Denbora  4 ordu 5 minutu

Koordenatuak 1745

Noiz igoa 1 de febrero de 2018

Noiz egina enero 2018

-
-
745 m
430 m
0
3,1
6,2
12,34 km

Bisitak 141, kokapena 7

Nondik gertu Lorca, Navarra (España)

Lorka herritik abiaturik ibilbide zirkular bat aurkeztera natorkizue. Ibilbide honetan gure ondarearen eremu interesgarri batzuk bisitatuko ditugu. Bidearen zati bat Tauste - Urbasa eta Andiara doan erret abelbidetik burutuko dugu eta hasiera Donajakue bidetik ere. Baseliza eta erromerien guneak bisitatuko ditugu eta azken karlistaldiko ospitalen aurriak ere.



Ibilaldia Lorkako San Salvador elizaren aldamenean dagoen aparkalekuan hasiera izango du.

Erromaniko garaiko herri eliza honek XII. mendearen bigarren erdialdekoa da. Nabe bakarrekoa da eta egun burualdean ikusgai dugu erromaniko garaiko aztarna gehienak. Erreparatu oraindik agerian diren ertzitako bi leihotxo eta teilatu azpiko eskulturak edo kanezilloak.

Eraikinak birmoldaketa anitzak izan zituen bai XVIII. mendean pilareak eta XX. mendeak goi koroa eta sarbide eta kanpai dorrea.







































Lorkako herrian Garcia Remirez errege nafartarra hil zen 1150. urte inguruan. Hori zela eta bere semeak herrian ospitale bat eraiki izan zuen. Hauexek dira aurkitu diren berri historiko zaharrenak. XIX. mendearen bukaeran  148 bizilagun zituen: XIX mendearen erdialdean 1842. urtea baino lehenago eta Teodoro Ochoaren datuen arabera 217 bizilagun zituen, eskola bakarra 16 mutil eta 13 neskatoekin. Madozek aldiz hamarkada bat beranduago, 40 etxebizitzen informazioa ematen du eta eskolan 33 ikasle zirela dio. Errota baten informazioa ematen du eta pattarra  egiteko fabrika bat dagoela ere dio.

Donajakue bidetik izango da gure aurren zatia. Herria karrika nagusitik zeharkatuko dugu, bertan zenbait etxe dotoreak ikusteko aukera emango digu. Aurreneko geldialdia herriko iturrian izango dut.











Geroago harraska bisitatuz.







Herria jarraituz errepide zaharrera eramango nau eta gerora autobidetik gertu doan bidexka batetik pista nagusi batera iritsi arte.











Bide eta pista zabal hau, Tauste Urbasa Andiarako erret abelbidea da. Hortaz hau jarraitzeko ezkerretik abiatu eta handik metro gutxi batzutara Donajakue bideari agur errango diot.















Abelbideak Maurian mendiko magaletatik gorat egiten du. Aurrerago bidegurutze bat izango dugu baina kasu honetan zuzen jarraitu beharko dugu.



Nonahi abelbidearen mugarriak ikusgai ditugu, zaharrak eta berriak ere.



Abelbideen inguruko informazioa ikusgai duzue esteka HONETAN. Garai bateko bide natural nagusienetarikoak izan zirenak eta berriz ere arautu egin direnak eta paseatzeko aukera ezin hobea eskaintzen dutenak dira.

1924. urtean garaiko Diputazioak ikerketa bat enkargatu zuen abelbieen egoera aztertzeko. Hona hemen gaur ezagutuko dudan tartetxoaren inguruko krokisak.



 Aurreko honetan agerian da "hospital de sangre" deritzanetik gertu pasatzen dela, hots, Karlistaldiko liberalen ospitalearen erreferentzia zuzena.

GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/02/lorkatik-mauriain-eta-eskintza.html
Waypoint

ATE Pista

Pistak puntu honetan bihurgune bat du. Bertan utziko dugu pista nagusia eta atearen gibeletik hasten den pistatik Lorka aldeko magalera pasako gara.
panoramica

BEHATOKI

Abelbidearen aldamenean eta Maurian menditik gertu Lizarraldeko ikuspegiak eskaintzen dizkigun behatokia da.
refugio libre

ESKINTZA aterpea

San Cristobal baseliza edo basilikari atxikituta dagoen aterpea da.
cima

ESKINTZA edo Cristobal deuna

Eskintza mendiko gailur nagusia. Bdrtan erpin geodesikoa dago kokatua. Ikuspegi galantak eskaintzen dituen gunea. Gertu Cristobal Deunaren basilika eta askaltoki bat dago.
Intersection

Gurutzebide 01Zuzen

Donajakue bidea bertan utzi beharko dugu. Zuzen gorat doan abelbidetik jarraitu behar da.
Intersection

Gurutzebide 02 Zuzen

Abelbideak gora doa eta puntu honetan bertze pista bat ezker aldera doa. Abelbidea zuzen jarraitzen du.
Intersection

Gurutzebide 03Eskuin

Pista nagusia bertan utzi eta zuzen harriz prestaturiko abelbidearen zati honetatik gora jarraitu beharra dago.
Intersection

Gurutzebide 04 Eskuin

Mauriain mendira igotzeko, eskuinetik atera beharra dugu abelbidea utziz.
Intersection

Gurutzebide 05 Zuz

Askaltokitik eta Maurian tontorretik berriz ere abelbidera jaisteko, aldapatsua den pasarte honetatik egin behar dugu.
Intersection

Gurutzebide 06 Eskuin

PRa bertan utziko dugu. Lorkara PRtik bide laburragotik jaisteko aukera eskaintzen du. Baina Eskintza mendira igotzeko abelbidea zuzen jarraitu behar da.
Intersection

Gurutzebide 07 Eskuin

Abelbidea eskuinetik jarraitzen du. Gaurkoan gorago dagoen leporaino abelbidetik segitu beharra dago.
Intersection

Gurutzebide 09 Eskuin

Pista nagusira, denabatekora atera eta eskuinetik beherat
Intersection

Gurutzebide 10 Eskuin

Errekatxoaren gainetik igaro eta eskuineko beherako norantzako pista segi.
Intersection

Gurutzebide 08 Eskuin

Metalezko atea igaro eta metro gutxi aurrerago eskuinetik beherat doan pistara pasako gara. Zuzen jarraitzekotan ere iristerik bada beheko pista nagusira.
Intersection

Gurutzebide 11

Zuzen jarraituz PRtik Donajakue bidera ateratzeko. Hala ere eskuinetik herrira iristerik bada.
fuente

Harraska Lorka

Lorka herriko harraska. Herriaren bukaerako partean kokatzen da.
Waypoint

HESI zeharkalekua

Eskintza mendira iristeko eta ereindutako eremuak erditik gurutzatu eta gero hesiarekin topo egiten dugu, apur bat aurrerago, eskuinetik jarraituz hesia gainditzeko eskala bada.
Waypoint

HESIa

Beherako pista edo bide honen erdi aldera hesi batekin topatuko dugu. Eskuinandetik igarotzerik dago.
fuente

ITURRI Lorka

Lorka herriko plazan dagoen iturria.
Waypoint

LANGA

Eskintza menditik jaisteko pistaren hasieran izango dugun langa.
cima

MAURIAN

Maurian mendia. Bertan gurutze erraldoia eta askaltoki ederra topatuko ditugu.
fuente

MAURIN AINTZIRA

Aintzira txikia izan arren arras garrantzitsua da bertako faunarako.
Erlijio-eraikina

SAN CRISTOBAL basilika

Eskintza mendiko tontorrean dagoen basilika.
Erlijio-eraikina

San Salvador

Lorka herriko eliza. Jatorriz erromanikoa baina moldaketa historiko ezberdinak dituena.
cima

TONTOR Karlistaldiko ospitalea

Asturiasko Printze gotorlekua azken karlistaldian ospitale gisa erabili izan zuten.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau