Koordenatuak 1739

Noiz igoa 28 de enero de 2014

Noiz egina enero 2014

-
-
945 m
174 m
0
3,9
7,8
15,53 km

Bisitak 1089, kokapena 12

Nondik gertu Mañaria, País Vasco (España)

Mañaritik Saibira zirkularra.
Mañaritik Urkiolara doan errepide jarraituko dugu herriaren irteeran dagoen errotondorarte. Urkiloeta auzora doan eskumako errepide hartuko dugu, bideak harrobien eta berriztuta dagen San Lorentzo baselizaren ondotik eramango gaitu. Errepidea auzoko azken baserrian amaitzen da eta baso pistan sartuko gara. Aintzineko mineral kargalekua atzean utzi eta erreka zeharkatuko dugu. Bideak Iturriotz ibaiaren ubidearen parean eramango gaitu.
Pinuditik irtengo garenean, garaiera irabazten hasi eta ibaiaren ubidetik aldenduz joango gara. Maldaren amaieran topako dugun bidegurutzean ezkerreko pista hartuko dugu. Erreka berriz zeharkatu eta berehala pagadi polit batean sartuko gara, deskantsu barik garaiera irabazi Akalarra koilatura ailegatuk gara. Orain kordala hartu eta Iturriotzeko koilatu txikia eharkatu eta kordal beretik Saibi ( 946 m ) mendiko gurutze, bi buzoi eta orientazio mahaia duen gailurrera iritsiko gara.
Bira osatzeko Urkiolara Saibiko hegoaldeko bizkarretik doan pista hartu eta Santutegira helduko gara. Santutegitik Mañariara doan eta oson ondo markatuta dagoen “Senda Magikoa” izena duen GRa. Bide hau Erregeek Mañariatik Urkiolako Santutegira joateko erabiltzen zuten. Balizak eta markak jarraituz Untxillatzeko magaletatik, Elosu koilatura heldu eta Mañarira helduko gara.
Monte: Saibi ( 954 m ) Sierra/Macizo: Saibigain Altitud: 954 m Situación: 43º05'59,28''N 2º39'56,84''W :: 30T 527198 4772038

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau