Denbora  4 ordu 7 minutu

Koordenatuak 570

Noiz igoa 29 de diciembre de 2016

Noiz egina diciembre 2016

-
-
994 m
228 m
0
1,5
3,0
5,96 km

Bisitak 265, kokapena 14

Nondik gertu Mañaria, País Vasco (España)

Ibilbide laburra bezain gogorra. 2,5 kilometrotan 200 metrotik 941 metrora pasatuko gara, beti gorantz, atseden txiki bat ere hartu gabe.
Mañariko aparkalekutik (200 m.) Durangoranzko bidea hartu eta harrobira heldu baino lehen eskumako bidetik gora joango gara Larrea baserriraino. Asfaltoa utzi eta bidean sartuta jarraitzen dugu, beti gorantz. Bidea, zidor bihurtuko da. Behin pinudian barneratuta bidegurutze guztietan goranzko bidea aukeratuko dugu, hori bai, markak kontuan hartuta. Izerdia agertu eta jantziak soberan...patxadaz hartu beharko dugu erronka.
Lehenengo harriak agertzen hasi dira. Metro batzuk aurrera egin eta Oraietako lepora helduko gara (550 m.). Hauek bai bista ederrak!, Mendebaldean Mugarra, Artzetagan, Leungane,... iparraldera begira izurtza,Durango, Oiz,...
Oraietatik gora bidexka estua da, markei esker ez dago galtzerik (pinturak, "harribolak",...). Barrunbe baten ondotik pasatuko gara... eta gora, beti gora,...
Beste ordu laurden bat tontorrera iristeko.
Tontorrean hamaiketakoa eta... panoramika itzela.
Jaitsierari aldaketa txiki bat sartuko diogu. Larrea baserrira heldu baino berrehun metro arinago, bidegurutzean, ezkerreko bidea hartu eta Kapanaga baserrietatik pasatuz Kaltzada izeneko baserrira ailegatuko gara, Urkiolako errepidean.
Handik Mañarira 300 metro falta zaizkigu, besterik ez.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau