Denbora  2 ordu 29 minutu

Koordenatuak 381

Noiz igoa 11 de septiembre de 2019

Noiz egina septiembre 2019

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
205 m
4 m
0
2,0
4,0
8,0 km

Bisitak 62, kokapena 5

Nondik gertu Ea, País Vasco (España)

Ibilbide laburra eta ederra, batez be itsas-ertz eta labarrakatik, baina horretarako PR-BI 169 osotu behar, eta holaxe egingo dogu. Antza danez, Natxituara heltzeko bidearen zati bat errege-bidea izan zan, eta hortik PR honen izena.

Baserri alde polita zeharkatzen da, Natxitua arte, eta gero Lapatza itsas bazter ederrera jatsi. Handik basa-bide eskas baten gora egingo dogu. Bide erdian, Iturrinako latsagia (garbitegia) eta iturria ikusiko doguz. Gorenera heldu, eta jatsiera polita egingo dogu pinudi baten zehar, eta aiko! hara non itsas-bazter ederrak ikusteko aukerea! Laster, basoko bide-zidor mehe eta atsegin batek Eara eroango gaitu ostera be.

IKUSI-MAKUSI

Zer ikusiko dogu ibilaldian? Esan dogun lez, lehenengo eta behin baserri (alde) ederra*, eta gero itsas-bazter pare bakoak.

- Natxituako lapatza. Basa-hondartza, harrizkoa, neurri guztietako harri borobilez betea, inguru ezkutu baten galdua.

- Iturrinako latsagia. Latsa-leku (latsa-toki, latsa-harrieta) edo garbitegia. Erreken ertzetan egoten ziran. Emakumeak, neskatilak… etorten ziran garbitzera, otzarak buruan, sorkiaren (trapu) ganean edo mokor parean. Latsa-harri ganean igurtzen zituen arropak, eta gero uretan eragin. Lixibak erabilten zituen, baita errautsa be.

-Eako Lapatza: Olatu bortitzek ematen diote forma senadi eder honi. Benetan ederra da bertara heltzeko herritik jarraitu behar jakon bidezidorra. Sumarino delako lur-muturrera heldu aurretik goitik senadi eder hau ikusiko dogu.

- Ea herria. Herri-guneak eta kaiaren inguruak osteratxua merezi dabe, txoko miresgarriak gorde ditu-eta, batez be zubien inguruan. Arrantzaleek eregitako etxeak desagertu badira ere, hondino badagoz batzuk ikusteko koduan. Ateburuen arabera, XVIII. mende erdialdekoak dira gehienak: Urrutia Etxea (1774), Abaitua Etxea, Etxeandi, Bedarona Etxea (1790). XIX. mendeko etxeak ugariagoak dira, hala nola Zabala Etxea (1807).

Ibaiaren bokalea be ez da galtzekoa.

*Baserri esangura honegaz darabilt: landa-eremua, herritik kanpoko auzoa.


EA ETA NATXITUA

Natxituako parrokia Ibarrangelukoa izan zan XV.a arte, orduan banandu zan eta. Bedarona, barriz, Lekeitiko eleizatekoa izan zan Erdi Aroan, 1325. urteko dokumendu baten arabera, uribilduari uri-karta emon baino lehen.

Ea XVI. mendean sortu zan, Ereñoko, Bedaronako eta Natxituako arrantzaleak Eako ibaiak eratzen dauen kai naturalean egonleku iraunkorra sortu ebenean, baina eleizate izan barik. Hasieran ibaiak bitan zatitzen eban herria; zati horietako bat Bedaronako elizatearen lurretan egoan eta bestea Natxituako elizatean. Horregaitik Eak bi parrokia-eleiza ditu. Bakoitza ibaiaren alde baten dago eta zubi batek batzen ditu. Eleizen parean dagoan zubiaz ganera, herriko kaleak batzen dituen beste hiru zubi daude.

Ea XIX. mendera arte ez zan udala izan, hau da, Eako kaiak bi eleizateek baino botere eta bizilagun gehiago lortu arte. Halanda ze, 1884.ean, Bedaronako eta Natxituako udalak batu ziran, eta udalerri barriari Ea izena jarri eutsen.

Herri euskalduna izan da oraintsu arte. Ibilaldi hau egin dodanean herrian erdera baino ez dot entzun, eta udaletxe aurreko tabernako andre gazteak “ogia” be ez dau ulertu, Gure Esku Dago kartela erdian jarrita. Seguruenik, beste herritak askok euskalduntasunari deutsoe, euskeraz bizi gura dabe, horixe badago-eta "bere esku".


Goian esandakoez ganera, honeek be ikusi daikezuz Eako udalerrian:

- Baserria
Hasieran esan dogun lez, landa-eremu ederra dau Ea-Natxituak. Arkitektura tradizionalaren eredu dira asko, esate baterako, Bedaronako Dendarikua baserria.

- Urtubiagako errotea eta burdinolea
Osorik ez dagoan arren, hondino elementu ugari geratzen dira, ikusgarriak, bisitea merezi dabenak. Horretarako badozu PR-BI-170 ibilbidea, “Urari Jarraitzen” deritxona, baina ibilbide horren gehiena eukalipto artean dan lez, gomendauko neuskizu PR-BI 169 osotua amaitutakoan, osteratxua egitea burdinolaraino, eta aurrera segidutea harik eta porlanazko bideagaz bat egin arte. Eta, hondiño gogorik badozu, udaletxe atzeko aparkalekutik PR-ari jarraitu eta beste osteratxu bat egizu hasierako ibai ertzean zehar (oso laburra da), harik eta eukaliptoakaz topo egin arte.

XVIII. mendeko jardueraren ganeko datu asko dagoz, baina askoz lehenagokoa da zalantza barik. Izan be, XVI.mendeko dokumentu baten La Puebla de Hea-ko errotea eta burdinolea aitatzen dira. Ez dakigu Urtubiagak noiz itxi eutsan behar egiteari, XIX.mendean arean be.
Informazino gehiago:www.euskonews.com/0645zbk/gaia64501es.html

- Beseleizak
San Bartolome (Bedarona), Santa Agueda (Natxitua) eta Atalaia (Ea).

- Eleizak
-Jesusen Andra Mariren parrokia. Jatorriz errenazimendukoa, gero barrokoan barriro eregia.
-San Juan Bataiatzailearen parrokia. Hau be hasieran errenazimendukoa eta gero barrokoa.
-Kontsolazioko Andre Mariaren parrokia (Natxitua). Gehiena neoklasikoa dan arren, osagai errenazentistak daukaz, esaterako, alboko atea eta alde bereko leiho bi. Ikusten dan gehiena 1883tik aurrerakoa da.
-San Pedroren parrokia (Bedarona). Eraikuntza handia da, XV. edo XVI. mendekoa, iturriaren arabera, baina oso gaurkotuta dago.

- Algarreta torretxea (Bedarona)

- Ogellako itsas-rasa (Bedarona). Garrantzitsua Bizkaiko eremuan. Interes ekologiko handikoa, itsasoko fauna eta flora bizileku aparta. Garrantzitsua da Fucus chalonii itsasbedar (alga) endemikoa.

- Erromatar garaiko estela. Kristo osteko I. mendeko giza itxurako estela bat da, Natxituan aurkitutakoa, Bizkaian ohikoa ez dana. Aurrealdean giza itxurako irudia dauka. Adituen arabera bertoko biztanleen artelana da, ageriko erromatar eragina dauen arren. Baina ikusi gura badozu, Bilboko museo arkeologikora jo beharko dozu.
Waypoint

0000029

Waypoint

0000030

Waypoint

EAko senadia

Waypoint

Iturrinako latsagia

Waypoint

Kontsolazioko Andre Maria

Waypoint

Natxiatuako lapatza

1 komentario

  • arrixaka 06-oct-2019

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Gehiago ikusi

    Preciosa ruta. Pena que parte se desarrolle por bosque maderero...

Nahi izanezkero edo ibilbide hau