Denbora  6 ordu 28 minutu

Koordenatuak 4896

Noiz igoa 11 de abril de 2017

Noiz egina abril 2017

-
-
1.202 m
388 m
0
5,2
10
20,99 km

Bisitak 350, kokapena 15

Nondik gertu Leitza, Navarra (España)

Tolosako Alpino Uzturre Mendi Elkarteak antolatutako irteera. Ederra benetan: antolaketa, lagunartea, paisaia, eguraldia,... egun bikaina pasa genuena. ( 2017-04-09)


Gaupasa egindako gazteen txaloen artean abiatu gara Leitzatik. Ttipi ttapa maldan gora Aritzera iritsi gara lehenik eta Zuparrobira jarraian haize-erroten tartetik. Hamaiketakoaren ondoren, Ireberreko harrizko gandorrean kukurrukua jo dugu. Ernaitzuko larre zabalak Piriniotako elurrak ikusteko aukera eman digute. Begañako pagaditik pasa ondoren Arraratsera iritsi gara. Giro ederrean, zentzu guztietan, Orokietan bazkaldu eta Tolosara itzuli gara. Plazerra izan da! ( elkarteko web orritik hartua).
1.040 m. Aritz Leitzan hasi eta uren banalerroarekin bat egiten duen hegi luze baten muturrean dago. Ez da bizkar luze horretan dagoen tontorrik altuena, baina bereizten erraza da, bere gainean jasotzen baitu ekialdera luzatzen den haizerrota ilara luzearen lehenengo errota. Instalazio hauek oso itxura berezia ematen diote inguruari, bestela larre, karst eta pagadiz osatutako paisaia ederra zena, menderatu eta arrotz bihurtzen baitute. Aipamen berezia buzoiarentzat, pareko gutxi izango ditu. (www.luberri.net)
1.104 m Beharbada garai baten, ez oso aspaldi, behientzako larreak izango ziren mendi honen gainaldean eta hortik datorkio izena, baina egun pagoz estalia dago gainalde guztira. Ingurune ederra eta ibiltzeko atsegina, Otzola aldeko goi larreak biltzen dituen bailara txikia bereziki. Mikel Belaskok beste izen baten berri ematen digu: Lintsusti. Begaña estaltzen duen oihana ipar eta ekialderantz hedatzen da, gain eta lepoetan barrena, eta ia Belateko mendateraino irits gintezke pagoen itzalpea galdu gabe. ( www.luberri.net).
(1203m.) "Gora San Fermin" buzoia. Bertan lelo hau: "GUSTOKO LEKUAN,ALDAPARIK EZ"
1.204 m. Igo beharreko mendia da Ireber eta ezagutu beharrekoa bere ingurunea ere. Hango baso, larre eta tontor harritsuek paisaia ederra osatzen dute, garbia, ibiltzeko aproposa, Aralar gogorarazten duena. Ireberrena paisaia horren erdian harrotutako bizkar harritsu eta soil bat baino ez da. Aldamenean zabaltzen den Arnaizuren gain borobila altuera berekoa da eta baditu harri eta lurrez osatutako 5 munto gorri larrearen erdian erraz nabarmentzen direnak. Ibilbidea luzatzeko aukerak ugariak dira: Zuperrori Iparraldean, Otsolako bailara bakartia eta Begaña Ekialdean, Aiztondo Hegoaldean, Seanbe HEan...
1.169 M. Haizerrota zerrenda batek hartzen du mendean Mendebaldetik Ekialdera luzatzen den gandor luzea eta hauen oinetara dator pista zabal bat Mendebaldetik, gain alde guztia desitxuratuz. Gandorra estutzen doa ekialdera jaitsi ahala, pagadiaren itzalean sartuz, baina arazorik gabe igo daiteke bertatik, Ezkurra aldeko bideekin asmatuz gero. Haizerrotak alde batera utziz gero, oso ingurune ederra da noranahi ibiltzeko, bai Aritz/Kornieta aldera eta bai Ireber / Arnaizu aldera jotzeko: pagadia, larreak eta han-hemenka harrotutako haitz muturrak dira paisaiaren osagaiak eta ardi eta abere ugari ikusten da larrean barrena sakabanatuta. ( WWW.LUBERRI.NET).

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau