• argazkia Lizarra - Zumake ibilbidea
  • argazkia Lizarra - Zumake ibilbidea
  • argazkia Lizarra - Zumake ibilbidea
  • argazkia Lizarra - Zumake ibilbidea
  • argazkia Lizarra - Zumake ibilbidea
  • argazkia Lizarra - Zumake ibilbidea

Denbora  2 ordu 28 minutu

Koordenatuak 540

Noiz igoa 20 de octubre de 2018

Noiz egina octubre 2018

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
570 m
384 m
0
1,6
3,2
6,43 km

Bisitak 146, kokapena 5

Nondik gertu Estella-Lizarra, Navarra (España)

ZUMAKE

Zumake (Rhus generoa) anakardiazeoen familiako 150 zuhaitz, zuhaixka eta landare igokariren izena da. Zumake-espezie batzuk apaingarri gisa erabiltzen dira. Lizarraren antzeko hosto elkartua dute, iraunkorra. Lore eta fruitu mordo ikusgarriak izaten dituzte espezie batzuek. Zumake-espezierik ezagunenak zumake arrunta (Rhus coriaria), eta Virginiako zumakea dira (Rhus typhina).

LIZARRA

Lizarra (ofizialki Lizarra euskaraz eta Estella gaztelaniaz) Nafarroa Garaiko erdialde-mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrerri merindadeko hiriburua. Nafarroa Garaiko udalerririk jendetsuenetan seigarrena da, 13.695 biztanle baititu. Iruñea eta Logroño hirien arteko erdibidean, Nafarroako Erriberaren eta Nafarroako Mendialdearen arteko lotunea da.

Itsas mailatik 426 metro gorago dago, Jurramendi mendiaren azpian, eta Ega ibaiak zeharkatzen du. 914. urtean sortu zen Lizarra.

Ega ibaiak Lizarra zeharkatzen du iparraldetik hegoaldera, Urederra ibaiaren ur-emaria (15,16 m/seg batez beste) jaso eta gero. Urederrak aldi berean, Eraul ibaiaren emaria (7,11 m/seg batez beste) jasotzen du.

Lizarra bi klimaren artean dago: batetik mediterraneo-kontinentala, Ebro ibarrekoa, eta bestetik Burundako klima ozeanikoa. Urtarrilean, batez besteko tenperatura 3,9 °C da, eta minimoa 0,1 °C; uztailen, batezbestekoa 20,5 °C da, eta maximoa 27,2 °C. Historian izandako tenperaturarik muturrekoenak -14,5 °C eta 41 °C izan dira. Urteko batez besteko prezipitazioa 650 eta 700 mm bitartekoa da, urte osoan banaturik, baina batez ere udazken eta udaberri inguruan. Hilik idorrenak uztaila eta abuztua dira.

Klima kontinentalaren eta atlantikoaren artean dagoenez, landaredia trantsizioko klima batena da, harizti eta pagadiak alde batetik, eta artadiak bestetik. Gizakiaren eragina dela eta, jatorrizko baso gehienak desagertu egin dira, eta euren tokian zuhaixkak hazi dira, izpilikua, ezkaia eta abar.

HISTORIA

Historiaurrea

Herriaren sortze data zehatza zein den ez dakigu, eta historialarien ustetan, gaur egun ezartzen den gunean gizakiaren presentzia duela ehunka urtetik dator. Lizarran Brontze Aroko hainbat aztarna aurkitu dira, eta historialariek Ordaitz, Zaraputz eta Fosaleko aztarnategiak ikertu dituzte, bertan leundutako aizkora eta bestelako objektuak aurkitu dituztela. Era berean, aipagarria da Lizarrako San Pedro elizako hormetako bat eraikitzeko Erromatar Inperio garaiko hilarri bat erabili zela, eraikuntza material gisa. Erromatarren garaikoak dira Merkatondoa izeneko gunean aurkitutako arrastoak ere.

Erdi Aroa eta Lizarraren sorrera

Antso I.a Gartzes erregeak Lizarra herrixka birkonkistatu zuen 914. urtean eta 1090an Antso V.ak herrixka horren inguruan hiri berria sortu zuen Jakako forua emanez. Donejakue Bidetik zetozen hainbat frantziar geratu ziren bertan bizitzen, zeren, foru horren arabera, nobleen zein erlijiosoen basailutzatik aske zeuden franko horiek. Herria jaurerri izandako garaian, Iruñeko monarkiak jabetza ugari izan zituen Lizarra herrixkan. Herrixka haziz joan zen heinean, gurtzarako toki bat izatea beharrezkoa egin zen, eta herritarrak San Martin kaperan biltzen hasi ziren. Gainera, parrokia berriak ere eraiki ziren, San Nikolas mendebaldean, eta Hilobi Santuarena ekialdean (biak 1122 eta 1123 urteetako dokumentuetan aipatzen dira).

1145ean, Gartzea IV.a Nafarroakoak sinagoga zaharrean parrokia berria egiteko agindua eman zuen, eta horrela, Andre Mariaren eta Santu Guztien parrokia sortu zen. Herrian bizi ziren juduek gazteluan hartu zuten babesa. Gazteluaren jabe, Azagratarrak lehenik, eta Lehetarrak ondoren, izan ziren. Alfontso I.a erregearen testamentuaren arabera, Lizarraren jabetza, Iruñeko Andre Mariaren parrokiaren eta Leireko monasterioaren artean erdibanatu beharra zeukaten. Azkenik, erregimen berezi hark sor zitzakeen arazoak zirela eta, bertan behera geratu zen erregearen azken nahi hura.

Bien bitartean, Donejakue Bideak erakarritako erromesen emariak, batetik, eta inguruko herrixketako nekazarien salerosketek, bestetik, dirua sortu eta merkataritza sendotu zuten Lizarran. 1187an, Antso VI.ak aldameneko lurretan beste burgu bat eraiki zuen, San Joan izenekoa. Jatorri nafarra bazuten ere, foru bera eman zien biztanleei. 1188an Arenal auzokoei eman zitzaien forua. Hortaz, hiru burgu egon ziren hirian 1266an batu ziren arte. Merkataritzaren hazkundearekin batera, merkatu egonkor bat sortu zen, jatorrizko burguaren harresitik kanpora. Merkatua ostegunetan izaten zen, eta bertan zegoen oparotasuna zela eta, 1164an Antso VI. erregeak herriko foruak berretsi egin zituen.

Erromesak hartzen zituen herria izanik, hainbat ostatu eraiki ziren bertan. Ez bakarrik ekimen pribatukoak, baita elkarte ongileek edo kofradiek sorturiko ostatuak edo ospitaleak ere. XII. mendearen erdialdean esaterako, "bide frantsesaren" ondoan, San Lazaro ospitalea zegoen, legendunak eta erromes gaixoak zaintzen zituena. Horrez gain, Areatza herrirako sarreran, Lizarrako Ospitalea zegoen (1188). Bestalde, Iruñeko gotzainaren gomendioz, kofradietako kideek San Pedro ospitalea (1236) eta Nafarreriakoa (1266 sortu zituzten, biak ere herriaren harresietatik kanpo. Merkataritza eta hazkunde orokor haren adierazgarri, hazkunde demografikoa ere izan zen, XIII. mendearen erdialdean (1264) 1.128 familia bizi ziren herrian, XIX. mendera arte Lizarrak berriz izango ez zuen biztanleria.

XIII. mendea

XIII. mendearen erdialdean San Martin zen auzorik jendetsuena, bertan herritarren %40 bizi zen, Donibane auzoan biztanleen %18 bizi zen, San Migelen %14 eta Judutegian gainontzeko %10a. Lizarra ondoko Zaraputzen petxa ordaintzen zuten 24 familia bizi ziren. Etengabeko hazkundearen ondorioz, laborantza lur gehiagoren beharra gero eta handiagoa zen arren, lurrek ez zuten ematen atarramentu handirik, eta horrek, askotan, herriaren ongizatea kolokan jarri zuen. Behar horrekin batera, lizarratar askeek herriaren inguruko hainbat lur eta baserri erosi zituzten Aiegin eta Belinen, urrezko edo zilarrezko txanponekin ordainduz batzuetan, eta piper beltzarekin eta antzeko espeziekin beste batzuetan.

Udalerriaren ekialdean, merkatari, artisau eta bestelako lizarratarrak hainbat lurren jabe egin ziren, Deierriko Murillon eta Villatuertan. Lur horiek petxa ordaindu behar zutela eta, Teobaldo I.a erregeak 12.000 soldatako kalte-ordainak ordaintzera behartu zituen. Garai hartan Lizarrak inguruko hainbat herrixka eta etxagune bereganatu zituen.

XIV. eta XV. mendea

XIV. mendearen hasieran herritar batzuen gorroto eta lehiek gatazka handiak sorrarazi zituzten herrian, eta egoera okertzean, Enguerrand de Villiers gobernadoreak zigorrak gogortu egin zituen "hiltzailea hil dadila" esanez.

1328ko martxoaren 6an, Lizarrako herritarrek, frai Petri Oilogoiengoaren sermoiek beroturik, judutegiari eraso zioten.[4] Erasoak kreditu-agiriak suntsitzea zuten helburu. Beste hiribilduetan ez bezala, juduek erasotzaileei aurre egin eta elizako kanpaiek ordara jo zuten.

Nafarroako Erresumak bizi zuen tentsio politikoari eta beheraldi ekonomiko orokorrari izurri beltza agertzea batu zitzaion. Ez dago gaixotasunak herrian eragindako heriotza-kopuruari buruzko daturik, baina egia da 1366. urtean, herrian 745 familia baino ez zirela bizi, mende hasieran baino %30 gutxiago. Horrez gain, herritarren %20 pobrea zen eta egoera horretan zeuden herritar gehienak San Migelen bizi ziren. Bien bitartean, San Pedro auzoan, herritarrik aberatsenak bizi ziren, artisauak eta merkatariak batez ere.

Gaztelaren aurkako gerra amaigabeek ere eragin latza izan zuten herrian, eta arrazoi militarrak zirela eta, Areatzako San Salbador eliza eraitsi behar izan zuten eta Agustindarren komentua hiribilduaren harresiaren babesetik kanpora eraman. Hurrengo mendean, herritarrak Ponce eta Leartza familien liskarren eraginpean bizi izan ziren.

XVI. eta XVII. mendea

XVI. mendetik XVII. mendera udalaren eskumenak finkatu egin ziren, herriko erregimenduko partaideak San Pedro, San Migel eta Donibaneko herritarren artean aukeratzen ziren. Udala alkateak, sei epaimahaikidek eta sei erregidorek osatzen zuten. Gaztelako erresumaren inbasioak aldaketak ekarri zituen antolaketan, baina oro har, udal funtzionamenduaren aldaketarik sakonenak 1535, 1621, 1645 eta 1670. urteetan gauzatu ziren.

Kulturari eta hezkuntzari dagokienez, Lizarrak Gramatikarako Ikastegi bat izan zuen, eskualdeko gazteak hizkuntzan hezteko. Ikastegiaren lanak XVII. mendearen amaierara arte iraun zuen. Inprimategia ere goiz ezarri zen herrian, Miguel Egiaren eta Adrian Anberesen ekimenaren bidez. 1546. eta 1567. urteen artean, 32 lan inprimatu ziren herrian. 1524an, erregimenduak, erregeordearen aginduz, herrian zeuden sei ospitaleak ospitale nagusi batean batzeko agindua eman zuen.

XIX. mendea

Iberiar Penintsulako Gerran, 1808ko ekainean, frantses erasotzaileen aurka aritzeko konpainiak antolatu ziren Lizarran, Antonio Perezek gidaturik aurrena, eta Andres Eguagirrek zuzenduta ondoren. Napoleon Bonaparteren armadak herria inbaditu zuen, eta frantses gudariak bertan ezarri ziren, baina azkenik, 1813an, Napoleon Bonaparteren gizonak herritik kanporatu zituzten. Hirurteko Liberalaren aldian, Lizarrak asaldura erregezalea bizi izan zuen, eta 1822ko urrian Guerguek herria erregezaleen alde hartu zuen.
Lizarra hiribildua XIX. mendearen erdialdera, Francisco Coelloren arabera.

Lehen Karlistaldian, 1833ko azaroaren 14an, Zumalakarregi Don Karlosen aldeko armadaren komandante nagusi izendatu zuten Lizarran. 1835etik 1839ko irailaren 20ra, herria karlisten kontrolpean izan zen beti, azkenik, gerraren amaieran, liberalek konkistatu zuten arte. Hirugarren Karlistaldian, San Frantzisko gotorlekuan babesa hartu zuten 300 liberalen aurkako astebeteko setioa bete zenean, karlistek herria hartu zuten 1873ko abuztuaren 24an. 1876ko otsailaren 18an, berriz, Fernando Primo de Riverak karlistak kanporatu zituen eta erregeak Lizarrako markes izendatu zuen.

XX. mendea

XX. mendera jauzia eginez, 1909an "La Estellesa" autobus konpainia sortu zuten, herria Iruñearekin lotzeko asmoarekin. XX. mendearen lehen hamarkadetan, herriaren hirigintzak aldaketa handiak izan zituen, eta 1905. urtean harresiak eraistearekin batera, Los Llanos eta Sortzez Garbiaren pasealekuaren inguruko zabalkundearen plangintza egin zuten udaleko arduradunek. Mendearen lehen herenean, kontserbadoreek (Enrique Otxoak zuzendurik) eta karlistek (Joaquin Llorensen gidaritzapean) herria zuzendu zuten. Bien bitartean, euskal abertzaletasuna handituz joan zen Aranzadi, Irujo, Ollo eta Zubeldia familien inguruan. Dena den, abertzaleek ez zuten udaletxean ordezkariririk lortu Bigarren Errepublikara arte.

1931ko ekainaren 14an euskal udalen biltzarra egin zen Lizarran, eta bertan, aldeko 427 botorekin, autonomia estatutu berrirako proposamena onartu zen, Lizarrako Estatutua zeritzonarena, hain zuzen ere. 1936an faxisten altxamendu militarrak Nafarroa Garaian arrakasta izatean, Lizarrako karlista ugari matxinatutako frankistei gehitu zitzaien, eta Gipuzkoara abiatu ziren, hango frontean parte hartzeko. Gerra Zibilaren lehen hilabeteetan, dozenaka pertsona erail zituzten Lizarran; tartean, 1936ko irailaren 29an, Lizarrako alkatea: EAJko Fortunato Agirre.

Azken urteak

Francisco Francoren heriotzaren ondoren, 1976ko maiatzaren 19ko urteroko ekitaldi karlistetan, Don Sixtoren aurkako jarraitzaileek (karlismoaren adarrik atzerakoiena osatzen zutenak), Carlos Hugoren aldeko jarraitzaileei eraso egin zieten Jurramendin, bi hildako eraginez, Ricardo Garcia Pellejero eta Aniano Gimenez Santos.

1979an Garcia Orcoyen Ospitalea sortu zuten, lehendabiziko eskualde-erietxea izan zena estatu espainiar osoan. 1998ko irailaren 12an Lizarra-Garaziko Hitzarmena sinatu zuten herrian hainbat alderdik eta eragilek, orduan ETAren su-etena ahalbidetu zuena.

Iturria: Wikipedia

MENDIAN KONTUAN IZAN BEHARREKO AHOLKUAK:

• Arduraz ibili; mendian kontu gehiagorekin ibili behar dugu ez erortzeko eta istripurik ez izateko, bereziki haurrekin edo talde batekin baldin bagoaz.
• Errespeta ditzagun hegaztiak, fauna eta landaretza naturala.
• Ez dezagun alferrikako zaratarik egin eta goza dezagun soinu naturalak entzunez.
• Eramaten dugun guztia ekarri behar dugu itzuleran: zaborra, ontziak, etab.
• Natura zaindu dezagun, hurrengo belaunaldien mesederako.

2 iritzi

  • argazkia Ibiltari'75

    Ibiltari'75 20-oct-2018

    Ibilbide hau egin dut  Gehiago ikusi

    Txango originala Lizarra inguruan.
    Duela gutxi balizatu eta prestatu dutena.
    Merezi du!

  • argazkia Burlatarra

    Burlatarra 20-oct-2018

    Mila esker Ibiltari'75!

    Ibilbide hau udazkenean egitea komeni da.

Nahi izanezkero edo ibilbide hau