Koordenatuak 196

Noiz igoa 23 de junio de 2014

Noiz egina junio 2014

-
-
783 m
579 m
0
1,7
3,4
6,73 km

Bisitak 3075, kokapena 131

Nondik gertu Aia, País Vasco (España)

ENTRADA AL PARQUE NATURAL DE ARALAR. El parketxe de Lizarrusti es el Centro de Interpretación del Parque Natural de Aralar. En dicho centro, podrás recibir información acerca de diversas recursos del Parque Natural. Además del punto de información, cuentan con refugio, restaurante y bar. Situado a 620 metros de altitud, nos encontramos ante el hayedo más grande de Gipuzkoa. Partiendo de este precioso lugar, podras conocer los innumerables rincones y cimas que ofrece el Parque Natural de Aralar.
El recorrido de Lareo comprende el recorrido entre el parketxe y el embalse de Lareo. El parketxe del Parque Natural de Aralar se encuentra en el puerto de Lizarrusti, frontera entre Gipuzkoa y Navarra. El parketxe es testigo de la frontera, y dicho edificio fue antaño, cuartel de los Mikeletes.
El recorrido es muy cómodo. Claro es, que al ser un recorrido de montaña, tiene sus pequeñas cuestas y sus senderos, pero apenas tiene dificultad.
El recorrido comienza en un frondoso hayedo, y continua por la pista que va convirtiéndose en sendero hasta llegar a los saltos de agua del rio Maizi. El terreno que antes era hayedo, se convierte en un terreno con una diversidad enorme de flora: roble, fresno, tilo, espino blano, etc. Se puede observar un paisaje precioso hacia Berreno. Continuaremos la subida hacia el embalse, dejando atrás el túnel esculpido en la roca de Akerreta y el rio de Maizi, pasando en primer lugar por la cantera de la que se extrajo el material para la construcción y por el muro de contención del embalse después.
Así llegaremos al embalse de Lareo. Podremos rodearlo con una caminata de aprosimadamente, 1 kilómetro. Es una lugar entre las montañas que seguro te enamorará para siempre.
ARALARKO SARBIDE NAGUSIA. Lizarrustiko Parketxea Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa da. Bertan, Aralarko hainbat baliabideren berri jasotzeko aukera izango duzu. Informazio guneaz gain, aterpetxea, jatetxea eta taberna zerbitzuak biltzen ditu. 620 metroko altueran kokatua, Gipuzkoako pagadirik handiena biltzen da hemen. Ingurune paregabe honetatik habiatuta, Aralarrek eskaintzen dituen gailur eta txoko liluragarrienak ezagutu ditzakezu.
Lizarrusti Parketxetik habiatu eta Lareo deritzan urtegira bitarteko bidea osatzen du Lareo ibilbideak. Aralar Parke Naturaleko Parketxea, Lizarrusti izena duen mendatean dago kokatua, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan hain zuzen. Muga honen testigu da Parketxea bera, izan ere, garai batetan Mikelete etxea baitzen.
Oso ibilbide erosoa duzu. Jakina, mendi ibilbide bat izanik, baditu bere aldapatxoak eta bidezidorretan barrena hedatzen da, bainan ez du ia zailtasunik.
Pagadi trinkoan hasten da eta aurrera egin ahala, bailara estutu eta Maizierrekako arroilara hurbilduko da. Nagusiki pagadia zen eremua zabaldu eta landaretza mistoan bilakatzen da haritz, lizar, elorri, ezki eta abarren artean. Paisaia dotorea ere ikus daiteke bertatik Berrenoa aldera.
Harkaitzek zulatutako Akerretako tunela eta Maizierreka atzean utzita urtegira bitarteko igoerari ekingo diogu, lehenik urtegia eraikitzeko ustiatu zen harrobiaren ondotik eta ondoren urari eusten dion dikean gora.
Horrela, Lareo urtegia izango duzu parez pare. Kilometro inguruko distantzia eginez itzulia eman diezaiokezu. Mendiarte paregabea da eta ziur betirako maiteminduta utziko zaituela leku honek.
1.- 0 metros. 621 metros de altitud. El recorrido parte del Parketxe de Lizarrusti, Centro de Interpretación del Parque Natural de Aralar. Entre otras cosas, en dicho Parketxe podremos consultar todas las ofertas de senderismo que se pueden realizar en el Parque Natural de Aralar. Para comenzar, iremos hacia la parte de atrás del edificio y tras pasar la valla de madera, cogeremos la pista.
1.- 0 metro. 621 metroko altuera. Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa den Lizarrustiko Parketxetik habiatzen da ibilbidea. Besteak beste, Aralarrek eskaintzen dituen senderismoko aukeren berri jaso dezakegu bertan. Abiatzeko eraikinaren goiko aldera egingo dugu eta ataka igaro osteko bideari ekin.
2.- 300 metros. 625 metros de altitud. En el camino veremos varias marcas de pintura. Las marcas blancas y verdes del recorrido de Lareo, coinciden con las de los recorridos SL-Gi2004, GR20, GR20.1. GR35 y GR283. En este punto nos encontraremos con el primer cruce. Dejaremos a la izquierda la GR20 que se dirige al barrio de Aia de Ataun, y continuaremos por el camino llano.
2.- 300 metro. 625 metroko altuera. Bidean hainbat pintura marka ikusiko ditugu. Lareo ibilbidearen marka zuri-berdeak, SL-Gi2004, GR20, GR20.1. GR35 eta GR283enarekin bat eginez doaz. Puntu honetan lehen bidegurutzearekin egingo dugu topo. Ezkerretara utziko dugu Ataungo Aia auzora doan GR20a eta bide lauan jarraituko dugu.
3.- 650 metros. 630 metros de altitud. La pista comienza a encogerse hasta convertirse poco a poco en un sendero de 1 metro de anchura. Antiguamente, se trasnportaba leña con una vagoneta en esta zona. Toda la madera de la zona de Lareo, se trasladaba a una empresa llamada Quifosa donde se cocía para obtener diversos materiales.
3.- 650 metro. 630 metroko altuera. Baso-ibilbidea estutzen hasten da eta pista baten zabalera zuena metro bete eskaseko bidean bilakatzen da. Garai batean egurra garraiatzen zen bagoneta baten bitartez bide lau honetan. Lareoko inguruetatik Quifosa deritzan enpresara eramaten zituzten, han egosi eta gai desberdinak lortzeko.
4.- 1100 metros. 635 metros de altitud. Comenzamos a escuchar el sonido de los saltos de agua del rio Maizi. Nos encontramos de frente con el rio Maizi, donde el paisaje se abre y podemos observar árboles de diversas especies.
4.- 1100 metro. 635 metroko altuera. Maizegierrekaren ur-saltoen hotsa entzuten hasten gara. Arroila dugu parez pare, paisaia ireki egiten da eta mota askotariko zuhaitzak ikus ditzakegu inguruetan.
5.- 1300 metros. 648 metros de altitud. Atravesamos un túnel escavado en la roca, testigo de la actividad de la zona. Sería imposible saber las veces que se golpeo la roca para excavar dicho túnel.
5.- 1300 metro. 648 metroko altuera. Garai bateko jardunen testigu izan zen harkaitzean zulatutako tunela igaroko dugu. Makina bat kolpe emango ziren horrelako pasabidea irekitzeko harkaitz trinkoan.
6.- 1620 metros. 663 metros de altitud. El camino comienza a bajar y nos encontraremos de frente con un puente de madera pasa superar el rio Maizi. Las aguas que vienen de Igaratza, bajan rápidas por aquí.
6.- 1620 metro. 663 metroko altuera. Bideak beherantza egin ostean, egurreko zubia topatuko dugu Maizegierreka igarotzeko. Igaratza barrenetik datozen urek arin egiten dute beherantz.
7.- 1950 metros. 695 metros de altitud. Tras superar el río, el camino vuelve a recupera la anchura inicial. La pendiente comienza a inclinarse y el siguiente objetivo será superar el muro de contención del embalse. El material para la construcción del embalse, lo sacaron de la cantera que dejamos a la derecha.
7.- 1950 metro. 695 metroko altuera. Erreka eta gero bidea zabaldu egiten da. Aldapa tentetuz doa eta urtegiaren euste-horma gainditzea izango dugu hurrengo erronka. Urtegia eraikitzeko erabilitako materiala, eskuinean dugun harrobitik atera zuten.
8.- 2200 metros. 740 metros de altitud. En cuanto acaben las cuestas, podremos observar las aguas del embalse. Lo que ves, te hará olvidar el cansancio acumulado. Tienes aproximadamente 1 kilometro de distancia si quieres dar la vuelta al embalse.
8.- 2200 metro. 740 metroko altuera. Aldapak bukatzen diren unean urtegiko urak izango dituzu begi bistan. Ikusten duzunak atzean utziko ditu bideko nekeak. Kilometro inguruko distantzia duzu urtegiari buelta eman nahi badiozu.
9.- 2990 metros. 740 metros de altitud. En el borde del camino del embalse, encontrarás un puente de madera y un dolmen.
9.- 2990 metro. 740 metroko altuera. Urtegi ertzeko bidean, egurrezko zubitxoa eta trikuharri bat ere topatuko dituzu.
10.- 6800 metros. 621 metros de altitud. Desharemos el camino para volver hasta Lizarrusti.
10.- 6800 metro. 621 metroko altuera. Lizarrustira gorantza egindako bidetik itzuli beharko duzu.
Bisitarien sentsazioak pizteko eta Aralarko Parke Naturalean aurki dezaketenaren ideia bat nolabait jasotzeko helburuarekin osatutako gela bat dugu. Besteak beste, mendiko ibilbideei buruzko informazioa biltzen duen gela eta jolaserako aisialdi gela bat ere badira bertan - Contamos con una habitación habilitada para despertar las sensaciones de los visitantes y para que se hagan una idea de lo que se pueden encontrar en el Parke Natural de Aralar. También hay, entre otros, un aula sobre recorridos de montaña y otra aula de juegos.
Bertako uraren bidez Ataungo herria hornitzen da. Preak 67 metroko altuera du - El municipio de Ataun se abastece de las aguas de este embalse. La presa tiene 67 metros de altura.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau