Denbora  5 ordu 2 minutu

Koordenatuak 1441

Fecha de subida 20 de febrero de 2019

Fecha de realización febrero 2019

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
866 m
214 m
0
3,0
6,1
12,14 km

Bisitak 251, kokapena 7

Nondik gertu Lecároz, Navarra (España)

Amaiur Mendi Taldearekin buruturiko txango zirkular ederra benetan igandean burututakoa. Eguna zoragarria, beroa nahiz eta tontorretan haizetsu izan. Hamabi kilometro inguru eta 700 metroko desnibelekoa.

Ondare naturala eta historikoak izan dira ibilbidearen elementu nabarmenenak. Igoera bide zahar landu batetati, Beltzurri errekaren trokaren magaletatik. Zenbait borda, soro eta zuhaitz ederrak ikusteko beta eskaini diguna.

Bi trikuharri eta zutarri edo menhir bat ere bisitatu egin ditugu.



Ibilbidea eta altimetria.









Lekarozeko herrian ibilbidearen hasiera finkatua genuen. Plazan kotxeak utzi eta ibiltzen hasi gara. Aurrenik elizara gerturatuz, bere ezkerretik abiatzen den pistatik herritik irteteko.















Pista honek zenbait baserri eta borda bisitatzeko balio izan zaigu ere.







































 Baserri honetara iristean portlandezko pista utziko dugu.



Baserriaren aldamenean langa bat dago.



Hau gainditu eta segituan eskuineko bide zaharra hartuko dugu. Harlauxaz osaturiko bide zahar polita honetatik Beltzuri errekaren trokara gerturatuko garelarik.











Bide zaharra ezkerretik jarraitu beharko dugu, metro gutxi batzuk geroago topatuko dugun bidegurutzean. Kontuz taldeko batzuk eskuinetik konturatu gabe joan dira eta.











Beltzuri erreka garaitzen joango gara emeki emeki. Paisai ederrataz goxatzeko beta izango dugu etengabe, bidea bera eta zuhaitzak eta ur-jauzi txikiak ere nonahi izango ditugularik.































Azkenean Beltzuri errekaren ertzera berera iritsiko gara eta bertan portlandezko pista batetara atera ere. Gure ibilbidea eskuinetik gora, pista honetatik ibili beharko dugu, mendi lepo batetaraino.







Mendatean taldea elkartu eta atsedenalditxo baten ostean ezkerreko pistatik jarraituko dugu.











GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/02/legate-mendia-lekarozetik-ibilbide.html
Pista nagusitik zuzen jaisten jarraitu.
Pistaren erdian metalezko atea eta lurrean abeak izango ditugu. Azken hauek aziendaren pasabide saiezteko asmoz.
Borda zahar baten aurriak ikusgai izango ditugu mendi lepotik gertu.
Bidea borda honen aldamenetik igarotzen da.
Borda zaharra bidearen aldamenean, gure ezkerretara garaituko dugu.
Tontorretik gertu eta gurutze bidearen amaiera bezala Oroigarri handia dago bertan. Aldamenean antena bat dago ere.
Ataka igaro eta eskuinetik portlandezko pista utzi.
Kontuz hemen, pista zabalagoa eskuinetik bai doa baina bide zaharra ezkerretik da.
Berriz ere portlandezko pistara irten Beltzuri errekaren parean. Eskuinetik gora segi.
Mendatera iritsi eta pista nagusia utzi ezkerreko pistara pasatuz. Bertatik Munoko Kaskora igotzerik dago.
Tentuz ibili bidegurutze honetan. Pista nagusia zuzen jarraitzen bai du baina harrizko bide zaharra aldiz magaletik, ezkerretik abiatzen da.
Bidegurutze honetan zuzen jarraitu, basora baina beheruntz.
Berriz ere kontuz bidegurutzean. Pista nagusia zuzenean igotzen jarraitzen du baina gure ibilbideak ezkerreko bidetik segitu beharra dugu.
Mendi lepora iritsi eta eskuinetik Legateren magaletara bideratu beharko dugu.
Zuhaitz batzuk topatuko ditugun puntuan, pista nagusia utzi eta ezkerretik jaisten jarraitu beharko dugu Lekarozera zuzenduz.
Pistaren bihurgunean ezkerretik jaisten segi.
Eskuin aldetik jarraitu beharra dago puntu honetan
Herriko iturri monumentala.
Legate mendiaren tontorra. Ikuspegi ederrak ditugu 360 gradutara. Pirinioak alde batera eta itsasoa bertzera.
Lekaroz herriko plazan kotxeak utziko ditugu
Herriko eliza.
Mendi lepora iritsi eta ezkerreko pistaren norantza jarraituko dugu.
Pista batetara iritsiko gara eta bertatik eskuin aldera gorat jarraitu beharko dugu.
Bideak Pista batetara aterako da. Pistatik zuzenean jaisten jarraitu.
Legate 3 trikuharria txikia baina nahiko ongi kontserbaturik dago.
Legate 7 trikuharria mendi lepoan eta basoaren erdian dugu
Haranera iritsi eta Beltzuri erreka zeharkatzeko topatuko dugun zubia. Zeharkatu eta pistatik jarraitu herrira iristeko.
Beltzuri erreka zeharkatzeko pistara jaitsiko gara eta bertan dagoen zubia erabiliko dugu.
Legateko zutarria. Aldamenean bertze gentilen baratza bat ere bada.

1 comentario

  • argazkia rchocarro

    rchocarro 07-abr-2019

    He realizado esta ruta  ver detalle

    Oso buelta politta

Si quieres, puedes o esta ruta