Koordenatuak 316

Noiz igoa 31 de enero de 2020

Noiz egina enero 2020

-
-
240 m
1 m
0
2,2
4,4
8,88 km

Bisitak 2, kokapena 0

Nondik gertu Ondarroa, País Vasco (España)

Itzuli laburra, eta Ondarroa aldean egin leiteken politenetariko bat. Arean be, Urkiagaren inguruak eta paisaiak ederrak dira, bai eta Urkiaga eta Ikatz auzunearen arteko bazterrak be.


A AUKEREA
Ondarroatik Gardotzara eta handik gora bide nagusitik (mendi-hegalean ezkerreratara) urten barik.

Urkiagan, Itsaso aldera jasteko, azken baserriaren ondotik igaro eta landa erdian gagozenean ezkerretara jo dogu, albotik hasten dan basabiderantz. Bide-banaketa hori ez da lurrean igartzen, ez dago igarten bidekurutzerik, eta horregaitik seinale bat jarri dot.

Gero, Ikatz auzunea atzean utzi eta Ondarroara etortzeko Kaminazpira jasten dan bidezidorra hobetsiko dogu.


B AUKEREA
Ondarroatik Gardotzara eta handik gora laster bide nagusia itxi eta eskumatara hasten dan bideari ekingo deutsagu.

Urkiagan, Itsaso aldera jasteko, azken baserriaren ondotik igaro eta landa erdian gagozenean zuzen segituko dogu aurrera, bedarrean igarten diran auto lorratzai jarraituz.

Gero, Ikatz auzunea atzean utzi eta Ondarroara etortzeko kanposantu aldera etorriko gara, eleizaren ondotik igarotzeko, baina ez zuzen, herriko goiko kaleetan osteratxu bat eginda baino.


C AUKEREA
C aukerearen ezaugarririk behinena ibilaldiaren lehenengo zatia egiteko moduan datza. Lekeitioko errepidean egingo dogu aurrera, osteratxu atsegin baten labarrak ikusten. Atxazpi inguru ederraz gozatuko gara. Gero zuzen abiatuko gara Urkiagarantz; horrela, Ikatz eta Urkiagaren arteko bidearen zati bat ez dogu ikusiko, baina Atxazpi eta labarren ikuspegiak merezi dau. Zelangura be, ibilbidea alderantziz gauzatuko dogu.

Urkiagara ailegatzeko, gorantz gatozala, A aukerearen bidea hobetsiko dogu, hots, alboko basabidea, baina gurago badogu, bardin egin geinke zuzen gora, landan zehar, auto-lorratzai jarraituz, B aukeran bezala: seinalea jarri dot horretarako.

Jatsiera Gardotzara egingo dogu, A aukeran bezala, baina kontrara.


ONDARROA EZAGUTUZ
Ondarroa ezagutzeko gidatxu bat daukazu ibilbide honetan: LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: Ondarroako kukutzak-1 (munoak) Antiguan zehar.
Waypoint

A eta B aukerak

Waypoint

A eta B aukeren banaketea

Waypoint

Artibaiko zubitik

Waypoint

Munarria2

Waypoint

Urkiagatik itsasorantz

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau