Denbora  4 ordu 10 minutu

Koordenatuak 867

Noiz igoa 6 de mayo de 2013

Noiz egina mayo 2013

-
-
1.193 m
1.025 m
0
2,3
4,5
9,01 km

Bisitak 714, kokapena 8

Nondik gertu Lizarraga, Navarra (España)

Haurrekin [2003, 2006 eta 2008an jaioak] egindako ibilbidea.

Lizarraga portua igo, eta segituan bentan bertan aparkatu. Harria ingurune guztian, behin goiko zelaietara aterata belarra eta nahi adina abere: zaldiak, ardiak, behiak, txekorrak,… Gorago begiratuz gero txoritzar ikaragarriak guregandik hurbil. Horregatik bakarrik merezi du Andiamendira joatea.

Zelai erditik doan bidetik azkarrago joango zara, baina bista ederrak goragotik doan gailur-lerrotik izango dituzu. Behean zelaia eta abereak eta aurrez aurre Beriainen perfil osoa, "itsas merkataritzako ontzi" erraldoi baten antzera. Sakanaren zati handi bat ere ikusgai izango da.

Gure gaurko ibilaldian 'espediziokide' baten arazo 'teknikoak' tarteko, hirugarren putzuraino iritsi gara, Peña Blancara iristeko asmoa bagenuen ere.

Aipatu mendirako ibilbidea egiteko gomendioa: zelai erditik doan bidetik lehendabizi tontorra egin eta buelta, gailur-lerrotik barna egitea.

Dana dala, puntu zehatz batera iritsi beharrik gabe, eremu guztia da gustagarria.
Aintzira

Balsa (3.na)

Waypoint

Bazkalgunea

Guk bazkaldu genuen gunea. Aparteko ikusmira.
cima

Saien punta (Tontorra)

Ez dakit tontor honek izenik baduen. Saiek hemen hartzen zuten atseden.
cima

Tontorra

Tontor gunea.
cima

Usabide-Saratsa (Tontorra)

Buzoian jartzen zuen izena.
panoramica

Haitzean zuloa amildegitik behera

Beldurgarria behera begiratzea, baina era berean ederra.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau