Iraupena  4 ordu 58 minutu

Koordenatuak 1653

Noiz igoa 23 de diciembre de 2018

Noiz egina diciembre 2018

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
396 m
-1 m
0
3,6
7,3
14,56 km

Ikusita 1587 aldiz, jaitsita 95 aldiz

Nondik gertu: Lekeitio, País Vasco (España)

Mendia eta itsasoa uztartzen dituen ibilbidea, Lekeitio eta Ispasterreko lurretatik. Ibilbideko gailurrik altuena Otoio da eta ibilbideko puntu batzuetatik Euskal kostaren ikuspegi politaz gozatu daiteke. Tontor gehienak, inguru honetako gain karstikoak dira, ikuspegia galarazten duten arteez inguraturik.

Tontorrak, igoera ordenean:
- Talaiako gaina (242 m)
- Kurutzebaltza (322 m)
- Otoio (396 m)
- Samalarrinaga (236 m)
- Espillaburu (211 m)
- Larraburuetako tontorra (274 m)
- Garaiarte (287 m)

Ibilbideko beste puntu aipagarriak, Lekeitioko Talaia, Ogella hondartza eta Artika edo Zatika auzoa.

Ibilbidearen zailtasuna ertain modura jarri dut, bigarren mailako tontorretara heltzea nahiko zaila delako. Bidean iturriak dauden arren, urik ez zeukaten ibilbidea egin zenean.

Ibilbide honek GR 123 eta PR-BI 145arekin egiten du bat hein handi baten.
Ikuspegia

Lekeitioko talaia

Baleak ikuskatzeko antzinako gunea. Eraikin bat dago bertan eta euskal kosta osoko ikuspegi harrigarria dago bertatik
Atseden-gunea

Talaiako atsedenaldi gunea

Lekeitioko ikuspegia dago bertatik
Bidegunea

Artika

Ispasterko auzoa
Ikuspegia

Begiralekua

Atsedengune eta kostako behatokia. Ogellako ikuspegi ederra dago bertatik.
Gailurra

Espillaburu (211 m)

Tontorrean ez dago aparteko ezer, ehiza postu batez gain. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/13757
Gailurra

Garaiarte (287 m)

Ispasterko Artika auzo gainean dagoen tontorra. Otoioko antenaz gain, ez da gauza larregi ikusten tontorretik. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/13756
Gailurra

Kurutzebaltza (322 m)

Talaia eta Otoio arteko tontorra. Ez dago bide oso argirik tontorrera, baina bertatik itsasoa bikain ikusten da. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/13755
Gailurra

Larraburuetako tontorra (274 m)

Artika eta Elexalde artean dagoen Ispasterko tontorra. Ez dago biderik eta tontor inguruak sasiz beteta daude eta ez dago inolako ikuspegirik. Lasai asko ekidin daitekeen tontorra. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/13767
Hondartza

Ogella

Ispasterko hondartza, harearik ez dago, harrizkoa baita.
Ikuspegia

Otoioko begiralekua

Otoiotik ikuspegirik ez dagoen arren, ondotik itsasoa ondo ikusten da.
Gailurra

Otoio (396 m)

Ibilbideko tontor nagusia, Bizkaiko ekialdeko kostako ikur ezagunenetakoa. Ez dago ikuspegirik tontorretik, nahiz eta interpretazio-mahaia egon. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/461#
Gailurra

Samalarrinaga (236 m)

Tontorra non dagoen esatea ere zail dago. Ez dago ikuspegirik, ezta beste ia ezer. Guztiz anekdotikoa. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/13769#main
Gailurra

Talaia (242 m)

Bideak gurutzatzen duen tontorra. Lekeitioko talaiatik datorkio izena. Lekeitioko Azkue ikastolaren forma duen gutunontzia du. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/5133

1 iruzkina

  • isaarregui 23 abr. 2019

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Ikusi gehiago

    Una pena que no esté marcado, sobre todo al final, la bajada un poco liosa

Nahi izanez gero edo ibilbide hau