• argazkia Lohiluz - Argintzu - Enekorri
  • argazkia Lohiluz - Argintzu - Enekorri
  • argazkia Lohiluz - Argintzu - Enekorri
  • argazkia Lohiluz - Argintzu - Enekorri
  • argazkia Lohiluz - Argintzu - Enekorri
  • argazkia Lohiluz - Argintzu - Enekorri

Koordenatuak 931

Fecha de subida 27 de mayo de 2017

Fecha de realización mayo 2017

-
-
1.224 m
904 m
0
2,8
5,5
11,05 km

Bisitak 865, kokapena 1

Nondik gertu Casas de Echeverri, Navarra (España)

Gaurko ibilbidea Urkiagan hasi da.

GR-11 eta GR-12 probestuz, Lohiluz, Argintzu, Artsal, Otarrabizkarra eta Enekorri mendiak igo ditugu.
--------------------------------------------------------------
Kintoa

Kintoa, Nafarroako iparraldeko mendi eta oihanaldea, Aldubide, Alduide eta Aldude ere deitua; (gaztelaniaz: Quinto Real edo País del Quinto; frantsesez: Pays Quint), Nafarroa Garaiko iparraldeko baso- eta larre-eremua da, nagusiki pagadiek osatua eta 4100 hektarea baino gehiagoko azaleran zabaltzen dena, Iparraldeko Kintoa delakoan 2510 ha eta Hegoaldeko Kintoan 1624 ha.

Muga hauek ditu: iparraldean, Aldude, Urepele (Baigorri); ekialdean, Auritz; hegoaldean, Erroibar, eta mendebaldean, Esteribar, Erregerena mendia eta Baztan.

Bortzirietako eta Oroz-Beteluko mendialdeen arteko mendi-multzoa da, Ortzanzurieta (1567 m), Adi (1458 m), Saioa (1419 m), Iturrunburu (1332 m) eta Auza (1305 m) mendiek osatua. Kintoko oihanak guztiz aberatsak dira, eta aspaldidanik erabili dituzte Pirinioz bi aldeetako nafarrek bazkarako eta, geroago, industria hornitzeko (ezkurrak eta pagatxak; burdinoletarako egurra, zur-industria).

Historia

Historikoki jabetza dela-eta liskar ugariren sortzailea izan da mugako ingurune hau, abereak errege-erreginenak ziren mendietan ibiltzeko zerga-sistemagatik. Badirudi Erroibarko oihan gisa hartu zela aspaldidanik eta aldameneko nafarrak (baztandarrak eta, batez ere, baigorriarrak) zerga bat ordaindu beharrean zeudela hango horniduraz baliatzekotan. Nafarroako konkistaren ondoren, tirabira askoren ondotik, 1856ko Baionako Itunaren bidez gaur egungo muga ezarri zuten, eta arazoa nolabait konpondu zuten: ofizialki "Espainiak Frantziari urteroko diru-koporuaren truke betiko utzitako lurra" da. Erabakia ez zen izan Espainiako estatuko nafarren gustukoa, ez baitzen uren banalerroa muga lerrotzat hartu. XIX. mendean areagotu ziren nafarren eta Espainiako estatuaren arteko tirabirak Kintoko mendien ustiakuntza zela eta; 1877an, Kintoaren gaineko eskubideak jaso zituen estatuak eta, ordainean, Erregerena mendiko 576 ha jaso zituen Baztanek eta Kintoko 616 ha Erroibarrek. Argindarra 1979an eta telefonoa 1983an heldu ziren. Lurralde honetako 30 bat biztanleak administratiboki Espainiako lurretan bizi dira, baina eskolara eta beste hainbat kontutara Urepelera jotzen dute. Zergei dagokienez ere, batzuk Espainian eta beste batzuk Frantzian ordaintzen dituzte.

Gaur egun, mendi-mankomunitatea eratu dute, eta Elizondon dute egoitza. Lindus (1220 m) eta Izterbegi (1027 m) mendiek mugatzen dute ingurunea.

Lanbideak

Ingurune honetan historiaurretik gizakiak bizi izan direlako aztarnak iritsi dira gaur egun arte, tartean Sorogaingo harrespila Erroibarren. Erromatar Inperioak ere bere aztarna utzi zuen: eskualde menditsu honetan meatzaritzak aspalditik izandako garrantziaren lehendabiziko seinaleak erromatarrenak dira. XV. mendetik aurrera Eugin, Baigorrin eta Bankan burdinolak martxan egon ziren, eta bertako beste jarduera tradizionalak artzaintza eta basogintza izan dira.

Iturria: Wikipedia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta