-
-
1.111 m
1.016 m
0
2,1
4,2
8,46 km

Bisitak 136, kokapena 1

Nondik gertu Lizarraga, Navarra (España)

Gaur egin dugun ibilbidea Lizarragako portutik hasten da.

Besteak beste, San Adrian mendia eta Tximuako lezea bisitatu ditugu.

Eguraldi ona egiten duen egunetan, behatoki paregabea da.
--------------------------------------------------------------
Urbasa Nafarroako mendilerroa da, Sakana eta Ameskoak bereizten dituena. Bataz-beste 1.000 metroko altuera du, eta bere punturik altuena Baiza da (1.183 metro).

Gaur egun "Urbasa-Andia natura parkea" osatzen du, 11500 Ha-ko hedadura duela.

Urbasa estrukturalki Aurrepirinietako mendilerro bat da, Andimendi, Lokiz, Leire, Alaitz edo Erreniegarekin batera. Egitura sinklinal eskegi bat da, baina Andimendikoa baino askoz leunagoa. Iparralderantz Beriaingo sinklinala eta Ergoienako antiklinala aurki daiteke, eta hegoalderantz Lokizeko antiklinalak mugatzen du, bere txarnela higatua duena.

Ekialdeko muga Lizarragako failak ezartzen du, Ipar-Hego norabidekoa. Mendebaldean Entzia eta Trebiñuko mendilerroetan jarraitzen du egiturak.

Urbasan batez ere pagoak daude, nahiz eta geroago landatutako pinuak eta magaletan dauden haritzak ere aurki daitezkeen.

Urbasako pagadia, Iratikoaren ondoren, Europako handienetarikoa da. Pagoa normalean bakarrik agertzen den zuhaitza da, baina urbasan hainbat lekutan altza eta arteekin batera agertzen da (lehenengoa lur buztintsuetan eta bigarrena lehorragoetan).

Dolinatan hainbat zuhaixkekin batera agertzen dira, besteak beste ezki eta hurritzekin.

Dolinetan ere Isopyrum Thalictriodes motako lore txuriak daude. Gutxiagotan daude Corydalis Cava eta Ranunculos Ficaria loreak.

Basaranak ere erruz daude.

Urbasan otsoa eta orkatza aurki daitezke, nahiz eta animaliarik arruntenak gizakiak eramandako abereak diren (behia, zaldia eta ardia).

Ugarienak diren basabereak basurdea, azeria, katagorria eta muxarrak dira. Hainbat narrasti eta anfibio espezie ere aurki daitezke. Gauetan saguzarrak agertzen dira eta hiru espezie daude kontatuta.

Hegaztiei dagokionez usoak, beleak eta putreak aurki daitezke. Arranoak eta bestelako harrapakari handiak erruz ikus daitezke. Haritzak dauden lekuetan txantxangorria aurki daiteke.

Iturria: Wikipedia

1 komentario

  • argazkia Ibiltari'75

    Ibiltari'75 31-ene-2018

    Ibilbide hau egin dut  Gehiago ikusi

    Balkoi ikuspegi paregabeekin.

Nahi izanezkero edo ibilbide hau