Koordenatuak 226

Noiz igoa 19 de diciembre de 2019

Noiz egina diciembre 2019

-
-
222 m
12 m
0
1,4
2,8
5,7 km

Bisitak 16, kokapena 2

Nondik gertu Berriatua, País Vasco (España)

Osteratxu labur eta erraz bat egingo dogu Berriatuako ipar-mendebaldeko munoen hegaletan. Bidean aukerea eukiko dogu Etxebarria baserri eta ondoko iturburura nahi Lekoia Bekoa baserrira hurreratzeko. Goialdean, San Antolin baseleizagaz egingo dogu topo. Ikuspegi ederrak eukiko doguz Berriatua, Ondarroa eta Artibaiko mendietara.

Mapan Berriatuaren inguruan ikus daitezkeen gauzarik interesgarrienak markatu dodaz, ibilbide honetan batzuen ondotik igaro ez arren, beharbada beste ibilaldi batean balioko deutsuelakokoan. Behean dozuz deskribidurik.


ZER IKUSI BERRIATUAN

Berriatuaren ganeko lehenengo barriak XII. mendekoak dira, San Pedro parrokiari jagokozanak. Aita Santuaren 1498ko bulda batek berretsi eban Aranzibia jaunak eukan eleizaren patronatu-eskubidea.

Berriatuako udala zati bitan banatzen da, bata Erribera da, eleizaren ingurua, bestea mendialdea, Miloi, Asterrika eta Madalena auzoak.

- San Pedro parrokia
Frontoiaren alboan eta udaletxearen parean. Estilo gotiko-barrokoa dau eta XVI-XVIII. mendeetan eregi eben. Eleiza XVI.ean barriro eregi eben, eta halan, errenazentista dau itxurea. Torrea XIX. mendekoa da, neoklasikoa.

- San Juan Bautista ospitalea eta baseleiza
Eleizatik hurrean, kale nagusian, metro batzuk gorago.

- Etxe Pintxu
Eleizatik hurrean, errepidearen beste aldean, abadearen etxea izandakoa. XVIII. mendeko jauregi-etxea da. Horman XVIII. mendearen amaierako pinturak (fresko lehorrak) dagoz.

Goiko aldeko eskumaldean herri bat agertzen da, urmaela, etxeak eta zugatzak. Ezkerrean, gizonezkoa zaldi zuriaren gainean. Beheko eskumaldean, zaldun bi auskan, dueluan. Ezkerraldean jauregi bateko gela.

- Urepel iturria eta iturburua
Zubira heldu baino lehen iturritxo bat dago, epela, Urepel, baina azkenaldian lehor egoten da. Iturburua Etxebarria baserriaren inguruan idoro daikezu. Ur epela da, burdin-ura, Bizkaiko historian aitatuenetariko bat, oso preziatua.

- Mala (Madalena) baseleiza, Malako kurutzea eta Sarnaputzu.
Hasikerea XVI. mendean ei dau, ikusten dan gehiena barriagoa leiteken arren. Eleiza zaharrago baten tokian eregi eben, antza, itxura erromanikoa dau-eta iparraldeko horman txertaturiko harlandu bateko irudiak, gizonezko batenak. Madalenako erromeria ospetsua izan da oraintsu arteko euskaldunen artean.

Hurrean, bidekurutzean, Malako kurutzea dago, eta eskumatik hasten dan basabidetik 150 metro gora "Sarnaputzu" deritzon putzua dago. Tradizinoak dino ze, putzu honetan zapi bat busti eta narrua txarto dagoan tokian igurtzi ezkero, sendatu egiten dala, baina trapua putzu ondoko adar baten eskegi behar ei da. Ubegia toki bitxia da. Udan ez dau urik eukiten, baina bertan ikusiko dozuz larrua osatzera joandakoak lagatako zapiak, narruko gatxak sendatzeko lagata.

- Obekolako burdinolak

Artibairen ertzean, Cikautxo atzean. XVII.eko industria, errotea eta burdinolea.

- Lekoia Bekoa baserria
Merelludi auzoan, mendiaren hegalean. XVI.ekoa, errenazimenu-barroko estilokoa. Barriturik dago, eta arkitekturaren aldetik Bizkaiko baserririk “nobleenetariko bat” ei da.
- San Antolin baseleiza
Merelludi auzoan, XVI.ekoa jatorriz. Baseleizari auzoko kofradiaren bilera-gelak dautsa. Interes etnografiko garrantzitsua dau gelak, barruan dagozan egurrezko batzar-mahai luze eta bankuakaitik.

- San Lorenzo
Asterrika auzoko eleiza, gotikoa, XV.ekoa.

- Andonegiko burdinolak
XVI.ekoak, berez, aspaldiko egitura sozio-ekonomikoaren botere eta industria osoa erakusten daben eraikinak, edo hareen hondakinak, halan zelan errotea, burdinolea, torrea.

- Aranzibia torrea eta errotea

Gardotza ondoan, Errenteriara baino lehen, Madalena auzoan, “Anzubixe” gaurko ondarrutarrez. 1500. urtekoa da. Bertako jaun eta sendiak biziro hartu eben parte gerra banderizoetan. Izan be, gaurko torrea Gipuzkoako ganboatarrak 1443an eratsitako beste baten tokian dago eregia.

1500. urtean berreraikia izan zen gaur eguneko itxuragaz, 1443.aren aldera Gipuzkoako ganboatarrek suntsitu ostean. Eraikinean nabarmenak dira bigarren solairuko leihate bikiak, armarria eta kanpoko eskailera. Eskailera hau balkoi baten bukatzen da, eta XVII. mendean malda kendu bajakon be, balkoiak hor dirau, Bizkaian kasu bakarra izanik.

Aranzibia torreko muinoraino ailegatzen da mareen gora beherak. Bertan egoan ibaia igarotzeko lehenengo puntu erosoa, horregaitik bertatik kontrolatzen eben Ondarroako portuko merkataritza.

Hemen be hondino igarri daiteke aspaldiko botere eta egitura sozio-ekonomikoaren oinarria, torrearen ondoan errota eta burdinolearen hondakinak dagoz eta.

- Santa Ana baseleiza
XVI.ekoa, Errenteria auzoan sartzerakoan.
Waypoint

0000001

Waypoint

0000006


Nombre: Segmento: 1


Hora Inicio: 9:27 19 dic. 2019
Hora Fin: 11:39 19 dic. 2019
Distancia recorrida: 13,6km (02:12)
Tiempo en movimiento: 01:57
Velocidad media: 6,16 km/h
Vel. en Mov.: 6,94 km/h
Velocidad Máxima: 264,68 km/h
Altura Mínima: 12 m
Altura Máxima: 253 m
Velocidad Ascenso: 586 m/h
Velocidad Descenso: -810,5 m/h
Ganancia Altitud: 712 m
Pérdida Altitud: -712 m
Tiempo Ascenso: 01:12
Tiempo Descenso: 00:52

Waypoint

Andonegiko burdinolak

Waypoint

Andonegiko errotea

Waypoint

Andonegiko torrea

Waypoint

Aranzibia

Waypoint

San Lorentzo baseleiza

Waypoint

Etxebarria

Waypoint

Etxepintxo

Waypoint

Lekoia Bekoa

Waypoint

Malako kurutzea

Waypoint

Mala baseleiza (Madalena)

Waypoint

Obekolako burdinolak

Waypoint

San Antolin

Waypoint

San Juan Bautista

Waypoint

San Pedro eleiza

Waypoint

Santa Ana

Waypoint

Sarnaputzu

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau