-
-
1.214 m
871 m
0
5,3
11
21,37 km

Bisitak 617, kokapena 0

Nondik gertu Auritz, Navarra (España)

Gaurko ibilbide zirkularrean, Auritz herria eta inguruko mendiak ezagutu ditugu.

Hasteko, Done Jakue bidea hartu dugu. Gero Mugako errekan, eskuinera, Aldudeko bidean gora.

Mendittipi eta Mendiaundi igo eta gero, Xubingoa izeneko errekara jaitsi gara.

Han bertan, marka txuri-hori kolorez margotutako xendan gora, Trona eta Lindus mendiak igo ditugu.

Lindus igo eta gero, Gabarbide aldera eta Ibañetako mendatera iritsi gara.

Berriz Done Jakue bidea hartuta, Orreaga eta, azkenik, Auritz herrira ailegatuko gara.

----------------------------------------------------------------------------

ORREAGA

Orreaga (gaztelaniaz Roncesvalles, frantsesez Roncevaux) Nafarroako iparraldean dagoen udalerri txikia da, Pirinio aldean. Herria ezaguna bada Kolegiatagatik, Done Jakue Bidean geldialdi ohikoa izatearren eta historikoki Orreagako gudua bertan gertatu zelako da.

33 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Inguru naturala eta kokapena

Mugakide hauek ditu: Iparraldean Luzaide, (Behe Nafarroako mugan); hegoaldean eta mendebaldean Auritz; eta ekialdean Orbaizeta. Udalerria, itsasoaren mailatik 900-950 metro ingurura kokatzen den lautada batean dago. N-135 errepideak herria zeharkatzen du Auritz eta Luzaide bitartean.

Ibañeta mendateak lotzen du Luzaide herriarekin, Garaziren atean. Ibañeta mendaterako igoera, Orreagako kolegiataren ondoan hasten da. Udalerriaren azalera gehiena Alduideko mendigune paleozoikoan dago. Bertan, Girizu (1.280 m.), Mendimotz (1.499 m.) eta Ortzantzurieta (1.567 m.) mendiak nabarmentzen dira, azken hau udalerriko garaiena.
Klima eta landaredia

Orreagako klimak negu gogorrak eta uda epelak dauzka. Udalerriaren kokapena dela eta, neguko elurteak ugariak izaten dira, eta elurrak asteak behar ditu guztiz urtzeko. Horrez gain, urte osoan zehar, egun euritsuak eta laino egunak ere ugariak dira. Mendialdeko klima atlantiarra izanik, udalerriko urteko batez besteko tenperatura zortzi gradukoa baino ez da. Urteko batez besteko prezipitazioak 1.600 eta 2.000mm bitartekoak dira, eta urteroko egun euritsuak 150 inguru izaten dira.

Orreagako landaredia, klimaren gogortasunaren ondorio da, horregaitik, pagoak eta haritzak dira gehien dauden zuhaitz espezieak. Pagadiak basoen %98 dira, eta hariztiak basoen %2 baino ez.

Historia
Orreagako guduaren oroitarria Ibañetan.

778ko abuztuaren 15ean jazo zen ospetsua izan zen Orreagako gudua, bertan baskoien erasoaren ondorioz Karlomagnoren gudarosteko atzeguardiak sekulako porrota jasan zuen. Gudu hau Ibañetako mendatearen haitzartean borrokatu zen.

814. urtetik aurrera Santiago Compostelakoa erromesak jasotzen hasi zen, apostoluaren hilobiaren aurkikuntzaren ostean. XII. mendearen lehen erdian bultzada handia izan zuen bertarako erromesaldiak. Aspaldi horretatik Orreaga Done Jakue bidearen Nafarroako lehenengo puntu nagusia da Ipar Euskal Herria eta Frantziatik etorrita, eta horren lekuko dira Kolegiata bera eta inguruko eraikinak, erromesak arduratzeko sortuak hein handi batean.

1525ean Auritzeko udalerrian egin zuten sorginkeria prozesuan orreagatar batzuk epaitu zituzten, ondoko luzaidar batzuekin batera.

1813ko uztailaren 25ean, berriz, Espainiako Independentzia Gerra delakoan, bigarrenez "Orreagako gudua" izeneko gerra-ekintza bat gertatu zen, alde batetik frantziar soldaduak, eta bertzetik, britainiarrak eta portugaldarrak borrokan ari zirela.

Azkenik, azpimarratzekoa da 2005eko martxoaren 10ean 14. Korrika herri honetan amaitu zela. Sinbologia handikoa izan zen.

AURITZ

Auritz (gaztelaniaz Burguete) Nafarroako iparraldean dagoen udalerria da, Zangozako merindadekoa. Orreaga eta Aurizberri udalerrien artean kokatuta dago. Nafarroako hiriburutik 43 kilometrora dago eta 260 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Ernest Hemingway idazle ospetsuak bisitatu zuen herria.

Historia

Herriari buruzko lehen dokumentua XI. mendekoa den arren, Neolito garaiko aztarnak aurkitu dira. Aztarna horien arabera gaur egungo Auritzetik hurbil, trikuharrien kultura izan zuten, eta inguruko kulturen eragina ere jaso zuten. Ondoren, gunea artzainen bizitokia izan zen eta bertan, hilobi ugari aurkitu dira. Erromatarren garaian, Nafarroa gehiena erromanizatu zen, ipar-ekialdeko herri menditsuak, berriz, erromatarren eragina nahiko txikia izan zen, gehienbat, galtzaden eraikitzea.

Arabiarrek Nafarroaren gehiena 717 konkistatzean, ez zuten interes berezirik izan Auritz eta inguruko haranekin, beharbada, bertan elikagaien edo bestelako materialen ekoizpenak garrantzirik ez zuelako. Carolus Handia Iruñari erasota, Pirinioetatik pasatzen ari zela, baskoiek eraso jo zuten, eta haren iloba Errolan, Bretainiako Marmako dukea, hil zuten. 1110. urtean Ibañetako mendatearen izena Auritz zen, Iarnoseko Fortun Sanzek eta Ermisenda infantak Leireko monasterioari eginiko dohaintza dokumentuan ageri den moduan. Auritz, Done Jakue bidearen igarobidea izan zen eta erromes ugarik igaro zuten udalerria mendeetan zehar.

Auritz herria "Orreagako hiribildu" izena izan zuen, Orreagako Ospitalea eta santutegia 1127an sortu aurretik. XII. mende eta XV. mendeen artean Burguete eta Orreaga izenak bereizi ziren, eta Orreaga santutegiari atxiki zitzaion. Bien bitartean, Auritz, Orreagako konderriaren barnean osatu zen baina laster. XIII. mendearen amaieran, herria Nafarroako "hiri onen" artean izendatu zuten. Horrekin batera, Auritzek independentzia eskuratu eta Erroko konderritik banatu zen, Nafarroako gorteetan ordezkaritza lortuz.

XIV. mendearen amaieran, Azienda azokak ospatzen hasi ziren, Carlos III.a erregealdian. Bien bitartean, 1399. urtean herrian sorturiko sute batek 124 etxe suntsitu zituen. Nafarroako gerra zibilean beaumondarren eta agramondarren arteko liskarren barnean, Auritz beaumondarren alde borrokatu zen, haien printzearen alde.

Aro Modernoa

1512an Gaztelak Nafarroa konkistatu eta okupatzean, nafartarren harremanak zaildu egin ziren, iparraldeko seigarren merindadea zen Nafarroa Beherea Nafarroatik banaturik geratu zenean. XVI. mendetik aurrera, soldaduek babestu zuten muga berri hura, eta defentsa dorrez gain, gotorlekuak eraiki zituzten, muga babesteko. Konbentzio gerran zehar, herriak, garai odoltsua bizi izan zuen. 1794ko uztailaren 24ean, frantsesak herria hartu eta erre egin zuten. Lau etxek bakarrik iraun zuten zutik eta guztira 191.945 pesoko kalteak izan ziren. Herria erretzearekin batera, gotorlekua ere suntsitu zuten. Garrau eta Baudrot militar frantsesek bertakoei egotzi zieten sutearen erantzukizuna.

1794ko sutearen ondoren, herria berregim behar izan zen, eta hori dela eta, gaur egungo herriko etxerik zaharrenak 1794 eta 1796 urtearen ingurukoak dira. Dena dela, 1852ko azaroaren 15ean, sute batek herriko hamairu etxe suntsitu zituen berriro ere. 1876ko otsailaren 26an, Gerra Karlistak amaitzear zeudela, Espainiako tronua eskuratu nahi izan zuen Carlos VII.ak, Txiki Polit izeneko Aurizko etxean eman zituen gerrako azken egunak, azkenik Frantziaara ihes egin aurretik.

Suteek ondorengo hamarkadetan jarraitu zuten eta horrela XIX. mendearen amaieran eliza eta herriko bi etxe erre ziren. 1910eko urriaren 16an bestalde, ezkontza batean jaurtitako zuziri batek Aurizko hamaika etxe erraustu zituen.

Iturria: Wikipedia.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta