Koordenatuak 1515

Fecha de subida 12 de agosto de 2015

Fecha de realización agosto 2015

-
-
878 m
498 m
0
3,8
7,6
15,18 km

Bisitak 1369, kokapena 55

Nondik gertu Lerate, Navarra (España)

Allotzeko urtegiaren ekialdean zehar egiteko ibilbide politta.

4 ordu inguruko ibilbidea. Abiapuntua Lerate herritik gertu hasi dut. Bertara oso erraz iritsi gaitezke Lerate herritik, Aritzaleku kanpinetik edo urtegi ondoko aparkalekutik.

Leratetik abiatu eta Garisoaingo Pilarika baseliza bisitatzeko aukera izango dugu. Handik, pistaz, Girgillanoko mendateraino igoko gara, azken 330 - 400 metroak erromatar garaiko kaltzada batetan ibiliko garelarik.

Girgillano herrira doan errepidean behera abiatu eta gutxira, eskuinerantz abiatzen en pista hartuko dugu Iguste mendi tontorreraino joateko.

Igustetik gertu Talaia tontorra daukagu, Zirauki herri gainean. Talaiatik "ikuiluraino" doan bidea sastraka tartetik barrena doa, hau da, besoak eta hankak ondo arraskatzeko bidetik barna.

Talaiara joan nahi ez badugu, bi aukera ditugu:
- Atzera igotako bidetik bueltatzea, edo ...
- Tontorrean mendebalderantz jaraitu hesiaren aldamenean, eta beste aldera pasa ondoren, gertutik beherantz ikuilu aldera behera jaistea. Tarte horretan nire ibilbidearekin bat egiteko aukera handia duzu.

Ikuilutik gertu iturri eta putzu bat ditugu. Zaila izango da han ur edangarririk lortzea. Gure ibilbidean ez dago ur edangarria duen iturririk, baldin eta Irurre herriko pilotaleku ondoko iturriraino desbideratzen ez bagara.

Ur puxka bat ematea komeni da, harik eta gehiago udara bada.
GIRGILANOKO MENDATEA Gares herria eta bailara tartean dagoen mendatea da, 725 metroko altueran. Mendate honetako konturik aipagarriena ,erromatarren garaian, Andelos eta Gatzaga herriak elkartzen zituen kaltzada bertatik pasa eta gaur egun oraindik, inguru honetan, nahiko dezente kontserbatzen delakoa da. k Yerri eta Gatzaga bailaretarantz duen ikuspegia ikaragarria da, Andia, Urbasa, Lokiz, Jurramendi mendiak inguraturik...
IGUSTE mendia dugu bailara honetan ekialde aldeko garaiena. Igoera errazeko mendia, zailtasun handiena sastraka tartean ibili beharreko tarteak ditu.
IKUILUA, gaur egun utzia dago. Bere garaian, abelgorri dezente ibiltzen zen inguru honetan. Puntu onetatik behera gurdibide on bat abiatzen da, San markos ingurua igaro eta errepidera iritsi bitartean. Hona iritsi ahal izateko, ganaduak egindako bidezidorretatik ibili beharko dugu, baina bide guztia ezpala, larrosa eta horrelako sastrakaz inguratuta egongo da. Galtza eta mauka luzeko kamisetaz jantzita joanez gero, hobe!
ITURRI ZAHARRA, Irurre herri azpian dagen garai bateko ur-depositua da. Bertatik ura ateratzeko bonba daukagu, baina, irudian ikus daitekeeenez, ur hori ez da edangarria. Ur edangarria nahi badigu, herriko pilotaleku ondoan dagoen iturriraino igo beharko dugu.
Arzoz herrira edota Esparatz mendirantz daramagun pista puntu honetan utzi eta eskubirantz hartuta, Girgillano mendaterantz joan behar gara.
KRUZE honetan, Ziraukirantz daramagun pista utzi ( jarraituko bagenu, erromatar kaltzadaren beste zati bat ikusteko aukera izango genuke ) eta Iguste mendirantz eramango gaituen gurdibidea harrtuko dugu.
PILARIKA ermita, Garisoain herriak eraikia. XVII. mendeko eraikina, XX. mendearen erdialdean eraldatua izan zen. Harrizko murruak luzituta ageri dira, pareta eta ate ertzak izan ezik. Kanpai-hormak kanpaia duen puntu-erdiko arkua du.
860 m. Iguste mendiaren luzapena Ziraukirantz.

3 iritzi

  • autocaravanas 13-jul-2016

    Como esto es Wikiloc.es en español, lo he pasado por el google...

    Bonito sendero a lo largo del lado este del depósito de sentimientos.

    4 horas a pie. Voy a empezar con el punto de partida cerca del pueblo de Lerate. Se puede llegar muy fácilmente desde el pueblo de Lerate, Aritzaleku camping o estacionamiento junto al embalse.

    Lerat izquierda y que será capaz de visitar el santuario Pilarika GarÃsoain. Pronto, pista, paso de montaña Girgillanoko subir los últimos 330 - 400 metros de la época romana, nos llena de Voller.

    Girgillano en el camino desde el pueblo, y pronto, vamos a tomar las curvas de la pista hacia la derecha en la parte superior de la colina para Iguste.

    Tenemos un punto cercano a la cima Igustetik, Cirauqui en la ciudad. Ibustetik "ikuiluraino" pasa a través de un camino a través del pincel, es decir, los brazos y las piernas están bien a lo largo de la ruta a la altura.

    Si no queremos ir a la esquina, tenemos dos opciones:
    - Ruta espalda con espalda, o ...
    - La parte superior continúe en el lado oeste de la valla, y después el otro lado, cerrar la baja estable. Durante este tiempo, usted tiene una gran oportunidad de hacer una carrera de mi propia.

    Fuentes cercanas a la estable y tenemos un charco. Él será difícil de lograr agua potable. Nuestra ruta no es como fuentes de agua potable, a condición de que las siguientes fuentes de tribunales del pueblo Irurre si no se desvíen.

    Un poco de agua con el fin, hasta nuevo si el verano.

  • argazkia AnttonGarro

    AnttonGarro 20-jul-2016

    El traductor de Google todavía no es nada bueno. Me imagino que no te habrás aclarado mucho. Intentare ayudarte:

    Bonito recorrido a realizar por el este del pantano de Alloz.

    4 horas a pie. El comienzo de la ruta está cerca del pueblo de Lerate. Fácil de acceder desde el camping, pueblo o desde el parking.

    Partiendo de Lerate, tendremos opción de visitar la ermita de La Pilarica en Garisoain. De allí, por la pista, subiremos al puerto de Girguillano. Los últimos 300 - 400 m. a través de una calzada romana.

    Bajando unos metros por la carretera en dirección a Girgillano tomaremos la pista que sale hacia la dcha. para ir a la cumbre del Iguste.

    Cerca de la cumbre del Iguste, dirrección este, tenemos otra llamada Talaia ( mirador ), sita sobre ZiraukiI.
    Desde Talaia hasta la "cuadra" el camino baja entre vegetación bastante cerrada, con lo que es fácil que nos marquemos los brazos y las piernas.

    Si no quisiéramos ir a Talaia, desde la cumbre de Iguste tomaremos hacia el oeste y bajaremos junto a la alambrada hasta el trigal que se encuentra abajo y, cerca de ese punto, retomaremos el track de nuestro recorrido.

    Cerca de la cuadra tenemos una lagunilla y una fuente, pero es muy raro que la fuente de agua. En nuestro recorrido no hallaremos fuente de agua potable.

    Conviene llevar agua, y más si el recorrido lo vamos a realizar en verano.

    Espero que esto te aclare las dudas que genera la traducción de Google.

  • xabieraranburu 27-may-2017

    Guk ibilbidea alderantziz egin dugu. Orokorrean oso polita bada ere, ganadutegitik mendi tontorrera igoera ia ezinezkoa. Sastraka eta arantzak bideziorra ia guztiz itxi baitute. Urradura handiekin amaitu dugu. Mendi gainetik beherantz (ibilbidearen beste parte), trakean igotzeko zehazten den hori, oso polita! /outdoor-trails/lerate-girgillano-iguste-talaia-lerate-10461723#wp-10461729

Si quieres, puedes o esta ruta