-
-
1.917 m
380 m
0
5,9
12
23,41 km
Ikusita 145 aldiz, jaitsita 2 aldiz
Nondik gertu: Larrau, Nouvelle-Aquitaine (France)
(2019-08-16) Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineotan.
5 orduko igoera + 1 orduko atsedena + 3 orduko jeitsiera. 1630 metroko igoera desnibela.
Ibilbidea Lojibar auzoan abiatzen da, bertan ostatua eta aparkalekua dago autoa uzteko.
Hemendik Holtzarteko Zubira doan erreka ondotiko senda jarraituko dugu. Ibilbide labur honetan jende asko ibiltzen da, arrroila gaineko zubia ikusten.
Arroilaren gaineko zubia pasa eta basoan gora jarraituko dugu 750 metroko garaierara iritsi arte. Hemen pista batera helduko gara eta mendebalderantz jarraituko dugu basoan barrena 3 bat kilometroz Ardaneko erreka pasa arte.
Behin hemen Ardaneko saroietara daraman bidezidor bat hartuko dugu 850 metroko garaieran hasiko gara eta Ardanepekoa saroira iritsiko gara, 1050 metro ingurura dagoena, hemen aterpe ireki bat dago mendizaleek gaua pasatzeko eta jateko egokitua.
Errekaskoaren ondoko bidezidorrari jarraituz Ardanegoikoa saroira iritsiko gara, (1350m) hemen artzain borda batzuk eta paisai izugarri ederra aurkituko dugu.
Otsogorrigaña (1923m) mendia begi aurrean izango dugu jadanik. Baina zuzenean hona jarraitu beharrean Otsogorritxipia (1794m) aldera (hego-mendebalera) doan senda hartuko dugu lehenik, ondoren Otsogorri eta azkenik Otsogorrigaña tontorretara igotzeko ipar-hego gandorrean zehar.
Bidea luzea da, nik 5 bat ordu behar izan nituen eta desnibela ere kontuan hartzekoa da, 1600 bat metro. Bestela ez du aparteko zailtasunik, bidea ona da eta giro onarekin gozatzeko ibilaldia da.
Tontorrean atsedenaldi bat egin eta zerbait jan ondoren, arratsalde parterako jeitsiera bidea hartzea dagokigu. Honetarako ni ipar-mendebaldetik jeitsi nintzen (Ipar-ekialdetik ere egin daiteke),
Uthurrurdinetako Lepora doan sendara eta hortik Pistako saroia aldera.
Bidezidorrari jarraituz Pistako urjauzi ikusgarrira iritsiko gara, inguru honetako handiena, tartea apur bat freskatzeko bidean bero egiten duenean. Aurrerako bidean malda handian behera jeitsiko gara Pistapeko saroian zehar goizean ibili garen Holtzarteko basoko pistara. Eta hortik aurrera ere goizean ibilitako bidetik itzuliko gara, Holtzarteko zubira lehenik eta Lojibarreko aparkalekura ondoren.
Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.

Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak