etxati
  • argazkia Legazpi-Oñati 05/11/2016
  • argazkia Legazpi-Oñati 05/11/2016
  • argazkia Legazpi-Oñati 05/11/2016
  • argazkia Legazpi-Oñati 05/11/2016
  • argazkia Legazpi-Oñati 05/11/2016

Koordenatuak 2202

Fecha de subida 9 de febrero de 2017

Fecha de realización febrero 2017

-
-
914 m
247 m
0
3,5
7,0
14,05 km

Bisitak 599, kokapena 6

Nondik gertu Legazpi, País Vasco (España)

Legazpitik Oñatira joateko asmoa dugu gaur. Gaur ere ikuspegi desberdin eta politak ikusiko dugu, Ibilbidean zehar Txindoki, Izarraitz, Aloña, Udalatx, Anboto, Kurtzeberri eta hainbat gehiago ikusteko aukera edukiko dugu.
Ibilbidea bai Oñatin bai Legazpin hasi liteke; bukaeran autobusez bueltatuko gara hasiera lekura.
Gu Legazpiko autobusen Geltokian hasiko gara, Zumarraga aldera joango gara Urola kaletik poligonoan dagoen errotondaraino, han eskerretik gorantz Olaondo kaletik jarraituko dugu Santikutz kalera heldu arte, Zantikutz kale zabala da eta guk eskumako norabidetik jarraituko dugu errotonda batera heldu arte, hemen eskumako kaletik gorantz egingo dugu eta etxeak bukatzen hazten direnean bidegurutze bat ikusiko dugu, gu eskumako errepidetik jarraituko dugu, berehala Egizabal baserri ondotik pasatuko gara, gorantz jarraituko dugu, eta hurrengo gurutzean eskumako errepide estutik joango gara Lakiolako baserrien bidea jarraituz; errepide hau estua da eta kotxe gutxi ibiltzen dira bertatik, atzean utziko dugu Lakiolako kanpin txikia eta Lakiolako lau baserriak, behekoa, erdikoa Lakiola handi eta lakiola etxeberri, azken honetara heldu aurretik eskerrerantz biratzen du bideak laster bukatzeko; bukatzerakoan errepidea eskumara jarraitzen duen pista nabarmenetik jarraituko dugu Kimu Berri udaleku etxera heldu arte, Hemen GR34.1 bidearekin topo egingo dugu eta bera jarraituko dugu Arrola mendira lehenengo eta Arranoaitzera gero; zati hau samurra, gutxi gora behera gaseko bidea jarraitzea da. Zati honetan atzera botatzen ba dugu bista Txindoki eta Izarraitz mendi kateak ikusteko aukera izango dugu. Arrola eta Arranoaitz artean Pago handi deigarri batekin topo egingo dugu, (Hesi bat dako azpian), pago honen eskumatik Oñatiko bidea doa, baina guk zuzen jarraituko dugu Arranoaitzeraino, bertatik ikusten diren bistekin disfrutatzeko, (Anboto, Udalaitz, Kurtzeberri eta abar), Arranoatzetik zuzen jaisteko aukera daukagu, baina gogorra eta labainkorra da, guk lehen esandako Pagora bueltatuko gara, eta bertan ezkerrerantz orain, eta aldapaz behera Oñatiko bidea jarraituko dugu, txabola batzuetara heldu arte, txabolako eskuma aldetik doan sendatik jarraituko dugu, (ezkerretik ere bidea dago); Aldapa bukatzen den momentuan, ezkerretara hartu behar dugu pista batetik eta pittin bat igo, berehala eskumatik jarraitzen den bidetik jarraituko dugu hasieran lau baina berehala beherantz; Bide honek Antzuelas Goiti baserrietara eramango gaitu, eta han zementuzko pista hasiko da, pista hau jarraituz 4 kilometro inguru ondoren Oñatin dagoen Larraña auzora helduko gara, Larringain elkartera hain zuzen, hemendik behera bi aukera daukagu edo erdiko kalera edo Olakua aldera joan, gu Olakua aldera joango gara. Larringain elkartetik behera goazela berehala ezkerretara irteten den bidetik joango gara Leibar baserri aldera, leibar pasatu eta gero Erbiña eta Pullangua baserri artetik pasako gara, hemen ezkerreko bidetik jarraituko dugu eta hurrengo gurutzean eskumakoa berriz, azkenean San Lorentzo auzoko lehen etxeetara helduko gara, hemen hiru edo lau aukera ditugu baina kontua da San Lorentzo-Olakuako Bus geltokira heltzea.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta