Jaitsi

Distantzia

10,32 km

Desnibel positiboa

334 m

Zailtasun maila

Erraza

Desnibel negatiboa

334 m

Gehieneko garaiera

286 m

Trailrank

37

Gutxieneko garaiera

3 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Iraupena

2 ordu 17 minutu

Koordenatuak

500

Noiz igoa

9 de agosto de 2020

Noiz egina

agosto 2020

Sortu zure ibilbide-zerrendak

Antolatu gogoko dituzun ibilbideak zerrendetan eta elkarbanatu zure lagunekin.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Sortu zure ibilbide-zerrendak Sortu zure ibilbide-zerrendak
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
286 m
3 m
10,32 km

Ikusita 82 aldiz, jaitsita 2 aldiz

Nondik gertu: Ondarroa, País Vasco (España)

Osteratxua egingo dogu Ondarroako hegoaldeko baserri aldean zehar, Gorozika auzunea bisitaturik. Ibilaldian Santa Kruz baseleizara helduko hara, handik Burgoa baserriaren ondotik Ondarroara jasteko. Burgoan, ganaduak galorazoten ez badeusku, kortearen kortarria ikusiko dogu.

Jakina, aukerea daukagu ibilaldia Tontorramendira luzatzeko, baita laburtzeko be. Izan be, Iramategibarri baserrira hurrerantzen bagara, bertatik hasten dan bide politak Ondarroara zuzen eroango gaitu.


GOROZIKA

Nekazari-gune hau Erdi Aroan sortu zan, XII-XIV. mendeetan. Baserri moltso bakanetakoa da Bizkaian, herri-gotikoaren estiloko eraikinakatik. Zaharrenak XVI.aren amaierakoak dira: San Juan baseleiza eta Antzone eta Gozizko baserria.

-San Juan baseleizak ojiba-atea dauka aurrealdean, eta kareharrizko harri landu ederrez egin eben.

-Antzone baserriak ojiba-atea dauka atzealdean kortara sartzeko, errenazimendu gotikoaren erakusgarri.

-Goxizko baserriak ojiba-atea dauka atzeko horman.

-Bizkua baserriak ataburuan harlanduzko arku bikotxa dauka, XVIII.ekoa.


SANTA KRUZ BASELEIZA

1895ean barritu eben. Barruan irudi irudi dagoz, San Antolin, Santa Luzia eta Kalbarioko Kristoaren irudi bikaina.


BURGOAKO KORTARRIA

Baserriaren atzean dago. Kortarriak oso garrantzitsuak dira Euskal Herriko artzain-kulturan, non kortak (mendebaldean) eta saroi, sarobe.. (sortaldean) izan diran artzaintza atontzeko guneak.

XIX. mendea arte, gitxi gorabehera, gure mendietako abeltzantza "korta" (mendebaldean) eta "saroi" (sortaldean) izenekoen aranera antolatzen zan. Hortik sortaldeko saroi, sarobe eta antzekoez sortutako leku-izenak, eta mendebaldeko Kortazar, Kortabarria, Kaltzakorta, Ganekogorta…, leku-izen, baserri eta abizenak.

Kortak zugatz bako inguru borobilak ziran, non abereak abaroan gordetzen ziran, Erdian mugarri bat egoten zan, kortarria, eta beste harri txikiago batzuk borobilaren zirkulua markau eta zarratzen eben, hau da, kortearen zirkulua. Kortarriaren goialdean marra batzuk markatzen eben zirkuluko harrien kokapena (ikusi argazkia).

Sarritan etxola edo bordaren bat egoten zan, urteak joan eta etorri baserri bihurtu zana; seguruenik hainbat baserriren sorrera (Kortazar, Kortabarria…). Kortatik mendiko larrak banatzen ziran.

Kortarri gehienak desagertu diran arren, hondino idoro daitekez gure mendietan, batzuetan herrietatik ez urrun, eta ganera, zerutik kortak egondako toki asko igarten dira, borobil handiak, mendeetan zehar lurrean bere marka eragin dabe-eta, nahi ta eremu horreetan denetariko landarak sartu diran.


ONDARROAN ZER IKUSI

- Uri zaharra.

- Andra Mari eleiza
Gotiko berankorra, 1480an-edo eregia, flandestar edo borgoinar arkitekto baten zuzendaritzapean, Borgoinako ukitua dauena, eta osagai oso deigarri b i daukazana: kanpoaldeko eskultura bitxiak (“Kortxelekoak”) eta eleizeari eusten deutsen harrizko arku handiak, eleizea hatx baten eta hondarraren gainean dago eregita eta.

Erretaula nagusia rokoko estilokoa da. Irudiak ere rokoko dira. Bateoarria gotikoa da, XV.ekoa, harri baltzazkoa, eta bakana.

- Udaletxe zaharra (eleizari dautsola, neoklasikoa).

- Likona torrea (Erdi Arokoa)

- Kofradia zaharra (Zubi zaharraren ondoan)

- Zubi zaharra

- Pietate edo Aita Eterno Baseliza (Zubiaren beste aldean)

- Alfontso XIII.aren zaldaina (pasarela) edo “Plaiko zubixe” Plaiko. (“Alameda” deritxon plazan).

XX. mendearen hasierako burdin-arkitekturearen erakusgarria. 1927an eregi zan, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzaturik Arrigorriko hondartzara joateko. Zubia edegi egiten da alde batera biraturik. Holako asko egin ziran XIX. mendearen erdi aldean. Espainian bakarra da, eta Europan zutunik dirauen gitxietariko bat.

- Kaia, hondartza eta pasealekua

- Antiguako ama baseliza. Antza Ondarroako lehenbiziko parrokia, XV. mendearen amaieran eregia. Kanpoko estalkiaren parte baten bakarrik dirau jatorrizko estilo gotikoak. Gaurko eraikinak, bada, estilo gotikoa, neoklasikoa eta barrokoa batzen ditu, azkena 1759an gehitua.


HISTORIA

Artibai ibaiaren ahoan dago, eta inguruan dana hondartzak ziranez, hortik izena, hondar-ahoa. Ondarroa uribildua 1327an sortu eban Maria Díaz Haroko Bizkaiko Jaurerriko Andereak. Ordurako sendi arrantzale batzuk bertan bizi ziran. Izan be, Andere Harokoak uri-gutuna emon eutsan demografiagaitik eta interes ekonomikoakaitik, Gipuzkoagaz hartu-emonak indartzearren.

Hiru kaleok osatu eben uria 1480an: Kaleandik, Goiko kaleak (Txomin Agirre) eta Iparkaleak.

Eleiza XV.mendean amaitu eben. Zubia 1335erako eregia egoan (XIV). Egurrezkoa izan zan XVIII.eko erdialdera arte. Txalupak zubian bertan eta eleizaren azpiko oinarrian lotzen zituen, baita Nasa kalean eta Iparkalean be.

Zubia bidesariak kobratzeko tokia zan, itsasadarra zeharkatzeagatik, pertsona nahi abereak izan, bai eta itsasadarrean gora egiteagaitik be.

Txalupa batzuk burdina eroaten eben gorago dagoen Errenteria auzoraino, ibai ertzetan egoazan burdinoletan lantzeko. Itzuli eran, burdinolen ekoizpena, gero egurra eta beste gai batzuk ekartzen zituen. Zergak ordaintzen ziran karga eta hustuketagaitik: errenteria.

Likona sendiak, oinaztarrak, Mendexatik urten behar izan izan eban ganboatar eta oinaztarren arteko guda luzean, eta handik 1414an Ondarroara etorri ziran. Berton Likona torrea eregi eben. Merkataritzako jaun-etorrien nagusi egin ziran.

Santa Klara arrantzaleen kofradia XVI. mendearen amaieran eregi eben zubi zaharraren alboan. Beste kofradia bat egon da, San Pedro, XX. mendearen hasikeran arrantzale talde batek arrazoe politikoakaitik sortua, ez egoazalako ados kofradia zaharraren erabagiakaz. 1922an etxea eregi eben Artibai ganean. San Pedro kofradiak 1927a ante iraun eban.

Ondarroa sute handi bik erre dabe, lehenengoa 1473an, bigarrena 1792an, azken hori Konbentzioaren gerran, frantsesek eragindako zigorragaitik. Zigorra Gipuzkoako aldun nagusiek eskatu eutsen frantsesai, bizkaitarrak frantsesen kontra Gipuzkoara egindako inbasinoagatik.

Antxina, arrantzearen salmentak apalak ziran, arrantza batik bat bizi-iraupenezkoa zan ezkero. Balearen ehizak garrantzia eukan, uriaren harmarriak erakusten dauen lez.

XIX. mendearen erdialdean aldaketa errimeak jazo ziran. 1848an Berriz-Ondarroa errepidea egin zan, eta 1857an zubi barria, zaharraren alboan, eta holan, errepidea Mutriku eta Debarantz luzatu eben. Ondarroak bere isolamendu geografikotik urten eban. XIX.eko 60ko hamarkadan Lekeitioko errepidea egin zan. Aldi bertsuan arrantzea, portua, azpiegiturak indartu ziran, eta herria zabaltzen, handitzen hasi zan, batez be itsasoari eta padurai kendutako eremuaren bidez.

Mendearen amaieran, italiar enpresa batzuk agertu ziran, arraina gatzetan kontserbatzeari emonak. Bertokoak be, onurak ikusita, fabrika txikiak sortu zituen. Horrek guztiak bultzada handia emon eutsan arrantzeari. Txalupak be aldatu ziran: baporeen ordez motordunak, eta handitu egin ziran. 1932an arrasteko arrantzea sartu zan, arrantzale askoren protesten artean. Ondarroa arraste-arrantzeari gogo-bihotzez lotu jakon.


GAURKO GIZARTEA ETA EUSKALDUNAK

XX. mendeko 40 eta 60 hamarkaden artean galiziar eta andaluziar sendi asko etorri ziran itsasoan behar egitera. Arrantzea 1968an heldu zan gailurrera. Handik aurrera, arrazoi batzuk kausa dirala, arrantzeak eten barik beherantz egin dau, eta gaur egun urrun dago orduko mailatik. Halanda be, hondino Kantauriko kairik garrantzitsuenetariko bat da Ondarroakoa. Gaztediak, ostera, uko egin deutsanez itsasoari, kanporrak dira arrantzale gehienak, asko afrikarrak eta hegoamerikarrak.

Horrezaz ostean, munduko aldaketa bizkor eta sakonakaz batera, behar-motak eta merkataritza-jarduerak be aldatzen eta ugaltzen doazen ginoan, gizartea eta herritar mota be aldatuz doa, arin eta muneraino. Eta, antza dan lez, bertoko eta kanpoko agintariak horretan biziro laguntzen dabe, ekonomia hazi eta bizkortzeko hartu izan dituen neurriak dirala medio, azken hamarkadetan portuan nahi herrian ikusi diran zabalkunde eta azpiegiturak ikusita.

Ondarroako gizartea, nongura bezala, gero eta hibridoagoa da. Azken hirurogei urteetan, bada, etorkin asko etorri dira Ondarroara, eta Ondarroako nahi kanpoko agintariak, ohiko pentsamendu (erlijioso) oneko topikoai jarraituz, kultur aniztasuna txalotzen dabe, bai eta aldarrikatu be euskereak Ondarroan erakusten dauen kemena be, esaterako, gazteen artean. Guztiagaz be, ez da belarri zolirik behar euskerearen erabilera behera dabilela.

Zoritxarrez, Euskal Herrian, Administrazinoaren maila guztietan eta mugimendu alternatiboetan, ohikoa da euskerearen gaineko baieztapen baikorrak egitea ganorazko azterketa eta diagnostiko soziolinguistiko barik. Horretan danak bardintsuak, alderdia eta mugimendua gorabehera.

Zelangura be, ez da asko ezagutu behar argi ikusteko euskaldunen etenbako argaltasunaren kausarik errimena ez dagoala inondik be kanpotarren eraginagaz loturik, aspalditik, mendeetan, datorren uriola dan ezkero. Uriola horrek Ondarroan gaur dauen kemena, betiko modura, gizarte-aldaketa orokorren eskutik dator, eta gaurko bizimodu eta kulturearen aldaketa gero eta zabalago eta sakonagoagaitik, zeinen ondorioz erreferentziak ia beti kanpoan kokatzen diran: danok modernoak gara eta modernoak izan nahi dogu, nahi-ta, sustrai- eta botere-galderak sortzen dauen ezinegonari sasi erantzuteko, gero eta euskaltzaleago eta jaioterria maiteago izan.

Osterantzean, Ondarroako agintariak nahiz alderdiak bat egiten dabe berbeta-maila formal guztietan Bizkaiko (mendebaldeko?) euskerea baztertzeagaz, eta horrela guztizko lehentasuna emoten deutse euskaldunengangik hizkuntza-eredu urrunen dagoanari, hau da, euskara batuari. Holan, bizkaierari —euskaldunen berbeteari—diglosiaren mailarik narrasena ixten deutsela, estatu gehienen bidetik jokatzen dabe hizkuntzearen kontuetan.

Egia da bizkaieraren eredu estandarrak urrun samar dagozana herritarren berbetatik, berton eta nongura, batez be fonetismo ugariak eraginda, baina are urrunago dagoz, hatan be, euskara batua eta gizpuzkerak. Eta gainera, bizkaierari bizkar guztiz emonda, ukatu eta heriotza-epaia emoten jako euskaldunen tradizino kulturalik handienetariko bati, norberaren (Lea-Artibaiko) tradizinoari aren be. Baina, jakina, estatu-nazinoa eregi, sendotu edo iraun arazo nahi daben guztiak, ezkerrekoa nahi eskumakoa izan, nazioa (kultura-berbetea) eta estatua identifikatu eta eredu bakarretara dakarzan lez, berbetetan be bakarra dau maite.

Danagaitik be, Ondarroa herri elebiduna da —herri euskaldun elebakarrik ez da—, eta bere tamainan, seguruenik, euskaldunena.


http://www.ondarroa.eus/eu-ES/Orriak/default.aspx

Ondarroako argazkiak hemen: LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: Ondarroako kukutzak-1 (munoak) Antiguan zehar.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Ondarroa
Bidegunea

0000064


Izena: Segment: 1


Hasiera-ordua: 09:46 2020 ots. 9
Amaiera-ordua: 12:02 2020 ots. 9
Ibilitako distantzia: 10km (02:15)
Denbora mugitzen: 01:58
Batezbesteko abiadura: 4,44 km/h
Abiadura mugimenduan: 4,85 km/h
Gehineko abiadura: 126,35 km/h
Gutxienezko Altuera: -18 m
Gehienezko Altuera: 388 m
Igoera abiadura: 500,8 m/h
Jaitsiera abiadura: −437,9 m/h
Altitude irabazia: 506 m
Altitude-galera: -512 m
Igoera-denbora: 01:00
Jaitsiera-denbora: 01:10

Bidegunea

Burgoako kortarria

  • argazkia Burgoako kortarria
Burgoako kortarria
Bidegunea

Gorozika

  • argazkia Gorozika
  • argazkia Gorozika
  • argazkia Gorozika
  • argazkia Gorozika
  • argazkia Gorozika
  • argazkia Gorozika
Bidegunea

Iramategibarria

  • argazkia Iramategibarria
Bidegunea

Santa Kruz

  • argazkia Santa Kruz
  • argazkia Santa Kruz
  • argazkia Santa Kruz
Bidegunea

Tontorramendi

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau