Denbora  5 ordu 29 minutu

Koordenatuak 1314

Fecha de subida 10 de febrero de 2018

Fecha de realización enero 2018

-
-
1.138 m
1.010 m
0
3,2
6,5
13,0 km

Bisitak 200, kokapena 13

Nondik gertu Lizarraga, Navarra (España)

Txango honetan zenbait gailur bisitatuko ditut, eta eremu geologiko berezi batzuk. Lizarragako mendatetik hasita, mendi gandorretik tontor guztiak bisitatuko ditut, horien artean mendi bezala izendaturiko Olliden eta San Adrian. Harri arku itzel batetik ibiliko naiz ere, Portupeko Lezea izena duena eta ibilbidearen bigarren zatian leze edo koba berezi eta bitxia, Lezeaundi, izenak dioen bezala tamaina handiko paisai geologikoa ezagutuko dut.

Ibilbidea Lizarragako mendateko bentetan hasiko da.


Bertako aparkalekuan kotxea utzi eta eskuin aldetik abiatzen den pistara pasako naiz.



Hesia gainditu bezain pronto, pista utzi eta eskuineko magaletik gorat egingo dut, bidexka bat jarraituz. Gandorrera iritsi beharra dut, gaurkoan bertatik San Adrianera iristea erabaki bai dut.









Gorago eremu hesitu batetara iritsiko naiz eta horren gibeletik gorat gandorrera iritsiko naiz.

 Tunelaren bertze aldeko pista ikusgai. Beriain mendi aldera eramaten duena.








 Gandorrera igo eta Burunda eta Sakanaren ikuspegiak dotoreetaz goxatzeko beta izango dut. Hauxek izango diraa gandor osoan zehar izango ditudanak, hori bai, tontor ezberdinek ikuspegi anitz eta ezberdinak eskainiko dizkidatelarik.


Aurreneko tontorra.











Tontor honetatik jaitsi eta apur bat aurrerago izango dut txango honetako aurren bitxikeria. Portupeko Lezea.







GEHIAGO IRAKURTZEKO:
http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/02/lizarragako-mendatetik-porupeko-lezea.html
Adrian deunaren baseliza mendiko tontorretik gertu kokatzen da. Aterpe txiki bat ere badu.
Gandorretik bilduriko ura aska txiki honetara eramaten zuten artzaiek. Zuhaitz baten itxalpean eraikita. Kontutan izan paisai karstiko honetan iturriak urriak dira. Urbasa izenak azalpena ematen du gai honen inguruan.
Gandorretik ubidetxo txiki batzuk eraiki izan zituzten artzaiek, ur biltegi txiki honetara elur eta euriaren ura eramateko.
Arbizuko majadako borda bat. Borda honen ondoren pistara pasako gara berriz. Eremua borden aurriz beterik dago.
Borda batzuren aurriak. Majada bat da. Bidearen bi aldeetara ikusgai ditugu aurriak. Oraindik borda txiki bat tente dirau.
Borda berritua. Izendapen horrekin adierazita dator atean. Irekia dago.
Izendapen honekin adierazita dagoen borda. Hau aldiz atea giltzaturik du. Lezeaunditik gertu dago kokaturik.
Pistaren hasieran, hesia zeharkatu bezain pronto eskuin aldetik gorat ekin behar dugu.
Metalezko hesi baten aldamenera gerturatuko naiz eta honen bukaeran eskuin aldetik gorat jarraitu behar da.
Pista nagusira iritsi eta zuzenean gurutzatuko dugu basoan murgiltzeko.
Dolina aldera bideratzean apur bat ezkerrera joko dugu.
Puntu honetan bide batekin elkartuko gara eta ezkerretik jarraitu beharko dugu bordetara bideratuz.
Pistatik gatozela, bertze pista batekin topatu eta biak bateratzen dira. Guk ezkerretik jarraituko dugu
Pista nagusiago batekin topo egin eta ezkerretik jarraitu Lizarragako mendate aldera.
Abelbidearekin bat egiten dugu puntu honetan. Belta Zunbeltzera eskuinetik jarraitu daiteke baina guk ezkerretik segitu beharra dugu.
Puntu honetan Lizarragako mendatetik zuzen datorren pistarekin bat egingo dugu. Eskuinera jarraitu beharko dugu.
Pistaren hasieran hesia bat dago ate batekin eta lurrean burnizko habeak aziendaren irteerak ekiditzeko.
Naturak eskaintzen dizkigun paisai bitxi horietarikoa dugu Lezeaundi. 30 metrotik gorako altuerako hormak eta 450 metro inguruko zabalerako haitzuloa da. Badiruri historia aurretik artzaiek erabilitakoa izan daitekela. Erromatar garaiko zeramikak gutxienez aurkituak izan dira.
Ollide mendia. Hau izenekin ageri den gandorraren zati honetako aurren mendia da.
Egitura natural berezia. Geologikoki dolina bat da baina goiko aldean harri zubi natural bat osatu izan du higadurak. Benetan berezia.
San Adrian mendiak buzoiak ditu. Baselizaren aldamenean dago.
Basoan murgildurik gaudela, gailurtxo honetara igoko gara. Soilik harri metatu batzuk markatu egiten dute gailurra. Elurrak bertzela ez du bertzerik ikusten uzten.
Gandorrera gerturatzen garean igoko dugun aurreneko tontorra. Mapetan izenik ez dakar baina nahiko nabaria da.
Gandorreko bertze tontor nabarmentzekoa.
Bertze tontor bat.
Bertze tontor nabarmen bat.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta