Izan zaitez lehena txalotzen
Ikusita 717 aldiz, jaitsita 37 aldiz
Nondik gertu: Leitza, Navarra (España)
Leitzako industriagunean, iturgintza negozio baten ondotik ateratzen den xenda hartuko dugu hegoekialderantz. Pixkanaka garaiera irabaziz joanen gara Okabioko pagadietan sartzeko. Leitzako herriaren panoramika galduko dugu orduan eta Guratz mendia eta Peru harri museoa ikusiko ditugu parez pare pagaditik ateratzean. Axusteko lepoan, Leitza eta Areso artean, Guratzko tontorreraino doan itxitua jarraitzea bakarrik geratzen zaigu. Goian gaudelarik, mendebalderantza jarraituko du gure ibilbideak NA 1700 errepidearekin topatu arte. Hau zeharkatu ondoren, bide bakarra izango dugu eskuragarri. 500 metro igaro ondoren, gure bideak beheruntz joko du Plazaolako trenbidearekin topo egin arte. Handik, Erasote auzotik barrena trenbidea jarraitzea bakarrik geratuko zaigu, Leitzara iritsi arte.
OHARRA; Leitza eta Huitzi elkartzen dituen errepidea zeharkatu ondoren adi eta erne ibilbidea jarraitzeko!! Track-a GPSz jarraitzea gomendagarria. Bestalde, ez dago urik Plazaola trenbideta iritsi arte.
Aparkalekua
irteera Leitza
Haitzuloa
Huitziko tunela, plazaola
Huitziko tunela, plazaola
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak