Gerrikaiztik abiatuko gara Astoganako lepora heltzeko, Oiz mendiaren altzoan, ertz-ertzean, ipar eta hegoaldeko hegalak bananduten diran gunean. Lepo horretan GR-38 Ardo eta Arrainaren bideak behera egiten dau, eta Magunako atean zehar Durangorantz jo.
Astoganako galtzadea izandako bidean egingo dogu gora. Galtzadeak garrantzia handia izan bide dau historian zehar, ze lehengo mandazainen ibilbide nahiz komunikazino-bide nagusi baten zatia da. Zoritxarrez, ia osorik dago galduta, baina hondino aztarnearen bat igarri daikegu, batez be Astoganako lepora heltzeko azken kilometroan.
Mandazainak Bermeoko, Ondarroako eta Lekeitioko kaietatik abiatzen ziran, arrain freskoak eta gatzetan jarritako arrainak eroateko. Itzuli eran, ostera, gurdiak garia, gatzaz, ozpina eta ardoa ekarten zituen.
Arean be, Ondarroako eta Lekeitioko kaiak merkataritza-bideak egin zituen, XV. mendetik XVIII. mendera bitartean barruko herriakaz hartu-emonetan jarduteko. Lekeitioko eta Ondarroako bideak Santutxu baseleizan batzen ziran, eta handik abiatzen ziran Oiz mendiko hegaletan, Astoganako galtzadan egin-eginean, Bermeokoagaz alkartzeko.
Gaurko GRak 166 km luze dau Oiondik Bermeoraino, eta badoa joan, Lea-Artibairen ertzetik eta Urdaibain, Durangon, Arabako Ordokian, Arabako Mendialdean eta Arabako Errioxan zehar.
OHARRA
San Lorentzo baseleizatik Ganbeko lepora errepidez joan gara, ia kilometro bat, basa-bideak sasiz zarratuta egoazalako. Badagoz basa-bidez eroaten daben trakak, baina 2019ko irailean bideok zarratuta idoro doguz.
MUNITIBAR-ARBATZEGI-GERRIKAITZ
Udalerria Arbatzegik eta Gerrikaitzek uri-guneak osatzen dabe, eta lau auzune nagusi ditu: Berreño-Aldaka, Uriona, Gerrika eta Totorika.
Don Tello Bizkaiko XXII. Jaunak Gerrikaitzen sortu eban Munitibar uribildua, Bizkaiko hamazazpigarrena, 1366an. Halan, Gerrikaitzek bere harresiak eta ateak euki zituan.
Arbatzegi, barriz, Bizkaiko eleizateetatik bat izan zan, Bizkaiko Batzar Nagusietan jarlekuduna. Antza danez, X.mendean inguruko nekazariak Arbazegi tontorrean parrokia eregi eben. 1550.urtean Munitibarko Jaunak parrokia Ziortzako Kolegiataren mendetik atera eta Munitibar auzora aldatu eban, baina horrek burruka bizia eragin eban Arbatzegi, Uriona eta Gerrikakoen artean. Osterantzean, Ziortzako Kolejiatak Oiz eta inguru osoan jabetza handiak eukanez, sarritan izan ziran gorabeherak hurreko herriakaz, batez be XVI.mendean.
Arbatzegik eta Gerrikaitzek 1882an erabagi eben udalerri bakarrean batzea, azken karlistadearen urritasun ekonomikoengatik eta, horregaz batera, banandurik arpegirik ezin emonda ebizelako modernidadearen premina barriai, zeinda ikastetxea eregitea eta maisu-maistrai nahiz sendagileari ordaintzea. 1883an alkarregaz egin eben lehenengo batzar ofiziala.
ZER IKUSI
-Baserriak. Baserri eta paisaia ederrak dagoz, Lea-Artibai bailara osoan bezala. Bat aitatzeagaitik, bidean ikusiko dogulako, Ganbekoa: Anbre. 1780an eregia.
- Elur-zuloak. Elur-zulorik ez dogu ikusi, baina, itxura danez, ez dagoz ibilbidetik urrun. Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz udalerrian elur-zulo honeek ei dagoz:
- Ganbekoa. Anbre baserriarena da, eta baserritik 200 m-tara dago, leizarraga baserrira doan bidearen ondoan. 1915a arte landu ei eben. Antza danez, GR 38 eta GR 98 ibilbideak hurretik igaroten dira.
- Maskakoa. Neberondo be izena jako. Astoaburu mendiaren ipar hegalean dago, Mikola baserriaren mendebaldean, 350 m ingurura. Mikola eta Iporla baserriak lantzen eben.
Informazino hau Urdaibairen turismo-webgunetik (www.urdaibai.org/es/arkitektura/elurtzuloak.php eta Euskadi.eusetik (www.euskadi.eus/web01-a2kulonz/es/contenidos/informacion/ardoaren_arrainaren_ibilbidea/es_ibilbide/gernika.html, batu dogu.
- Gerrikako Santa Luzia baseleiza. Eleiza hau be ez dago gure bidean, nahiko urrun baino, Gerrika auzunean, baina inguruko monumenturik garrantzitsuena izanik, ez dogu aitatu barik itxi gura.
Iturriza historigileak esan eban Ziortzako eleiza baino lehenagokoa izan leitekela, baina 1960an barritu eben, ondo barritu be: Terrazoa jarri eben beheko terrakotazko harlauzen ordez.
Gaurko baseleiza neoklasikoa dan arren, indusketak erakutsi dabe aurre-erromaniko baten tokian dagoala. Halan, nabarmentzeko modukoa da hondino antxinako eleizaren arrastoa ikusi ahal dogula: leiho aurre-erromanikoa, X-XI. mendeetakoa. 1986an idoro eben, eta eleiza barruan dago gordeta. Aurre-erromaniko gitxi dago Bizkaian, eta sarritan, oraingoan bezala, eraikuntza barriagoetan iraun daben leihoak izaten dira.
Eleizaren inguruan Erdi Aroko hilobiak idoro ditue, erromanikoak, antza danez, Ziortzako klaustroan eta Bilboko Museo Arkeologikoan jasota dagozanak. Behe Erdi Aroko ateburu bat be badago, jatorriz, hilobi baten harlauza.
Indusketetan X-XI.mendeetako eleiza baten aztarnak atera ditue argira, baita ortusantua be, non zulodun harlauzak –inguru honetan berezkoa ei dana− eta harrizko hilobia, seguruenik herriko nagusi batena. Badagoz VIII. eta IX.mendeetako hilobiak be, eta harrian egindako ulertzen ez diran zulo batzuk. Hezurdurak be agertu dira. Batek eraztuna eukan eta brontzezko uztai bat.
Garautegi bat be idoro dabe, komunala, Bizkaiko zaharrena, X. eta XI.mendeen artekoa, seguruenik eleizari ordaintzen jagon hamarrekoa gordetzeko.
- Elortza errotea. Gerrikaitz uribilduaren garaian errota bakarra zan.
Nombre: Segmento: 1
Hora Inicio: 10:01 13 sept. 2019
Hora Fin: 12:56 13 sept. 2019
Distancia recorrida: 10,2km (02:55)
Tiempo en movimiento: 02:26
Velocidad media: 3,48 km/h
Vel. en Mov.: 4,18 km/h
Velocidad Máxima: 6,3 km/h
Altura Mínima: 208 m
Altura Máxima: 590 m
Velocidad Ascenso: 643,5 m/h
Velocidad Descenso: -708,6 m/h
Ganancia Altitud: 765 m
Pérdida Altitud: -765 m
Tiempo Ascenso: 01:11
Tiempo Descenso: 01:04
Bidegunea
Astoganako lepoa
Bidegunea
Santa Luzia baseleiza
Bidegunea
Ganbeko lepoa eta Anbre baserria
Nombre: Segmento: 1
Hora Inicio: 10:01 13 sept. 2019
Hora Fin: 10:26 13 sept. 2019
Distancia recorrida: 1,4km (00:25)
Tiempo en movimiento: 00:23
Velocidad media: 3,39 km/h
Vel. en Mov.: 3,73 km/h
Velocidad Máxima: 5,24 km/h
Altura Mínima: 208 m
Altura Máxima: 346 m
Velocidad Ascenso: 694,3 m/h
Velocidad Descenso: -306,6 m/h
Ganancia Altitud: 161 m
Pérdida Altitud: -34 m
Tiempo Ascenso: 00:14
Tiempo Descenso: 00:06
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak