Jaitsi
mikelga

Distantzia

79,91 km

Desnibel positiboa

2.087 m

Zailtasun maila

Zaila

Desnibel negatiboa

2.082 m

Gehieneko garaiera

1.218 m

Trailrank

14

Gutxieneko garaiera

385 m

Ibilbide mota

Norabide bakarra

Iraupena

8 ordu 33 minutu

Koordenatuak

772

Noiz igoa

20 de abril de 2018

Noiz egina

abril 2018

Kanpoko nabigazioa

Bilatu zure bidea aire libreko miloika ibilbideetan barrena zure telefonotik. Baita Internetera konektatu gabe bazaude ere!

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Kanpoko nabigazioa Kanpoko nabigazioa
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
1.218 m
385 m
79,91 km

Ikusita 69 aldiz, jaitsita 2 aldiz

Nondik gertu: Leintz-Gatzaga, País Vasco (España)

GR-38, ardoaren eta arrainaren ibilbidea

Oiongo mahasti-lurraldeetatik Bermeoko mendateraino, GR-38k Euskadi hegoaldetik iparraldera zeharkatzeko aukera ematen du, era askotako paisaia liluragarriak gurutzatuta. Ibilbide osoan zehar, gainera, gure arbasoen historia ezagutzeko parada izango dugu. Lehenago, mandazainek erabilia, oraindik ere galtzadari badario bide horretan barrena zebiltzan salgaien urrina. Mandazainak Bermeoko, Ondarroako eta Lekeitioko portuetatik abiatzen ziren, mandoak arrain freskoz eta gatzetan jarritako arrainez zamatuak zihoazela. Itzulbidean, berriz, gurdiak gariz, gatzez, ozpinez eta ardoz zamatzen zituzten.

Turismorako eta kulturarako baliatu den ibilbide honek, beraz, garai bateko ospea berreskuratu du, gure mende honetako ibiltari berriei esker. Guztira, 166 km dira. Ibilbidea Oionetik abiatu eta Biasterirantz doa, mahasti zabal amaigabeen artean. Behin Toloño Mendiko erliebe zutak gainditua, bidea Lagran eta Albaitarantz amildu, Okinako haitzartea zeharkatu eta Estibalizen barrena sartzen da Arabako Lautadan. Uribarri Ganboako urtegiaren paretik doa eta, ondotik, garai bateko “vasco-navarro” trenbidearen ibilbideari jarraitzen zaio. Legutio gurutzatu ondoren, Urrunagako eta Albinako urtegien ondotik aurrera egin, Arabari agur esan, eta Otxandiok Bizkaiko ongietorria emango digu. Urkiolako inguru ikusgarrian gora egin ondoren, ibilbidea Durangoraino jaisten da, eta handik Oizko erliebeetaraino igoko gaitu. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren lurrak zeharkatuta, bideak Bermeo herriraino gerturatuko gaitu, eta herri hori gure bidaiaren helmuga izango da.

Ondarroako eta Lekeitioko portuek ere merkataritza-ibilbideak egin zituzten eta, XV. mendetik XVIII. mendera arte, barnealdeko lurraldeekin harremanetan aritu ziren. Bi bideak Santutxun elkartzen ziren; handik, Oiz mendiko oinetara joan eta Bermeotik zetorren ibilbidearekin bat egiten zuten.
Itsasoa, padurak, Toloño Mendilerroko beheko magalak, Urkiolako bazter malkartsuak… Ibilbideak era askotako paisaiak zeharkatzen ditu, denak bisitariak liluratzeko modukoak.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau