-
-
820 m
30 m
0
4,4
8,7
17,48 km

Bisitak 11, kokapena 2

Nondik gertu Errekatxo / El Regato, País Vasco (España)

Beste mendizale batzuen trackak lotuz egindako ibilbidea.

Izenean "ate" dinot (Burtzakoko atea") gaztelaniaren "collado" adierazoteko. "lepo" erabili izan dot, baina gure inguruko erabilpena ez izateaz ganera, gure toponimian "ate" da mendi arteko igaro-gunea esateko berba.

Bestalde, "arbaltzaga" dinot gaztelaniazko "Peñas Negras" adierazoteko. Testuren baten baino gehiagotan dinoe toponimia zaharrean "Arbeltzaga" agertu dala toki hori esateko, baina arraroa deritxat mendebaldeko euskeran "beltz" aldaera agertzeari. Nago akatsa izan leitekela. Ganera, inguru horretan, Raster mapan, "Arbaltzaga" agertzen da, toki bera izan ez arren. Baleiteke izen hori izatea aspaldiko toponimian agertu dana eta gaurko "Peñas Negras"tzat jotea; zelangura be, izen hori bai itxaron leiteke mendebaldeko euskeran, eta holantxe erabiltea erabagi dot.


Kontuz! Argi ibili Mespelerrekara itzultzean Oiola urtegiko presa aldera jasteko mendi-bide zabala (lehengo trenbidea) itxi eta bat-batean eskumatara bidezidor estu eta piko bat hartzerakoan. Bidezidorra non hasten dan ia ez dan lez ikusten, arretaz ibili behar da. bidezidorra hartzen ez badozu be, arazo handirik ez da: bide zabalez segi aurrera eta gero meategiaren errestabidea (plano inclinido) idoroko dozu; handik jatsi presatik datorren porlanazko errepidetxura.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau