Denbora  6 ordu 41 minutu

Koordenatuak 2074

Noiz igoa 29 de octubre de 2017

Noiz egina octubre 2017

-
-
1.341 m
732 m
0
5,0
10,0
19,98 km

Bisitak 283, kokapena 7

Nondik gertu Madotz, Navarra (España)

Gaurko txangoa Madotz herrian izango du hasiera. Aralarreko eremu berezi batetik buruturikoa, Atako haranetik barnakoa hain zuzen ere.

Maiz Aralarreko mendietan gertatzen den modura, lainoak paisaiak ezkutatu egiten ditu, baina honi esker ere paisai berdeak ditugu. Gaurkoan halako eguna izan dut eta aitortu beharra dago egungo gpsei esker ibilbidea burutzerik izan dudala. Bertzelakoan hasieran itzultzea litzateke erabakirik egokiena.

Madotz herritik egunaren aurreneko argiak agertu aurretik abiatu naiz. Egunsentia argitsua eta aurreko egunetako bezain zoragarria izango zela zirudien, oskarbi eta tenperatura estiarekin. Baina gaurkoan ez da horrelakorik izan.

Aurreneko pausoak eta argazkiak erakusten dutenez, egunsentia oskarbi zegoen baina herritik ateratzean.








Herrian berean, jauregi hau ikusterakoan, eskuineko pista jarraitu behar dugu eta topatuko dugun aurreneko dolina batean dagoen iturritik gertu pasa.





Pista tartetxo bat aurrerago bide batean bilakatuko delarik, soroak bukatzerakoan.


Basoan murgiltzerakoan lainoak agertu egin dira eta abiadura azkar batean dena estali egin dute. Bat batean inguraturik gelditu naiz.











Igoerako bidea lokats asko du eta bastoiei esker ez naiz erori behin baino gehiagotan.

Atako haranean sartzean lainoak dena blaitzen du eta nire zalantzak izan ditut ea komenigarria izango ote zen Irumuga eta Akier mendietara desbideratzea. Hala ere eta gps-a eskuan izanda, tontortxo hauek ezagutzera animatu egin naiz.




Bide zabala utzi eta eskuinetik abiatu egiten den bidexka batetara pasatu naiz. Handik gutxira langa bat


eta bide ez oso argi batetatik gutxina Irumuga mendiko tontorrera iritsi naiz.





Tontorra ez dauka ezer berezirik, basoan barna dago eta soilik harri multzo batek erakusten du gune hori. Hortik aurrera bidea ez da bat ere argia izango eta maiz bidexkak somatu bertzerik ez dira egiten. Basotik eta paisai karstiko batetatik gora behera batzuren ostean Akier mendira iritsiko naiz.


Bertan hegazkin baten buzoia ikusgai dutu, baina geroago inguratuko ditugun bertze tontor batzuk bezalakoa izango da. Basoan barna izanda ez du ikuspegi berezirik izango.

Ondorengo bidea ez da bat ere argia izango eta berriz gps-ari esker eta bidexka batzuk asmatuz, basoan eta zenbaitetan harrien gainetik bertze tontor batzuk inguratuz, berriz ere Atako haranera jaistea izango da helburua.





Aurrerago pistatxo batzuk zuzen zeharkatu eta magaletik zuzen jaitsi beharko dugu, hesi batekin topatu arte. Hesia gainditu ahal dudan moduan eta apur bat aurrerago Atatik doan pista zabalarekin elkartuko naiz.





Haranean ez da gehiegi ikusten baina segituan topatuko dut Errolanen harria. Halako azalpena ematen du wikipediak:

Errolan Harria izena duena, giza itxurako harri bat da, Atako haraneanNafarroa mendebaldean, Aralar mendilerroan dagoena. Euskal elezaharrak dioenez, Errolanek, Aralarko San Migelen santutegia dagoen tokitik Madotz izeneko herria suntsitu nahi zuen. Horregatik, harri handi bat hartu eta jaurti egin zuen, baina, jaurti baino apur bat lehenxeago, Errolani nonbait nahastuta geratu zitzaion arropa, eta horrek bultzada galarazi zion, bota zuen harria, Atako Haranean geratu zelarik. Harri honek, ildo batzuk ditu alboetan, esaten denez, Errolan beraren esku hatzenak izan daitezkeenak.





GEHIAGO IRAKURTZEKO : http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/10/madotz-ata-aralarko-santutegia-gr-madotz.html
Santutegiaren aldamenean dagoen tontortxoa. Lainorik ez dagoenean bertatik diren ikuspegiak paregabeak dira.
Erdi arako herri despopulatua
Mendia. Gailurrean buzoi bat ikusgai
Aralarreko mendia. Antenaz betetakoa eta santutegiaren gainean dagoena.
Atako haranera iritsi aurretik, bide erdian izango duguna
Irumuga mendira igotzeko hesia gainditzeko topatuko dugun ataka.
Zoru oneko pistan topatuko dugun atea. Hau gaindituta eta metro guxi geroago pista ezkerretik utzi behar da.
GR-ak zenbait ate izango ditu. Hau izango da gainditu beharko dugun aurrenekoa.
Bertze ate bat pistaren erdian.
Ata haranean sartzean, pista eskuinetik utzi behar da Irumuga mendira joateko. Bertzela zuzen jarraitzekotan Errolanden harrira ere iritsiko gara.
Bidexka ezkerretik utzi Irumuga tontorrera iristeko. Ez dago bat ere argi bidea.
Mendiko malda zuzen jaistean pistatxo bat zeharkatu beharko da. Zura ateratzeko horietarikoa da.
Berriz ere Atako haranaren beheko aldera iristean, pista zabalagoa hartu. Oraingoan eskuinerako norantza jarraituz
Zoru hobeagoa duen pista batekin topo egin eta gure eskuinetik jarraitu behar da.
Erne ibili hemen. Atea gainditurik, ezkerretik abiatzen den bidea hartu eta pista utzi. Errekatxo batera iritsiko zara
Artxueta mendira igotzeko, bide zabala utzi behar da, eskuinetik, kahir edo harri metaketa handiaren ostean.
Artxuetara igotzen den errepidearekin topatuko garen aurreneko aldia.
Santutegitik jaistean, Artxuetarako errepidea abiatzen den mendatetxoan kokatzen da bidegurutze hau. Erne ibili beherat baina eskuin aldera joan behar bai da, ez ezkerretik.
Uharte Arakilera eramanten duen portlandezko pista zeharkatu eta zuzen beherantz segi.
Uharte Arakilera jaisten den pista bigarren aldiz zeharkatu beharko da hemen.
GR-a puntu honetan bidegurutze bat du, guk eskuinekotik jarraitu beharko dugu
Erne bidegurutze honetan. GR-a utzi eta ezkerretik Madotz herrira doan bidea hartu beharko dugu eta
Erne margo urdinei. Ezkerretik jarraitu
Ezkerretik segi
Pista zabalagoko bidegurutzeak ezkerreko norantzan hartu Madotz herrira iristeko

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau