-
-
309 m
193 m
0
1,9
3,9
7,78 km

Bisitak 553, kokapena 8

Nondik gertu Moncayolle-Larrory-Mendibieu, Nouvelle-Aquitaine (France)

Bernard Goienetxe apaiz zuberotarra Mitikilen jaio zen, ez dakigu zein urtetan eta lepoa moztuz Lextarren hil egin zuten 1661ean. Apaiz ikasketak Bordelen burutu zituen eta bere herriko erretore izan zen nobleen aurkako matxinada piztu zen arte. Frantziako erregeak ezarritako neurri zentralistagoek Zuberoako foru eta eskubideen murrizketa ekarri zuen. Herri-lurrak desjabetu eta salgai jarri zituen nobleen artean banatzeko asmoz. Honen guztiaren eta zerga-gehiegikeriaren aurka altxatu ziren laborari zuberotarrak, Matalas buru zutela. 1661eko ekainean hasi zen Matalasen matxinada Iruriko kondea eta Mauleko burgesia etsai nagusienak zirelarik. Sohütako etxe batzuk erre eta Mauleko gaztelua setiatu zuten, baina Oloroeko apezpikuak, Arnaud-François Maitiak, Matalasekin hitz egin eta altxatuak hiriburutik ateratzea lortu zuen. Hiru hilabetez nagusi izan ziren Zuberoan. Sohüta inguruan Bordeletik bidalitako armada boteretsuari aurre egin zioten milaka laborarik ia-ia armarik gabe. Matalasek ihes egitea lortu zuen baina Urdiñarbetik gertu, Jentañeko dorretxean preso hartu zuten urriaren 3an. Epaiketan heriotza-zigorra ezarri zioten eta azaroaren 8an Lextarreko plazan lepoa moztu ondoren, haren burua gazteluko kanoi-zulo batean jarri zuten eta bertan egon zen herritarrek kendu zuten arte.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta