Iraupena  3 ordu 39 minutu

Koordenatuak 1410

Noiz igoa 5 de mayo de 2019

Noiz egina mayo 2019

-
-
272 m
-14 m
0
5,4
11
21,49 km

Ikusita 315 aldiz, jaitsita 25 aldiz

Nondik gertu: Lekeitio, País Vasco (España)

2019ko Lekeitioko mendi martxaren ibilbidea da hau. Gailur bi (bakarrik) igotzen badira ere, ibilbide polita da eta merezi duena. Eskerrik asko antolatzaileei. Ibilbideko zenbait tarte, bereziki landan zehar direnak, espreski garbitu edo zabaldu dira mendi martxarako, beraz posible da tarte batzutan beste bide batzuk erabili behar izatea.

Ibilbidea Lekeitioko plazan hasi eta Santa Katalinako itsasargira joan ondoren, Talaia (242 m) igotzen du, Maderasen atzetik pasatuta. Ostean, Otoio ingurutik baina berau igo gabe, Artika eta Kurtxia Ispasterreko auzoetatik pasatzen da, gero Oletara jaisteko. Oletatik, Siñoitz eta Gerika mendien artetik pasatuta, Mendexara igarotzen da. Mendexatik Lekeitiorantz doa berriz, helmugara heldu aurretik Lumentza (114 m) igota.

Ibilbideak ez du inolako zailtasun teknikorik. Iturriak daude Kurtxia eta Mendexan, gutxienez.

Ibilbideko zenbait tartek bat egiten dute hurrengo ibilbide balizatuekin: GR 123 (Bizkaiko bira), GR 38.1 (Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea) PR-BI 145 eta PR-BI 147.
Bidegunea

Artika auzoa

Ispasterreko auzoa
Bidegunea

Kurtxia auzoa

Ispasterreko auzoa. Lekeitioko ikuspegi ederra dago bertatik. Iturria dago.
Gailurra

Lumentza (114 m)

Lekeitioko gaina. Lumentza edo Kalbaridxo. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/4912
Bidegunea

Mendexa

Mendexako herrigunea.
Gailurra

Talaia (242 m)

Santa Katalina lurmutur gaineko gailurra. Lekeitioko Azkue ikastolaren forma duen buzoia du. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/5133

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau