-
-
484 m
227 m
0
1,6
3,3
6,54 km

Bisitak 66, kokapena 0

Nondik gertu Olatz, País Vasco (España)

Ibilaldi laburra bina interesgarria Leteko kortarria ikusi daikezulako, lehengo korten azken aztarnetariko bat. Gogoratu toponimian korta berbak zer garrantzia dauen.

Kortarria zer dan.

XIX. mendea arte, gitxi gorabehera, gure mendietako abeltzantza "korta" (mendebaldean) eta "saroi" (sortaldean) izenekoen aranera antolatzen zan. Hortik sortaldeko saroi, sarobe eta antzekoez sortutako leku-izenak, eta mendebaldeko Kortazar, Kortabarria, Kaltzakorta, Ganekogorta…, leku-izen, baserri eta abizenak.

Kortak zugatz bako inguru borobilak ziran, non abereak abaroan gordetzen ziran, Erdian mugarri bat egoten zan, kortarria, eta beste harri txikiago batzuk borobilaren zirkulua markau eta zarratzen eben, hau da, kortearen zirkulua. Kortarriaren goialdean marra batzuk markatzen eben zirkuluko harrien kokapena (ikusi argazkia).

Sarritan etxola edo bordaren bat egoten zan, urteak joan eta etorri baserri bihurtu zana; seguruenik hainbat baserriren sorrera (Kortazar, Kortabarria…). Kortatik mendiko larrak banatzen ziran.

Kortarri gehienak desagertu diran arren, hondino idoro daitekez gure mendietan, batzuetan herrietatik ez urrun, eta ganera, zerutik kortak egondako toki asko igarten dira, borobil handiak, mendeetan zehar lurrean bere marka eragin dabe-eta, nahi ta eremu horreetan denetariko landarak sartu diran.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau