Iraupena  2 ordu 29 minutu

Koordenatuak 399

Noiz igoa 21 de julio de 2020

Noiz egina julio 2020

-
-
768 m
337 m
0
2,1
4,1
8,27 km

Ikusita 45 aldiz, jaitsita 0 aldiz

Nondik gertu: Aiastia (San Migel), País Vasco (España)

Ibilbide honen helburua Kalamuako trikuharri-tumuluak ikustea da, bide batez tontorrera helduta. GR 121 bidean ibiliko gara, baina GRak tontorra inguratzen dauenez, Kanpaizuloko lepoko iturritik gora eta tontorretik behera -Diruzuloko trikuharrira jasteko, GRtik kanpo ibiliko gara. Gero, ostera be GR 121 bideari jarraituz jatsiko gara Urkarregiraino, beragaz Kalamuako hegoaldeko lepoan bat eginda.

Egia esan, Bizkaian eta Gipuzkoako hainbat tokitan ohikoa dan modura, monumentu honeek ia ez dira lurraren gainetik ageri, eta seinaleari eskerrak ez balitz, ez genduke jakingo non dagozan.

Arazotxo bat. Eusko Jaurlaritzaren Ondare webguneko mapan (https://www.euskadi.eus/app/ondarea/patrimonio-arqueologico/dolmen-de-olaburu/dolmen/etxebarria-bizkaia-/fichaconsulta/60782) Olaburuko trikuharria birritan agertzen da, izen beragaz, mendi-lepo berean, nahita argazkia desabardina izan, baina, argazkiak tokiz nahastuta dagoz (kokapena eta argazkietatik bat ez datoz bat). Neuk, ostera, bat baino ez dot ikusi, seinaleari eskerrak, argazki bategaz bat datorrena eta erreferentzia gehienakaz bat.

Egiaztatu dot deskribituriko ibilaldietan eta beste dokumentu batzuetan Kalamuaren hegaletan bat baino ez dabena erakusten, neuk ikusitakoa hatan be. Ganera, Elgoibarko ondarearen katalogoan (http://www.elgoibartarrenesanetan.net/HAPO/KATALOGOA.pdf, 180 orr.) Elosua-Soraluzeko estazino megalitikoko "Olaburuko tumulu" bat aitatzen da. Halan, idoro dodan ustezko trikuharriaren erreferentzia bakarra Ondarea webgunea da.

Halandaze, susmoa dot ez ete dan okerren bat jazo, halakoa non Kalamuan Olaburuko megalito bakarra dagoan, eta Olaburuko bigarrena beste toki batekoa dan. Nor-nork Kalamuko iparraldeko lepoan bitxuok idoro eta non dagozan ezagutu erazoten badeusku, eskertuko deutsagu.

Osterantzean, "Olaburuko tumulua" jasoten da dokumentu tekniko baten (http://www.euskal-herria.org/system/files/OLABURU.pdf), ez "trikuharria", eta bardin ikusi dogu Etxebarriako katalogoan (http://www.etxebarria.biz/eu-ES/Herria/Dokumenatzio%20idatzia/1639-C-PR-1%20Blokea.pdf), nahita Elgoibarkoan "trikuharri" izentatzen daben. Saski-naski honen aurrean ez dakigu tumulu edo trikuharria dan.

Horrezaz ganera, toponimiari lotsa zor deutsadan lez, esango dot iturria dagoan lepoa, antza, "Kanpaizulo" dala, bertako tumulua bezala, bazter horri "Iruiturri" be esaten deutsien arren, beharbada iturriagaitik. Goragoko lepoa, Olaburuko trikuharria edo tumulua dan tokia, "Santumotz" izenagaz ezagutu da. Lur zelaia mugatzen dauen hatxa "Olaburuko hatxa" da, eta hortik megalitoaren izena. Santumotzen erromeria egiten zan abuztuaren bigarren hamabostaldian, baina gaur egun Kanpaizulon egiten da.

Megalitoak:

Kanpaizuloko Tumulua, aldia, Kalkolitoa - Brontzea

Olaburuko trikuharria/tumulua, aldia, Kalkolitoa - Brontzea

Olaburuko ustezko trikuharria, garai zehaztu bakoa (Elosuakoagaz nahastuta?)

Diruzuloko trikuharria, aldia, Kalkolitoa - Brontzea
Bidegunea

0000298

Bidegunea

0000302


Izena: Segment: 1


Hasiera-ordua: 16:26 2020(e)ko uzt. 20(a)
Amaiera-ordua: 18:56 2020(e)ko uzt. 20(a)
Ibilitako distantzia: 8,6km (02:29)
Denbora mugitzen: 02:19
Batezbesteko abiadura: 3,46 km/h
Abiadura mugimenduan: 3,7 km/h
Gehineko abiadura: 7,67 km/h
Gutxienezko Altuera: 337 m
Gehienezko Altuera: 768 m
Igoera abiadura: 477,2 m/h
Jaitsiera abiadura: 550,1 m/h
Altitude irabazia: 575 m
Altitude-galera: 583 m
Igoera-denbora: 01:12
Jaitsiera-denbora: 01:03

Bidegunea

Burdinazko kurutzea

Bidegunea

Diruzuloko trikuharria

Bidegunea

Iruitxurriko iturria

Iturria
Bidegunea

Kalamua

Kalamua
Bidegunea

Kanpaizuloko tumulua

KANPAIZULO Tumulua
Bidegunea

Olaburuko trikuharria/tumulua

Bidegunea

Olaburuko trikuharria?

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau