Denbora  7 ordu 26 minutu

Koordenatuak 2134

Noiz igoa 1 de septiembre de 2018

Noiz egina septiembre 2018

-
-
701 m
-3 m
0
6,0
12
24,17 km

Bisitak 161, kokapena 3

Nondik gertu Markina-Xemein, País Vasco (España)

Lea Artibaiko bi uri batzen dituen ibilbidea da hau, Lea eta Artibai ibaien haranetan zehar mugituz. Horretarako PR-BI 27 (Markina-Urregarai) eta GR 38.1 eta GR 38.3 (Lea ibilbidea) ibilbideak jarraitzen ditu. Markak, zenbait lekutan oso ondo daude jarrita eta jarraitzeko errazak dira, baina beste leku batzuetan (Bedartzandi-Santutxu tartean, bereziki) ia ez dago markarik eta beharrezkoa da GPSarekin bidea zein den ziurtatzea.

Ibilbide honek, aipatutako xendak alde batera uzten ditu gailurretara igotzeko. Hauek dira, ibilbide honetan igotzen diren gailurrak, igoera ordenean:

- Zapola (562 m)
- Urregarai (704 m)
- Bedartzandi (700 m)
- Lumentza (114 m)

Ibilbidea bereziki polita iruditu zait Urregarai eta Santutxu artean. Santutxutik, ibilbideak Lea ibilbidearekin bat egiten duen arte (Bolu baserri inguruan), ia guztia hormigoizko pistan egiten da.

Nik erabilitako iturriak hemen daude: Markina, Santutxu, Amoroto eta Lekeition.
Aulesti eta Markina-Xemein udalerrien artean dagoen mendia. Lea eta Artibai haranen erdian ere badago. Erpin geodesikoa eta egoera kaskarrean dagoen buzoia daude gailurrean. Info: https://www.mendikat.net/es/com/mount/614#main
Ia-ia tontorrean dagoen baselizarengatik ere Santa Eufemi modura ezaguna den gailurra. Azken tartea eskaileren bidez igotzen da. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/490
Aulestiko gailurra. Urregaraitik hurbil, bien artean, Santa Eufemiko zelaia dago. Erpin geodesikoa du gailurrean Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/388
Aingeru goardakoaren baseliza, Santutxu izenarekin ezaguna. XII mendean eraiki zen. Bertan banatzen dira Lekeitiorantz eta Ondarroarantz doazen GR 38aren bi adarrak. Baselizaz gain, bolatokia eta iturria daude bertan, baita informazio-panela ere.
Lea-Artibai eskualdeko herria. Auzoburua Elexalde da eta bertako plazan eliza eta udaletxeaz gain, zenbait baserri neoklasiko ere badaude.
Lekeitioko mendirik altuena. Bertatik, hiribilduko ikuspegi apartaz gozatu daiteke. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/4912#main
Giza aztarna interesgarriak aurkitu ziren koba. Barandiaran eta Aranzadik egin zituzten indusketak bertan. Gaur egun, itxita dago, bertan dagoen ondarea babesteko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau