Koordenatuak 500

Noiz igoa 18 de agosto de 2008

Noiz egina agosto 2008

-
-
1.294 m
202 m
0
4,4
8,9
17,71 km

Bisitak 4192, kokapena 146

Nondik gertu Martxaneta, País Vasco (España)

Ibilaldi hau Lizarrustin hasi eta Putterrira igo ondoren , Igaratza eta Arritzagatik igaroz Amezketan amaitzen da.

Ikusi gehiago external

10:19:36 Ataundik Etxarrirako bideko mendatea. Nafarroa eta Gipuzkoa arteko muga.
Quifosa
Pista jarraituz altuera artzen goaz eta Aiztkorri Mendebaldean eta Aralarko gailurrak iparraldean ikusiko ditugu
Langa pasa ondoren bidea bitan banatzen da. Jarraitu eskumakoari gorantz.
13Ezkubiko bideari jarraituz 20 bat minututan Puterriko gailurrean izango gara. Igaratza joateko ezkerrekoa jarraitu dugu. Aurrerago, Kalelantegiko lepoan izango dugu Putterrira igotzeko aukera.
Bidearen azpialdean dagoen iturri hau konponketa baten beharrean dago
Gune honetik Puterrira igo dezakegu.
Arkaitzaren azpitik jarraitzen du bideak. Neguan elurrak estaltzen du zuloa.
Azken aldapan bidea asko trakesten da eta arretaz ibili behar da zorua bustia dagoenean. Aizkorri, Aralar, Beriain eta Handiako mendiak zeruertzean. Jakinsaro
GR12aren arrastoekin egingo dugu topo. Saltamuinora iritsi arte, lainoarekin kontuz ibili beharreko ingurunetan gaude.
Gipuzkoan sartzen gara eta begi bistan ditugu Errenagako txabolak
Inguru honetan iturri bat, ermita bat eta hainbat aterpe daude. "Igaratzako txabolak" deitzen diote asko bazter honi baino, oker daude, Igaratza ipar alderago dagoen ordeka baita.
Inguruan, megalito ugari daude, baita, Aralarko Adiskideak jarritako leku-adierazle bat bide erdian. Nahi izanez gero, hemendik erraz igo dezakegu Irumugarrietara, Aldaonera edo Pardarrira.
Igaratzako harratea pasa ondoren, paisaia erabateko “alpinoa” bihurtuko zaigu. Kristo aurreko 80.000 eta 8.000 urteak bitartean iraun zuen Würm glaziar aroan, Aralarko tontorrak urte osoan elurrez estaliak zeuden. Urteak joan eta urteak etorri Aldaon (1.410 m.), Intzako Dorrea (1.430 m.), Pardarri (1.395 m.) eta Ganboko (1412 m.) magaletan pilatutako elurrek, 4 edo 5 kilometroko luzera eta 100 eta 200 metro arteko zabalera zuen glaziarra elikatzen zutela uste dute geologoek, Igaratza inguruan hasi eta ia Amezketa iritsiz. Izotzak urtu ziren, baina, urak poliki-poliki arana sakontzen jarraitzen du.
Gune honetan GR121 bidea utziko dugu ibarran behera jarraitzeko.
Izotzak eta urak sortutakoak ez diren orbanak ere baditu Arritzagako ibarrak. XVIII. mendearen hasieran, Buruntzusin inguruan, gizakia mendia zulatzen hasi zen. Berrehun lagun baino gehiagok lan egiten zuten zink, berun eta batez ere kobre bila, 1904an mehatzeak itxi zituzten arte. 1940an, alemanak, berriro martxan jarri zituzten minak eta haiek alde egin zutenean, minerala jaisteko funikularraren altzairuzko sokak, gurpilak eta makinak herdoilaren bazka bihurtu ziren eta minatako langileak erabilitako barrakoiak orain artzain txabolak dira.
Minak atzean utziko ditugu eta berehala bidea trakestuko zaigu Aitzeloko parajean. Elurrak urtu edo eurite handi baten ondoren urak hazten direnean jauzi ikusgarriak sortzen ditu errekak, eta zaila egiten zaigu etxetik hain gertu gaudenik pentsatzea.
Egurrezko zubi gainetik errekaren beste aldera pasatuz pista batekin topo egingo dugu. Hemendik aurrera pista beherantz jarraitu beharko dugu Amezketara iristeko. Pistak gogoko ez baditugu, zubitik berrehun bat metrotara eta bidearen eskuinean dagoen borda baten azpialdean hasten den harbide zahar bat jarraitu dezakegu. Ez dago markatuta, lokatza eta sasiren bat ere izango dugu bidean, baina, laster pasako gara Pernandoren jaiotetxearen ataritik, eta ordurako Amezketa begi bistan izango dugu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau