Koordenatuak 336

Noiz igoa 3 de agosto de 2019

Noiz egina agosto 2019

-
-
221 m
32 m
0
1,7
3,3
6,68 km

Bisitak 2, kokapena 2

Nondik gertu Gizaburuaga, País Vasco (España)

Ibilbide honen alderik interesgarriena behean dago, Lea ibaian eta alboko erreka baten. Alde batetik, Lea ibaiaren ertzak Bizkaian ondoen kontserbaturikoak ei dira, eta bestetik, Gizaburuagan Bengolea eraikuntza-multzo historikoa dago, interesgarria, baina zoritxarrez barrutik ezin ikusi daitekena, eta azkenik, Oibarko ubegia, erreka baten ondoan, koba batetik urteten dauen errekatxua, bertako kondairen arabera, laminen eremua (laminen kobea ei da).

Bengoleako multzoak lehengo boterearen antolakuntzea erakusten dau, nahi eta eleiza falta jakon: jauregia, XVI.mendeko dorrearen ordezkoa, estilo barrokokoa, errota-burdinolea eta zubia. Errota-burdinolea XVIII.ekoa ei da.

Errota-burdinolea bikotea interes handikoa da, ze, oso ondo kontserbaturik egoteaz ganera, Pedro de Villarreal de Berrizek administrau eban, emaztearen izenean. Arean be, Lekeitioko jaun horrek, Euskal Herrian izan zan noblezia ilustratuaren ildotik (gogoratu Real Sociedad Vascongada de Amigos del País eta Bergarako Seminarioa), argitaratu eban makineria eta ingeniaritza hidraulikoaren lehenengo gidaliburua, Espainian behinik behin. Halan, instalakuntza gehienak barritu ebazan. Burdinolea, teknologiaren ikuspegitik, Euskal Herrian ezagutzen diranetatik konplexuenetariko bat da.

Ibilbide honetan, kontuan hartu PR seinaleak bidekurutze garrantzitsu pare baten falta dirala: erne ibili. Ganera, Berezikoa baserritik herrira jasten dan bidexka bedarrak jan dau. Horregaitik, baserriaren ezkerretik igarotakoan bedarra zapaldu beharko dozu. Jatsi bedartzearen erditik, landa zeharkatuz, herriratz. Ezkerreko zugatzetan PRren markak ikusi daikezuz. Bedartzea amaitzen danean, ezkerreko pinudian zehar jatsi (markak dagoz), ira handien artean, eta halan herriraino helduko zara, halabeharrak lagunduta. Ausartzen ez bazara, hoba dozu Bereziko baserrira hurreratu ez eta herriraino bide nagusitik jastea.

Berezikoa baserrira heldu aurretik kurutze bat ikusiko dozu, bide-ertzean, hildako gazte baten oroigarri. Antza danez, 1983an adiskide batek eskopetaz hil eban, neska kontuak dirala kausa, antza.

Idazkupuruan esan dot PRa "osotua" dala, eta hori dinot ibilbidea Bengolearaino luzatu dodalako,


Nombre: Segmento: 1


Hora Inicio: 8:53 3 ago. 2019
Hora Fin: 11:13 3 ago. 2019
Distancia recorrida: 8,3km (02:19)
Tiempo en movimiento: 01:55
Velocidad media: 3,58 km/h
Vel. en Mov.: 4,32 km/h
Velocidad Máxima: 21,97 km/h
Altura Mínima: 37 m
Altura Máxima: 292 m
Velocidad Ascenso: 671,1 m/h
Velocidad Descenso: -601,3 m/h
Ganancia Altitud: 640 m
Pérdida Altitud: -649 m
Tiempo Ascenso: 00:57
Tiempo Descenso: 01:04

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau