• argazkia Lezama - Bizkargi - Gernika
  • argazkia Lezama - Bizkargi - Gernika
  • argazkia Lezama - Bizkargi - Gernika
  • argazkia Lezama - Bizkargi - Gernika
  • argazkia Lezama - Bizkargi - Gernika
  • argazkia Lezama - Bizkargi - Gernika

Zailtasun maila   Ertaina

Denbora  4 ordu 41 minutu

Koordenatuak 500

Fecha de subida 22 de abril de 2017

Fecha de realización abril 2017

-
-
546 m
6 m
0
5,0
10,0
19,93 km

Bisitak 151, kokapena 7

Nondik gertu Garaioltza, País Vasco (España)

LEZAMA – GERNIKA
Lezamako herritik abiatu gara baina ez dugu Donejakue bidea hartun lehen zati honetan. Gernika eta Lezama etapen arteko ibilbidea alderantziz egin dugu. Gerra garaietan burdin hesia izan zenaren gunerantz abiatu gara. Bertatik, inguruan aurkitzen diren mendi berezietara igo dugu Gaztelumendi (320m.), oraindik existitzen dira gerra hartako aztarnak bertan, metrailadore bilguneak, “irabazleen” monumentu bat eta ikusten denez, hura apurtzeko nahiak egon dira bere oinarrian harriak falta baitira. Espero dugu denbora gutxian izatea. Hemendik, beste mendi baten ondotik jaitsi gara Goikomendi ( 272 m.), baina ezin dugu bertara joan alanbre-hesiaz inguratuta baitago.

Ibilbidearekin jarraituz, Astorekabekoa auzora iritsi gara eta bide honek Larrabetzu eta Morga batzen dituen errepidera eraman gaitu. Zeharkatu egin dugu errepidea eta ezkerrean dagoen bidea hartu dugu beheruntz Atxika auzorarte. Bertan ezkerrera hartu dugu asfaltuta dagoen bidea, Zugastibarri baserrirarte. Hemendik, Bizkargiko basera igo gara, eta bertatik Morga goikoa edo Aretxabalganatik igotzen de bidea hartuz, Bizkargira (555m.) igo gara. Ondoren , Gerekizera doan bidea hartu dugu Pulegoikoa baserritik igarota, baina guk bihurgune batean ezkerretara hartu dugu bidea (beste lasterketa bateko larrosaz margotutako gezi bat aurkitu dugu bertan) Patroinekoa baserrira jaitsi garelarik. Bertatik, Papiena baserrira joan gara eta hemen Donejakue bidea hartu dugu eskuinetik Gerekiz igarota eta Gernika-Lumora iritsi arte.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta