Denbora  3 ordu 12 minutu

Koordenatuak 784

Fecha de subida 24 de octubre de 2018

Fecha de realización septiembre 2018

-
-
998 m
862 m
0
2,2
4,5
8,94 km

Bisitak 244, kokapena 1

Nondik gertu Esnotz, Navarra (España)

Gaur aurkeztuko dizuedan ibilbidea, Ondarearen Europako Jardunaldiaren barruan buruturiko ibilbide kulturalarena da. Jardunaldi hauen webgune ofizialean informazioa jaso daiteke https://jep.fcpatrimoniodenavarra.com/eu/ burutu ziren ekintza ezberdinen inguruko informazioa topa daitekelarik.

Aurtengo ibilbidea Lusarretatik, San Paul mendatetik hain zuzen ere, Aurizberriko kanpigerako zatia izan da.

2011. urtean Juan Mari Txoperenak, miliario batzuk aurkitu zituen. Urte batzuk Aranzadi Zientzia Elkartekoek galtzaden inguruko ikerketa bat burutzen ari zirelarik. Antoninoren ibilbideen ITER XXXIVa bilatu nahiean.



Iaz galtzada beraren bertze zati bat ezagutzeko beta izan genuen.  http://mendikosterak.blogspot.com/2017/10/iturissako-galtzada-artzibarretik.html

Galtzada erromatarrez iaz ikasitakoa, aurten aberastu dugu. Hala ere sarrera honetan erreferentzia bibliografiko ezin bertzekoa eskainiko dut.

Erromatar garaiko galtzadak
Aintzin Aroan. Jardunaldiak. 2013- VIII-19/21
Auritz-Burguete (Navarra) Jardunaldien mintzaldiak. ISBN  978-84-945560-5-0, Aranzadi Zientzia Elkarteak argitaratutako 2017. urtean. Bertan Galtzaden inguruko informazioa kontsultagai dago, eta bereziki Galtza honen inguruko deskribapenarena, 151-204 oo. Juan Mari Martínez Txoperena, Rafael Zubiria Mujika "La vía de Hispania a Aquitania en el paso del Pirineo por Ibañeta. Resultado de la
investigación sobre la calzada romana desde Campo Real -Fillera a Donezaharre/
Saint-Jean-Le-Vieux". BERTAN duzue esteka liburua irakurri ahal izateko.



Ibilbidea eta altimetria.









Ibilbidea lineala izanik, hitzordua Aurizberriko kanpigean izan dugu, bertan kotxeak bete eta gutxi batzurekin San Paul mendatera hurbiltzeko asmoarekin. San Pauleko mendatea Lusarreta eta Esnotz herriak elkatzen dituen pistan dago.

Lusarreta herritik beretik ez omen zen galtzada igarotzen, baina herri honetako eraikin ezagunena bere garaia da.



















Herritk gora jarraituko dugu mendatearen azpian dauden tokitxo batzuetan ibilgailuak aparkatzeko eta bertatik ibilbidea hasteko.













Ibilbidearekin hasi aurretik Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek galtzadaren inguruko informazio orokorra eskaini izan ziguten. Mapa baten bitartez ibilbidea nondik nora eta, bereziki nondik eraiki zen azpimarratuz. Campo Real -Fillera Donezaharre/ Saint-Jean-Le-Vieux arteko galtzada nagusia.











Iaztik Artzibarreko galtzadaren ibilbidea markaturik dago, eta noizean behin informazio oholak aurkituko ditugu. Hala ere guztiak bilatzerik dituzue. http://www.valledearce.com/calzada-romana/



Ibilbidea mendatean berean hasiko da. Saragueta herritik zuzenean mendatera zetorren galtzada, eta bertatik mendiko goiko aldetik jarraitu ere. 60 pertsonatik gorat elkartu ginen ibilbidea burutzeko.











 San Paul mendatean zutoinak norantza ezberdinak adierazten dizkigu. Ibilbidea hesiaren alde honetatik jarraitu beharko dugu zatitxo batez.







Zelaiak nagusitu egiten dira zati honetan eta beti ere egutera probestuz. Erromatarrak era bat pragmatikoak ziren eta argi utzi dute azken urteetako ikerketak, bide hauek ingenieroek antolatzen zituztela eta beraz ahalik eta malda portzentu urrienetako guneetatik ardazten zituztela. Posible zuten guztietan ere bertako errekurtsoak erabiltzen zituzten eta tokirik egokienetatik marraztu egiten zituzten.






San Pauleko informazio gunea.




Zelaietatik aurrera jarraituz, hesia gainditzeko tokia aurkituko dugu. Bertze aldera igaro eta eguteratik jarraitu beharko dugu.















Bideak altuera gehiegi galdu gabe jarraitzen du. Berriz ere bertze hesi bat gainditu beharko dugu.







 Larrainzelai aldera bideratuz.











 Bidegurutze berri bat izango dugu, pista batetara ateraz. Zutoin batek norantza adierazten digu puntu honetan.



















Pista ezkerretatik jarraitu eta aurrerago bertze pista batekin elkartuko da bidea. Aurrean dagoen maldan zutoin bat ageri da, bidea zuzen jarraitu behar dugula, pistak utzita, adieraziz. Bertan bildu egingo gara azalpen batzuk jasotzeko.







GEHIAGO IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2018/10/lusarreta-aurizberri-erromatar.html
Ibilbidearen hasiera mendatean dago. San Paul deritzo eremu honi. Bertan kotxeak utzi baina kontuz izan ibilbide lineala dela.
Artzibarrera doan errepidea zeharkatu.
Berriz ere ezkerretik jarraitu
Mendatean hesiaren aldemenetik jarraitu
Hesia zeharkatu behar da puntu honetan, galtzada jarraitzeko
Pista berri batekin elkartzerakoan ezkerretik jarraitu behar dugu, gorat.
Bidegurutze honetan pista nagusiak utzi eta zuzenean jarraitu bidexka bat hartuz. Galtzada bertatik zihoan.
Pista utzi beharko da ezkerretik galtzada jarraitzeko.
Ezkerretik markaturiko gunea dago
Apur bat eskuinetik, baina zuzenean jarraitu behar da puntu honetan.
Pista maiz ezkerretik utzi beharko dugu galtzada jarraitzeko.
Berriz ezkerretik atera
Zuzen segi bidexkatik
Lusarretara zihoan errepide zaharra gurutzatu eta zuzen. Donajakue bidearen informazio ohola dugu bertan.
Galtzada izandakoa, mendeen poderioz eta erabilpena eta mantenurik gabe, lubanarro batean bilakatu da. Puntu honetan goiko aldeetan, bazterretan, erromatar garaiko hondoko kutxaren harriak ikusgai dira.
Bertze hesi bat gainditu beharra dago puntu honetan. Mugarri bat ikusgai da.
Hesia gainditu eta zuzen jarraitu
Igeztara iristeko gainditu beharreko hesia. Hemendik aurrera erromatar galtzadaren tarteak identifikagarriagoak dira.
Hesi honen aldamenean galtzadaren aztarnak ikusgai dira, eta bere ezkerretako mendiko maldetan erromatarrek galtzada egiteko meha txikiak ere.
Puntu honetan erromatar galtzadak bihurgune handia egiten du.
Iturria
Badirudi metalezko meatokia dela. Aire zabalean.
Mugarriluzeko gunean hiru miliario aurkitu zituen Jaun Marik 2011. urtean.
Oiarburuetako eremuan Artzibarreko ikuspegi ederra dugu. Bertan informazio ohola dugu eta galtzada nondik joaten zen ikusteko beta dugu.
Pista nagusira jaitsi eta apur batez bertatik jarraitu.
Kanpina. Bertan bukatzen da gaurko ibilbidea

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta