Denbora  2 ordu 6 minutu

Koordenatuak 373

Noiz igoa 29 de enero de 2020

Noiz egina enero 2020

-
-
211 m
7 m
0
1,9
3,9
7,74 km

Bisitak 13, kokapena 0

Nondik gertu Kortazar, País Vasco (España)

Ogella marearteko zabalgunera (rasa mareal) joango gara, baina zeharbidez, ez ibilgailuen bertaraino jasteko bidean. Itzulera be beste bide batetik egingo dogu, Iragorria baserriaren ondotik: erne mastin txakurragaz!, bidera urteten dau-eta. Ez dau emoten zaunka baino gehiago egiten dauenik, baina badakizu, “non fida, han gal”.

Normalean bide zabalak dira, Iragorria baserriko bideagaz lotzera doana izan ezik, hori bidezidorra da eta. Osterantzean, Ogellara heldu baino metro gitxi lehenango basatza handia idoro dot, hamabost metroko tarte baten, urtarrilaren 14an. Udan ez dagoke.

Bidean ikusiko doguna

San Migel parrokia
XVI.ean eregia, baina XVII eta XIX. mendeetan zatika ostera be jasoa. Eleizaren forma manierista da, Errenazimendukoa, gangak, ostera, gotikoak, nahiko gatxak diran kurutze-konbadurakaz. Bentana biforak (“ajimez”, hots, bikoxtutako lehioak) daukaz, politak. Torrea neoklasikoa da, XIX.ekoa. Sarrera nagusia torrearen azpian dago, eta erdi-puntuko arkua dauka. Tenpluak gainera ingurua osoko arkupea dauka, ederra.

Migel Deunaren irudia barrokoa da. Barruan sei erretaula daukaz, nagusia, kalbario polikromatu bakoa. Epistolaren aldean XVIII.eko pulpitua gordetzen dau, ahots-itzulkinagaz (“tornavoz”, hots, pulpitu ganean jarten eben txapela baten modukoa, ahotsa hobeto zabaltzeko).

Arana jauregia
Jauregi barrokoa da, hornidura bakoa. Aurrekaldean, alboetan, torre bana dauka.
Hauxe da eskualde honetan estilo hau dauen eraikin bakarra, estilo hori arruntagoa dalako Enkartazinoetan.

Ogellako hondartza
Ogellako hondartzan duen berezitasun nagusietako bat urtero itxuraz aldatzen dela da, gainaldeak erakusten duen are kantitatea korronte, marea edo klimatologiaren arabera aldatuz.

ZER IKUSI ISPASTERREN

Erkiaga Erdikoa baserria
1500. urte inguruko landetxe gotiko tipikoa da, baina gero aurrealdean atal barroko bat gehitu jakon, behebarruagaz. Honek honako eskaintza daroa: “1788an Domingo de Bollarrek egin eban”

Aixeder errota
Eraikinak baino ez dau iraun, makineria galdu dalako. Bolu honek denbora laburra emon eban beharrean. 1723. Urtean eregi eben eta 1751.ean gelditu. Gero hegalak kendu, makineria saldu eta barrualdea birgaitu egin zan etxebizitza txikia bihurtzeko.

Zubieta jauregia
Lekeitiotik hurrean, itsasadarrean dan eraikin bikaina. Hango jaube emakumezkoen irudiak Goyak margotu zituan, eta Bilboko Arte-museoan egon dira ikusgai. Eraikin barroko bikaina da, barruko patio baten inguruan antolatua, Bizkaian ugaria ez dana. Aurrekaldea itzela da, kanpantorre zentralaren alboetan torre bana daukana. Zubieta Bizkaiko jauregirik ederrena da.

Jauregia Adan de Yarzatarren torrea egoan tokian eregi eben, baina hondino bada haren aztarrenik.

Villa Dolores
San Miguel parrokiaren eta udaletxearen ondoan. Itxura erromantikoa dau.

Aizpe Haizea baserria
XVI. mendeko lehen hereneko baserri gotikoa da; aurrekaldean leiho zorrotzak eta gezi-leiho estuak daukaz osatua. Garaia be euki eban.
Waypoint

Adi mastinagaz!

Waypoint

Arana jauregia

Waypoint

Ispasterko urteera

Waypoint

Iturria

Waypoint

Lupetza handia

Waypoint

Ogella

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau