-
-
145 m
18 m
0
1,4
2,8
5,51 km

Bisitak 1352, kokapena 29

Nondik gertu Altamira-San Kristobal, País Vasco (España)

[EUS]
Mape errekaren arroan zehar egokitutako ibilbide honi esker ibai ekosistema eta honen funtzionamendu eta garrantzia ezagutzeko aukera izango dugu. Mape ur iturri garrantzitsu da Busturiko biztanleentzako. Ibaiertzeko basoaren birsortzea premiazkoa da ur kalitate ona bermatzeko. Hau lortu nahian azken urteetan Busturian martxan jarritako ekimenak erakutsiko dizkigu ibilbide eder honek.
Altamirako plazatik abiatuko gara. Bertan aurkituko dugu Busturiako ibilbide osasungarri hauen informazio panela. Txirapozu jauregira hurbilduko gara lehenik, Ucelay margolariaren familiako eraikin neoklasikora. Hemen ezkerrera jo eta mahats parren zutabe bereziak lagun ditugula Mape erreka ertzeraino jaitsiko gara. Bertan, Apraizkoerrota albotik abiatzen den Andaparaganeko bidexka hartuko dugu. Amasuntxeko zubira heltzean hau zeharkatu eta ezkerreko partetik Olarreta baserriraino joango gara. Hemen bigarren zubia gurutzatu eta eskuma-aldetik ur gora egingo dugu, Alarbinera heldu arte. Oxinbaltzagako urak batzen zaizkio Maperi hemen. Errota gunea izan zen antzina Alarbin eta Alarbingoikoa burdinola gisa eta argi-indarra sortzeko ere erabili zuten. Alarbineko hormigoizko pistatik Zeletara helduko gara. Errota zahar honen parean batzen dira Mape eta Albituko errekastoak. Bidegurutze honetan guk eskumako lur pistatik jarraitu behar dugu, Mape errekan ur gora. Bidea estutuz joango da eta hasierako pista bidezidor bilakatuko da Txarapiola errota zaharraren inguruan.
Ibai-ekosistema ezagutzeko aukera ezin hobea izango dugu hemen eta tarteka haltza eta lizar artean flora mehatxatuaren altxor bitxiren bat ere ikusi ahalko dugu. Bidezidorra errekatik aldentzen hasten denean Arriatarako pistara helduko gara. Eskumarantz egingo dugu hemen, pista zabaletik, harik eta Arriatara ingurura heldu arte. Hemen bi aukera ditugu. GR 38aren ibilbidetik Alarbingoikoara jaitsi gaitezke, edo pistatik jarraituz gero Altamirara bueltatu ahalko gara, ibilbide zirkularretik, gezi eta marka horiak gidari ditugula. Txirapozu jauregi aurretik pasatu ostean plazara helduko gara, ibilbidearen amaiera puntura.

[ES]
Este pequeño itinerario acondicionado en el arroyo de Mape, nos ofrece la posibilidad adentrarnos en el dominio del río y su bosque de ribera. La conservación y regeneración de los cauces y sus riberas es vital para poder obtener agua de calidad. Podremos ver algunas iniciativas llevadas a cabo con este fin.
El recorrido parte de la plaza de Altamira y tras acercarse al palacio de Txirapozu, cuna del popular pintor Ucelay, gira a la izquierda para descender a la ribera del Mape. Junto al molino de Apraizkoerrota parte un sendero acondicionado por la antepara, que nos acercara al puente de Amasuntze. Cruzamos el puente y por el antiguo camino de Paresi nos acercamos al caserío de Olarreta, donde volvemos a cruzar el río para continuar por la margen izquierda hasta la zona de Alarbin. Una serie de molinos formaban este pequeño conjunto, donde destaca el Alarbingiokoa, que además de molino ejerció de ferrería y de central eléctrica. El río Mape acoge en este punto las aguas del arroyo de Oxinbaltzaga. Siguiendo la pista de hormigón alcanzamos en breve un puente, a la altura del viejo molino de Zeleta, donde confluyen los arroyos de Mape y Albitu. Seguimos por el camino de la derecha, aguas arriba del Mape. El camino comienza a estrecharse para tras pasar junto a las ruinas del molino de Txarapiola, convertirse en una pequeña senda.
El recorrido de Mape nos permite conocer el ecosistema-fluvial, disfrutar de sus bosques de ribera, donde se esconde un helecho muy especial, la Woodwardia radicans. Aguas arriba la senda comienza a alejarse del río y va a parar a la pista de Arriatara. Giramos a la derecha y caminamos por la pista hasta un cruce cercano al caserío de Arriatara. En este punto podemos optar por descender nuevamente al molino de Alarbingoikoa (GR 38) o continuar de frente hasta alcanzar la pista que una Altamiera con Bermeo. Esta pista nos lleva hasta Altamira, donde tras pasar frente al palacio de Txirapozu, regresaremos a la plaza, punto final del recorrido.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta