Iraupena  2 ordu 42 minutu

Koordenatuak 335

Noiz igoa 12 de julio de 2020

Noiz egina julio 2020

-
-
308 m
178 m
0
1,7
3,4
6,76 km

Ikusita 27 aldiz, jaitsita 3 aldiz

Nondik gertu: Olatz, País Vasco (España)

Olatzeko PR-Gi 47 ibilbidea egingo dogu, baina, batetik, apur bat laburturik, eta bestetik Olazko polgeraino eta Leteko kortarriraino luzaturik.

Olatz bazter interesgarria da berez, lehenik eta behin, poljea dalako (sakonune karstikoa, hainbat dolina baturik sortutakoa); horrexegaitik dauka ibarreko erreka lur azpira daroan isurbide ikusgarria (Kobalde). Horrezaz ganera, beste hainbat gauza be eskaintzen deusku Olatzek: historiaurreko aztarnategiak (Jentiletxeta), inguru geologiko bitxia (Geoparke barruan dagoana), esaterako, erdian baserria daukan dolina bitxia (Zinu); gure tradizinozko abeltzaintza galduaren lekuko isila (Leteko kortarria); estela bitxi bat, bide ertzean.

Oraintsu arte, zugatz bakan bat be izan da, Abeletxeko artea, zoritxarrez, haize bolada zoli batek erauzi dauena.

- KOBALDE isurbidea. Bertotik lur azpira desagertzen dira Olazko erreka biak, ibarra poljea izanik lur ganetik ezin urtenda.

- ARRIKRUZKO ESTELEA. Bost dagoz Arnoren hegaletan. Ez dago argi jatorria zein dan, hipotesiak dagoz, halan zelan Done Jakueren bide zaharraren bidarriak dirala, jazoera larriren baten lekukoak izan leitekezala, bidaiari erakusten eutsiela bidea inguru bakarti eta arriskutsu baten sartzen zala (Javi Castrok jasotako balizko azalpenak). Azalpenok kontrajarriak ez diran lez, konbinau leitekez. Zelangura be, argi dago Arno zeharkatu edo inguratzen eben bide zaharretan egoazala. Ikus LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK (mugakoak). ARNOKO ESTELAK.

- ABELETXEKO ARTEA. Gipuzkoako zugatz bakanen zerrenda egon da, baina zoritxarrez egoan tokian azken aztarna baino ez dogu ikusiko, haize gogorrak erauzirik.

- JENTILETXETAKO KOBAK. Lau dira, eta aldi desberdinetako aztarnak idoro dira: Neolitiko, Mesolitiko, Kalkolitiko-Eneolitiko, Brontze Aroko eta erromatarren aldikoak. Bat baino gehiago hurrago dago labar-aterpe izatetik hatx-zulotik baino. Zidorrak Jentiletxeta II.era eroango gaitu, artaditxu polit baten, errezena ikusteko, baina inguruko hatxartean mugitzen bagara, besteak be ikusi geinkez.

- LETEKO KORTARRIA. XIX.mendea oso aurreraturik egon arte gure mendietako abeltzaintza kortetan antolatzen zan (saroi, sarobe…, Gipuzkoan eta sortaldeko Nafarroan). Kortak zirkulu handiak ziran, zugatzez eta sasiz garbiak, ganadua abaroan eukitzeko. Erdiko harri batek markatzen eban kortaren erdia (kortarria, artamugarria, haustarria), eta beste harri batzuk zirkuluaren ingurumaria zarratzen eben. Baserri batzuen jatorria kortetan dago, XV. mendetik aurrera, bordak edo txabolak egiten ziralako, gero baserri bihurtuko zirenak; eta hortik hainbat abizen, halan zelan Kotabarria, Kortazar, Kaltzakorta…, baita mendiren batena be, esate baterako, Ganekogorta. (Iturriak: Luis Mari Zaldua Etxabe, Saroiak eta kortak (pdf liburua, 2006), Javi Castro, El sel de Lete, (artikulua, 2000).

- ARTADI KANTABRIARRA. Itsasotik hurran, kareharrizko munoetan hazten da. Baso hosto-iraunkorreko basoa da berau, hostoak beti berde daukazana, oso sarria eta trinkoa, baso iluna. Klima epelagoa eta lehorrago baten lekukoa da. Gune eguzkitsu eta ondo drainatutako beheganean iraun dau, mendi karstikoetan. Izan be, kareharrizko lurretan ura arrakaletatik behera sartu eta desagertzen da. Artadi kantabriarra oso garrantzitsua da bai biogeografiaren aldetik bai ekologiaren aldetik, ze, bertan, arean be, habitat horretara bereziki egokitutako fauna eta landarak bizi dira.
Honen ganeko interesik badozu, jo hona: LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK ETA GIPUZKOAKO BASOAK. Olaztik Arnora artadian zehar.


MUTRIKU

Mutrikuko uri zaharra monumentu-moltso izentaturik dago. XIII. mende hasikeran sorturiko herria da, eta oraindik kaleen zatikatze gotikoa gordetzen dau. Kaleen trazatua ohizkoa da leku aldastsuetako Erdi Aroko herrietan.

1484 eta 1553 urteetan suteak herria kiskali ba eben be, harriztatutako kale estu eta aldastsuetan barruratzen bagara, XV, XVI, XVII eta XVIII mendeetako hainbat etxe eta jauregi ikusiko doguz, interes handikoak guztiak eta gehienak monumentu historiko-artistiko izentatuak.

Herria inguratzen eban harresi zaharraren zati txiki bat baino ez da geratzen, portuaren ganean mailakatuta. Herria harresietatik kanpo zabaltzen ioian ginoan desagertu zan harresia, XVIII. mendeko pentsakera ilustratuan oinarrituriko kontzeptu urbanistiko barrien ondorioz. Pentsakera horren adibide ezin hobea da Txurruka plaza da, bertan, parrokia eta udaletxea batera dagoz eta.

Uribildu ederra da, kaleetan zehar ibiltea noraezekoa

ANDRE MARIAREN JASOKUNDEAREN ELEIZA. Gipuzkoako eleiza neoklasikorik onenetarikoa.

GALDONA JAUREGIA. XVII.mendeko barroko ederra.

ARRIETAKUA JAUREGIA. Antonio de Gaztañeta itsas armadoko teniente-jeneralak eregia XVIII.mendean. Gaur Mutrikuko kontea da jaubea. Etxe barrokoa, teilatu hegalak nabarmentzen dira, bai eta balkoiak eta armarriak be.

ZABIEL JAUREGIA. Granada de Egako konteena izan zan. Barrokoa.

LUARDO TORRETXEA.

KALBARIOKO BASELEIZA (SANTA KURUTZ). Laranga Auzoan, XVI.mendekoa.

OLAZARRA-MIZKIA JAUREGIA. Lukas Olazarra Mizkia kapitainak eregia XVII.mendearen amaieran. Harlanduzko fatxada bikaina, burdinazko forjaz egindako balkoi handiak, armarria ikusgarria.

LOJA ZAHARRA, kaian. Aldaketa asko izan dauen arren, hondino nabaritu ahal dira jatorrizko tankera gotiko-errenazimenduko aztarnak (XV.mendekoak).

MOILAKO TORRETXEA. XVI.mendeko eraikin errenazentista.

AITZETA TORREA/ STA. KATALINA KOMENTUA. Laranga Auzoan dago. XV-XVI.

NAUTILUS INTERPRETAZINO ZENTROA, non nautilusaren foxil itzelak ikusiko doguzan.

SAN ANDRES ELEIZA. Astigarribia auzoan. Gipuzkoako zaharrenetariko bat. Lehio erromanikon aurrekoa bat dauka. Done Jakue Bideko moltso monumentala da.

ETXEZABAL TORREA. Astigarribia Auzoa. XV. mendekoa.

JAUREGI TORREA, Astigarribia Auzoan, XV-XVI
Waypoint

0000282

Waypoint

0000293


Izena: Segment: 1


Hasiera-ordua: 12:00 2020(e)ko uzt. 11(a)
Amaiera-ordua: 13:02 2020(e)ko uzt. 11(a)
Ibilitako distantzia: 2,6km (01:02)
Denbora mugitzen: 00:51
Batezbesteko abiadura: 2,49 km/h
Abiadura mugimenduan: 3,03 km/h
Gehineko abiadura: 6,46 km/h
Gutxienezko Altuera: 194 m
Gehienezko Altuera: 307 m
Igoera abiadura: 551,2 m/h
Jaitsiera abiadura: 481,3 m/h
Altitude irabazia: 149 m
Altitude-galera: 213 m
Igoera-denbora: 00:16
Jaitsiera-denbora: 00:26

Waypoint

Abeletxeko artea

Abeletxeko artea/Encina de Abeletxe
Waypoint

Arrikruzeko estelea

Arrikruzeko estelea
Waypoint

Jentiletxetako kobak

Waypoint

Zinuako dolina eta baserria

Waypoint

Kobalde isurbidea

Waypoint

Leteko kortarria

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau