-
-
592 m
34 m
0
4,1
8,3
16,59 km

Bisitak 1424, kokapena 41

Nondik gertu Larrazabal, País Vasco (España)

Rota erabiltzailearen trackan oinarrituta. Eskerrik asko Rota !

Maruriko San Lorentzo elizatik hasiko dugu martxa GR-280 hartuz, berehala bide-gurutz bat topatuko dugu eta ezekerretik basoan barrena abiatuko gara Txatximinta ganera heltzeko. Errepidea pasa eta zubitzo bat zeharkatuko dugu GRa jarraitzeko. Malda gogorra duen bidezidorretik Billabaso auzora heduko gara, baserriak atzean utziz eskumako adarra hartuko dugu topatuko dugun bidebanatzean.

Gorako bidean geroxeago Jatako kordala hartzen duen pistarekin topatuko gara baina oraingoan ezekerreko bidezidorra hartuko dugu Urizarmendiko banalerrotik doan pista hartzeko, behin hona helduta eskumara egingo dugu Urizarmendi ( 254 m ) gailurrera ailegatzeko.

Orain Jatatxikira abiatuko gara, horretarako egindako bidetik GR-123 jarraituko dugu Txatximintako ganera heltzeko. Errepide orokorretik gora egingo dugu eta gure eskumatik basoan barrena sartzen diren bi pista ikusiko ditugu. Gure kasuan ezkerretik doana hartuko dugu legar pista batera heldu harte, eskumaldera jarraituko dugu pista eta gure ezkerretik mojoi batetik irtetzen den bidezidorra hartuko dugu aurrera jarraituz, malda nabarmena duen suebaki bat jarraituko dugu Jatatxiki ( 555 m ) mendiko gailurrera ailegatu arte. Kordala hegoalderantz jarraituz Jata ( 598 m ) mendiko gaillurera iritsiko gara.

Jeitsiera egiteko Jata gailurraren ondoan dagoen antenatik jeisten den bidezidorra hartuko dugu mendilepora heldu arte. Medilepotik irtetzen dan baso pista hartuko dugu eta kilometro bat behera eginez San Lorentzo elizara bueltan eramango gaituen lagar pistan ezkerrera egingo dugu.
Monte: Jata ( 598 m ) Sierra/Macizo: Jata Altitud: 598 m Situación: 43º24'18,27''N 2º50'26,84''W :: 30T 512892 4805899
Monte: Jatatxiki/Jatabe Iñardi ( 555 m ) Sierra/Macizo: Jata Altitud: 555 m Situación: 43º24'52,35''N 2º50'35,73''W :: 30T 512690 4806950
Monte: Urizarmendi ( 294 m ) Sierra/Macizo: Urizarmendi Altitud: 294 m Situación: 43º25'09,06''N 2º53'04,21''W :: 30T 509350 4807460

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta