Denbora mugimenduan  2 ordu 31 minutu

Denbora  4 ordu 41 minutu

Koordenatuak 2024

Noiz igoa 25 de enero de 2020

Noiz egina enero 2020

-
-
990 m
189 m
0
2,8
5,7
11,33 km

Bisitak 31, kokapena 0

Nondik gertu Mañaria, País Vasco (España)

Mañaria - Artatxagan (996m) - Leungana (1.008m) - Mugarra (969m)

Mugarra oso mendi ezaguna da, ta bai tontorretik baita Mugarrikolanda mendilepotik ere dauden bistak benetan ederrak. Igoera tipikoa Mañaria (Bizkaia) herrian hasten da. Gaurkoan ere holan egingo dugu, baina Mugarrara igo baino lehen ez hain ezagunak diren Artatxagan ta Leungana (Aramotz edo Legarmendi mendizerraren tontor altuena) igoko ditugu ere.

Mañariako parkingean hasten da gaurko ibilbidea, udaletxe ondoan dagoen parkingean. *Kuriositate bezala: Frontoi ondoan dagoen futbolina doanekoa da, hau da, publikoa, igo aurretik edo jaisterakoan partida batzuk botatzeko leku aproposan...

Mañariatik gora egiten duen errepidetik abiatuko gara, Mugarra ta beste leku batzuk seinalatzen digun kartela ondotik pasaz. Errepidetik tartetxo bat egin ta gero hutsik dagoen etxe handi batera iritsiko gara, hemen Mugarra eskumara seinalatzen digun kartel bat dagoelarik. Handik metro batzuetara, ezkerrera biratuko dugu, etxe gainetik igarotzen den pistatik. Pista hau Mugarrikolanda leporaino eramango gaitu.

Behin Mugarrikolandan indikadore bat aurkituko dugu, alde batera Mugarra ta bestera Leungana seinalatuko diguna. Gure kasuan lehendabizi Leungana norabidean joko dugu ta Mugarra gerorako utziko dugu (bakoitzak nahi duen eran egin dezake).

Leunganako bidea hartu ta handik metro batzuetara itur batekin egingo dugu topo. Ur apurtxo bat edateko aprobetxatu ta gero indikadore berri batera iritsiko gara, Leunganako bidea adieraziko diguna. Hemendik aurrera arreta jarri beharko dugu bidea ibilbide txikiko markekin (horiak ta txuriak) balizatuta dagoelako, baina batzutan ez dira errez ikusten. Hasieran marka hauek jarraituko ditugu, baina momentu jakin batean desbiatuko gara, eguneko gure lehenengo tontorrera igotzeko: Artatxagan.

Artatxaganeko tontorretatik hego-mendebaldera begiratuz gure parean ikusiko dugu Leunganako gailurra. Hara abiatuko gara, bi mendien artean dagoen lepoan trikuharri baten arrastoak topatuko ditugularik. Hemendik Leunganako gailurrera igoera laburra baina aldapatsua da, ta harkaitzen artean egin beharrekoa. Horrela gure ibilbideko bigarren gailurrera iritsiko gara, Leungana, eguneko altuena. Hemendik bistak gozatuko ditugu, mendebaldera panoramika izugarria izango dugularik.

Jaitsiera bide berdinatik egingo dugu, baina trikuharriko lepora iristerakoan, berriro gora igo ordez Artatxagan mendia inguratzeko modua bilatuko dugu, Mugarrikolandara doan bideakin berriro topo egin arte. Berriro marka hori ta txuriak jarraitzea tokatuko zaigu, Mugarrikolandan berriro izan arte. Orain gure eguneko azkenengo tontorra baina baita ikusgarriena ere igoko dugu. Landatik gora abiatuko gara, gure ezkerrera hasten den bidexka bat aurkitu arte. Metro batzuetara hesi batetik pasako gara, gure aurrean iparraldera ematen duen panoramika zabalduko delarik (Durango, Zornotza...). Mugarrako tontorrera bidexka asko daude, gure kasuan igotzeko gandorretik doan bidea hautatu dugu ta jaisteko pixkat beherago zuhaitzen artean doan ta markak dituen beste bidea. Gandorretik doan bidetik une batzuetan Mugarrako hego aurpegiko hain ikusgarria den amildegitik nahiko gertu ibiliko gara (Kontuz ibili). Bide batetik edo bestetik azken metroetan gandorrera igo beharko gara, Mugarrako gailurrera iritsiz ta egundoko bistak disfrutatuz. Gure parean Untzillatx, ondoan Anboto, Udalatx, urrunago Aizkorri, Beriain, Txindoki, etab...

Jaisteko, berriro Mugarrikolandatik pasa beharko gara ta hemendik pista jarraituz Mañaria herrira iritsiko gara, Mugarrara igotzea azkenik futbolinera ordaindu gabe jolastu ahal izateko aitzaki bat besterik ez dela izan.



El Mugarra es un monte muy conocido, y las vistas son espectaculares, tanto las de la cima como las del collado de Mugarrikolanda. La ascensión típica comienza en el pueblo vizcaíno de Mañaria. Hoy también lo haremos así, pero antes del Mugarra subiremos otras dos cimas no tan conocidas, primero el Artatxagan y después el Leungana, que es la mayor altitud de la sierra de Aramotz o Legarmendi.

Nuestro recorrido de hoy comienza en el parking que hay al lado del ayuntamiento de Mañaria. *Como curiosidad decir que el futbolín que hay al lado del frontón es público y gratuito, en un lugar idóneo para jugar unas partidas antes de subir o al bajar...

Nos pondremos en marcha por la carretera que sube tras cruzar el río, pasando por al lado de un cartel que nos señala Mugarra y otros lugares. Tras un rato por la carretera llegaremos a una casona vacía dónde veremos un cartel que nos indica Mugarra a la derecha. Tras subir una cuesta giraremos a la izquierda, tomando la pista que pasa por encima de la casona. Esta pista nos llevará hasta el collado de Mugarrikolanda.

Una vez en Mugarrikolanda veremos un indicador que nos señala a un lado Mugarra y al otro Leungana. En nuestro caso iremos primero en dirección Leungana y después volveremos al Mugarra (cada cual que lo haga como quiera).

Tomamos el camino al Leungana y a unos pocos metros nos encontramos una fuente. Tras aprovechar para echar un trago llegaremos a un nuevo indicador que nos indica el desvío hacia el Leungana. A partir de aquí hay que poner atención porque el camino esta balizado con marcas de PR o Pequeño Recorrido (blancas y amarillas), pero a veces no resultan fáciles de ver. Al principio seguiremos dichas marcas pero en un determinado momento nos desviaremos para ascender a nuestra primera cima de hoy: Artatxagan.

Una vez en la cima de Artatxagan y si miramos hacia el suroeste divisaremos claramente la cima del Leungana. Hacia allí nos encaminamos, encontrándonos en el collado entre los dos montes los restos de lo que al parecer fue un dólmen. Desde el dólmen la súbida es corta pero empinada y entre rocas. De esta manera llegamos a nuestra segunda cima, el Leungana, la más alta de la jornada. Aquí podremos disfrutar de las vistas, teniendo una panorámica espectacular hacia el Oeste.

La bajada la realizaremos por el mismo camino, pero una vez llegamos al dólmen, en vez de subir de nuevo buscaremos la manera de rodear el Artatxagan hasta encontrar de nuevo el camino que baja a Mugarrikolanda. Aquí nos tocará de nuevo seguir las marcas blancas y amarillas hasta llegar al collado. Ahora comenzaremos la ascensión a nuestra última cumbre pero también la más espectacular. Desde Mugarrikolanda subiremos por la ladera hasta encontrar una pequeña senda que sale a nuestra izquierda. Tomando la senda enseguida pasaremos por una valla, abriéndose ante nosotros la panorámica que da a la cara norte del Mugarra (Durango, Amorebieta...). Hasta la cima hay varios caminos y en nuestro caso para subir optamos por el que va por la cresta y para bajar por otro que va un poco más abajo, entre los árboles. Subiendo por la cresta transitaremos en varios momentos muy pegados al espectacular acantilado que caracteriza la cara sur del Mugarra (andar con cuidado). De todas formas por un camino u otro al final hay que crestear para llegar a la cima del Mugarra y disfrutar de unas espléndidas vistas. Delante nuestro Untzillatx, al lado Anboto, Udalatx... un poco más lejos Aizkorri, Beriain, Txindoki, etc...

Para bajar tendremos que pasar de nuevo por Mugarrikolanda y desde aquí seguir la pista que nos llevará otra vez a Mañaria, sabiendo que lo de subir al Mugarra no ha sido más que una excusa para finalmente poder jugar al futbolín sin pagar.
foto

Eskumara

foto

Ezkerrera

foto

Gora

foto

Hesia

foto

Eskumara, jarraitu pistatik

foto

Eskumara pistatik

foto

Mugarrikolanda mendilepoa

foto

Iturria

foto

Desvio Leungana

foto

Markak

foto

Markak

foto

Artatxagan 998m

foto

Trikuharri, hemendik gora

foto

Leungana 1009m

foto

Igoera bideakin elkartu

foto

Bidea mugarra

foto

Begiratokia

foto

Gandorra

foto

Mugarra 968m

foto

Markak

foto

Hesia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau