalibratu barik). Ezaugarri honeen artean nabarmenenak dira adarrak eta hankak plano bitan irudikatzea, eta ulea eta erraien detaileak. Deigarriak dira, baita ere, aurreko ikuspegitik eginiko ahuntzak eta zauritutako bisontearen irudia, alderantzizko “v” bezalako 20 bat gezi punta barruan dituana
Waypoint

00000771

Waypoint

00000842


Izena: Segment: 1


Hasiera-ordua: 09:45 2020 ots. 23
Amaiera-ordua: 12:32 2020 ots. 23
Ibilitako distantzia: 11,4km (02:47)
Denbora mugitzen: 02:36
Batezbesteko abiadura: 4,08 km/h
Abiadura mugimenduan: 4,37 km/h
Gehineko abiadura: 36,62 km/h
Gutxienezko Altuera: 16 m
Gehienezko Altuera: 315 m
Igoera abiadura: 402,5 m/h
Jaitsiera abiadura: −447,9 m/h
Altitude irabazia: 583 m
Altitude-galera: -572 m
Igoera-denbora: 01:26
Jaitsiera-denbora: 01:16

Waypoint

Artadi kantabrikoa

Waypoint

Dan Antolin baseleiza

Waypoint

Elizburu-Ibarreta

Waypoint

Kalamendi tontorra

Waypoint

Urrezti

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau