Denbora  4 ordu 29 minutu

Koordenatuak 1717

Noiz igoa 21 de enero de 2020

Noiz egina enero 2020

-
-
855 m
453 m
0
3,0
6,0
11,99 km

Bisitak 37, kokapena 1

Nondik gertu Irañeta, Navarra (España)

OSORIK IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2020/01/maddalen-iranetatik.html
Sarrera honetan Maddalen haitzetarako ibilbidea aurkeztuko dut. Irañeta herritik abiaturik, ipar aldetik zuzenean eta sokaren bitarteko igoera eginik, ondoren eskegitako haranetik itzulia eginik, berriz ere igoerako pistara itzuliz.

Ikuspegi ederrekoa, Maddalen baselizaren aurriak bisitatuz eta Irañetako iturburutik bueltatuz. Maddalen haitzek historikoki populaturiko gune estrategikoa direla agerikoa da. Bere azpian Zamartzeko erromatar garaiko aurriak kontrolpean, eta bertze alderantz Arriandi edo Artxueta. Sakana gaineko kontrol gune garrantzitsua izan da betidanik, kontutan izan Ata edo Satrustegi mendi zerra baina altuera urrikoa izanda komunikazio gune berezia eskaintzen duela.



Ibilbidea eta altimetria.







Irañetako herrian kotxea utzi eta prestaketen ostean, eguneko aurreneko argiekin ibiltzen hasiko naiz.







 Ibai aldera gerturatu eta iturri berri bat topatuko dut.



 Informazio ohol honetan Aralarreko itzulia ageri da. Tartetxo batez bide bera jarraituko dut.



 Beriain mendia eta Satrustegi mendizerrran hodeiak korapilatu egiten dira, eta honela emango dute goiz osoa.







 Maddalen tontorra.



 Irañetako erdi aroko zubia. Hiru begikoa, erdikoa bertzeak baino altuagoa. Zamartzetik gertu egonik, posible da garai bateko erromatar zubi baten gainean eraikitakoa izatea.







 Madalen haitzen mendi-ertza ezberdinak ikusgarriak dira bertatik.



 Zubia igaro eta eskuineko pista hartu beharko dut.



















 San Miguel berriko baselizara iritsiko naiz. Eraikin xumea, : "En cuanto a la ermita de San Miguel Berri, se encuentra en uno de los extremos del pueblo, y parece existir también para el siglo XVIII. La planta, muy simple, dibuja un rectángulo con muros enlucidos y tejado a dos aguas. Se ilumina mediante dos vanos, una saetera en el lado de la Epístola y una ventana cuadrangular a los pies. En cuanto a la puerta de acceso, es un hueco simple adintelado, abierto en el muro meridional. Al interior se encuentra un retablo barroco dieciochesco que lleva un cuerpo y ático. Se decora con frutas, aletones y alguna cabeza de querubín. Va presidido por la imagen titular de San Miguel, barroca."







 Pistatik Eraikin batzuk gainditu eta Madalen haitzen azpiko partera iritsi.



 Aparkaleku txiki batetara iristean pista eskuinetik utziko dugu. Harrizko zubi zahar batetatik Urruntzur errekatxoaren bertze ertzera igaroko naiz.







 Ezkerretik bidetxo bat jarraituko dut, pista hau gurutzatuz eta Irañetako iturburura hurbilduz.







 Sorburuaren parean, eskuinetik gorat doan bidea hartu beharko dut.



 Eta metro gutxi batzuk aurrerago ezkerreko bidetxo zabalagotik jarraitu.



















 Gorago pistara iritsiko gara eta oraingoan ezkerretik jarraitu beharko dut.







 Bidegurutze honetan pista utzi eta eskuinetik abiatzen den pistara igaro.



 Maddalen haitzentaran hurbiltzen gaituen pista altuera agudo irabazten du.







 Kontuz  apur bat aurrerago pista ezkerreko bidexkatik utzi beharko da eta.



 Eta apur bat aurrerago, malda nabarmentzen denean, soka bat topatuko dut, igoeran errazteko. Kontutan izan oso malkartsua dela eta gainera laiotseko eremu honetan ia beti hezetasuna eta beraz lokatsa topatzen dela. Sokarik gabe igotzea zaila liteke.



 Ehun bat metro gorago soka bukatu egiten da, bidearen aldapa gutxitu egiten delako eta ezkerrerako zeharkaldixoa burutzeko aukera dagoelako.
parquing

Irañeta

Herriko plazan aparkatu ibilbidea hasteko.
Intersection

Bidegurutze 06 Eskuin

Goiko bidera irten eta eskuinetik segi.
cima

Urdebez

Mendi zerrako bertze tontorra. Urdebez
Waypoint

ATAKA

Pistan topatuko dugun ataka.
Waypoint

Aurriak, Madalen baseliza

Maddalen baselizaren aurriak ikusgai ditugu.
Waypoint

BASELIZA San Miguel

Mikel Deuna berriaren baseliza
Waypoint

Urruntzur

Sorburuaren erreka
Intersection

Bidegurutze 01 Eskuin

Zubia igaro eta eskuinerantz jo, GRa jarraituz.
Intersection

Bidegurutze 02 Eskuin

Irañetako sorburura iristean, eskinetik gorat doan bidea hartu.
Intersection

Bidegurutze 04 Eskuin

Pista puntu honetan utzi beharra dago, eskuinetik gora abiatzen den bertze pista estuagotik.
Intersection

Bidegurutze 03 Ezker

Aurreko bidegurutzetik metro gutxi batzutara, berriz ezkerreko bidetik jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 05 Ezker

Kontuz puntu honetan. Daramagun pista utzi eta ezkerretik gorat doan bide estura pasa beharra dago eta.
Intersection

Bidegurutze 07 Ezker

Haitzetara iritsi eta ezkerretara pinadirantz abiatzen den pista hartu.
Intersection

Bidegurutze 08 Ezker

Pista nagusiago batetara atera eta ezkerretik jarraitu.
fuente

Iturria

Herrian berean dagoen iturria.
cima

MADDALEN

Maddalen tontorra. Ikuspegi zabalak eskaintzen ditu.
Intersection

Pista ezkerrera

Pistara atera eta ezkerretik igotzen jarraitu.
Intersection

Pista zeharkatu

Pista zuzen zeharkatu bidetik jarraitzeko.
Waypoint

SOKAren hasiera

Puntu honetan, aldapa markartsuegia denez, soka bat izango dugu igotzen laguntzeko.
Waypoint

SOKA bukaera

Zuhaitz honetan hasi egiten da soka, beraz bukaerako puntua dugu.
fuente

Irañetako sorburua

Irañetako sorburua.
Zubi

Urruntzur gaineko zubia

Aparkalekura iritsi eta Urruntzur errekaren bertze ertzera eramango gaituen harrizko zubira bideratu.
Zubi

Arakileko zubia

Arakil ibaiaren gaineko zubia. Erdi aroko zubia 3 begikoa.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau