Denbora  2 ordu 15 minutu

Koordenatuak 394

Noiz igoa 9 de febrero de 2020

Noiz egina febrero 2020

-
-
389 m
-19 m
0
2,0
4,0
8,07 km

Bisitak 14, kokapena 0

Nondik gertu Ondarroa, País Vasco (España)

Ondarroatik Saturraranera joan gara, eta handik, gasolindegi eta etxe barri batzuen artean, gora joten dauen GR 123 bideari jarraituko deutsagu. Aldatz pikea batzuetan, baina ez luzea. Halan, goialdean, Burgoa baserriaren ondoan agertuko gara. Hor aukerea izango dogu gure artzaintza-kulturaren lekuko oso garrantzitsu bat ikusteko: kortarria. Kortarriak oso garrantzitsuak dira Euskal Herriko artzain-kulturan, non kortak (mendebaldean) eta saroi, sarobe.. (sortaldean) izan diran artzaintza atontzeko guneak.

Gora egin eta laster Santa Kruzko baseleizara helduko gara, baina aurretik, pago bakan batzuk ikusteko aukerea izango dogu, beharbada baso baten azken lekukoak, edozelan be, garaiera txikian eta itsasotik hurrean.

Mendi-lerroari jarraituz, aldatz pike bat gainditurik, errepetidore baten ondotik igarota, Tontorramendira helduko gara.

Mendi-lerroari beherantz jarraitu eta beherago, basabidea hesi batek mozten daunenez, ezkerretara joko dogu hesia torre jausi batek apurturiko gunean hesia zeharkatzeko. Ostera be basabidean gagozala, Tontorramendi inguratuko dogu, eta Iremategi baserriaren ondotik Ondarroara joko dogu, bide polit bat erabiliz.

KORTARRIAK

XIX. mendea arte, gitxi gorabehera, gure mendietako abeltzantza "korta" (mendebaldean) eta "saroi" (sortaldean) izenekoen aranera antolatzen zan. Hortik sortaldeko saroi, sarobe eta antzekoez sortutako leku-izenak, eta mendebaldeko Kortazar, Kortabarria, Kaltzakorta, Ganekogorta…, leku-izen, baserri eta abizenak.

Kortak zugatz bako inguru borobilak ziran, non abereak abaroan gordetzen ziran, Erdian mugarri bat egoten zan, kortarria, eta beste harri txikiago batzuk borobilaren zirkulua markau eta zarratzen eben, hau da, kortearen zirkulua. Kortarriaren goialdean marra batzuk markatzen eben zirkuluko harrien kokapena (ikusi argazkia).

Sarritan etxola edo bordaren bat egoten zan, urteak joan eta etorri baserri bihurtu zana; seguruenik hainbat baserriren sorrera (Kortazar, Kortabarria…). Kortatik mendiko larrak banatzen ziran.

Kortarri gehienak desagertu diran arren, hondino idoro daitekez gure mendietan, batzuetan herrietatik ez urrun, eta ganera, zerutik kortak egondako toki asko igarten dira, borobil handiak, mendeetan zehar lurrean bere marka eragin dabe-eta, nahi ta eremu horreetan denetariko landarak sartu diran.
Waypoint

0000053

Waypoint

0000064


Izena: Segment: 1


Hasiera-ordua: 09:46 2020 ots. 9
Amaiera-ordua: 12:02 2020 ots. 9
Ibilitako distantzia: 10km (02:15)
Denbora mugitzen: 01:58
Batezbesteko abiadura: 4,44 km/h
Abiadura mugimenduan: 4,85 km/h
Gehineko abiadura: 126,35 km/h
Gutxienezko Altuera: -18 m
Gehienezko Altuera: 388 m
Igoera abiadura: 500,8 m/h
Jaitsiera abiadura: −437,9 m/h
Altitude irabazia: 506 m
Altitude-galera: -512 m
Igoera-denbora: 01:00
Jaitsiera-denbora: 01:10

Waypoint

Ezkerretara hesi ganetik

Waypoint

gorako bide zuzena

Waypoint

Santa Kruz

Waypoint

Tontorramendi

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau