Denbora  6 ordu 19 minutu

Koordenatuak 1796

Noiz igoa 23 de mayo de 2018

Noiz egina mayo 2018

-
-
1.231 m
929 m
0
6,3
13
25,14 km

Bisitak 72, kokapena 4

Nondik gertu Lizarraga, Navarra (España)

Lizarraga mendatetik hartun dogu Beriain aldera doan pista baina handik gutxira egin dogu ezkerretara eta bedarra eta harri artean heldu gara Saratsa gailurrera, ikuspegi ederra Sakanako bailararena; mendiko malda zeharkatzen hegoarantz heldu gara berriz pistara, zeharkatu eta berriz landa artetik heldu gara beste gailur batera Dorrokoteka eta hemendik ikuspegi arras desberdina da, bakarrik ikusten dira behiak, zaldiak, ardiak eta noizbehin saiak.
Urrunean ikusten da pista bat eta haraino joan gara zeharkatzen landak eta landak, behin pista hartunda sartun gara pagadi baten eta antzinako kaltzada eder bat.
Heldu garenean Argiñano gunera jarraitu dogu hegoaruntz ta gurutze baten diño Bidaurre, hartun dogu direkzio hau eta handik gutxira langa bat zeharkatu eta gero sartun gara pagadian eta bide atsegin batetik egin dogu bigarren gailurra : Elimendi; hemendik bakarrik ikusten dira landak….eta urrunean Munarriz herria.
Berriz joan gara Argiñano gunera eta orain ezkerretara doan pista batetik sartun gara beste gune baten oso ederra eta halan edo holan heldu gara Trinidad baselizan, orain iparraruntz egin dogu eta hirugarren gailurra : Malkasko.
Orain bai ez dagoela biderik jeisteko bailarara eta mendi maldatik eta galtzen alturea heldu gara pista batera.
Oso hurbil dago Lizarragatik Lizarrara doan errepidea baina kentzeko errepidea zati bat sartun gara mendi maldan eta ia ia aukera dago heltzeko Lizarragara.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau