Denbora  5 ordu 24 minutu

Koordenatuak 2254

Noiz igoa 2 de febrero de 2019

Noiz egina enero 2019

-
-
1.132 m
424 m
0
5,0
9,9
19,84 km

Bisitak 65, kokapena 5

Nondik gertu Eguíllor, Navarra (España)

Gaurkoan Eguillor herrira gerturatu naiz bertatik ibilbide eder bat burutzeko asmoz. Joan eta etorria bide beretik burutu dut, beraz Mortxe mendira igo, handik Sarbil edo Etxauriko Haitzetara gerturatu eta itzultzerakoan berriz ere Mortxe menditik igaro behar izan dut.

GR 220tik burutuko dut bide gehiena. Ibilbide luze honetako laugarren etaparen tarte luzea ibiliz, hori bai joan eta etorria eginik eta etapa hori baino luzera apur gehiagorekin eta desnibela handituz. Kontutan izan Iruñeko birako ibilbide osoko desnibel gehienekoa dela, eta mendirik altuena zapaltzen duena ere.


20 kilometroko luzerako txangoa eta 1.100 metrotik gorako desnibelekoa. Eguraldia gehiegi lagundu ez duenez, urteko aurren elurrak izan ditut ere, nahiko azkar egin izan dut joan eta etorria.



Ibilbidea eta altimetria.







Eguillor herritik egunsentiarekin batera ibiltzen hasiko naiz. Herriko beheko parteko etxe berrien inguruetan kotxea utzi, Eguillorpea karrikan hain zuzen ere, eta Iruñerria alderako argazkia batzuk egin izan ditut.



















Karrikatik goitik jauregi bat dago, apezetxea izenekoa. Karrikatik gora segi, errepidera iristeko.











Errepidea zeharkatu eta harraska bisitatuko dut.







Errepidea jarraitu eta bihurgunea gainditurik, ezker aldetik beherat doan bidea hartu beharko dut, herritik irteteko. Errepidea ekiditeko edo saihesteko erabiliko dudana.



Apur bat beherago ataka antzeko bat izango dut,



eta erretena edo errekatxoa zeharkatu ostean ezkerreko bidegurutzetik, bide estutik, jarraituko dut.



 Ez segi eskuineko bide zabalagotik,.



Bide honek lubaki antzeko batetan barneratuko nau eta zuzen jarraituz, GRarekin bat egingo dut.







Erne ibili jaitsieran bertzela GRa jarraitzekotan Arakil ibaira eramango gaitu eta ez herrira.

Harrizko eremu bat  topatuko dut gorago eta bertan eskuinetik desbideratuko naiz, GRaren laburbidetxo bat egiteko.







Eraikin baten ingurutik pista batetara aterako naiz eta eskuin aldetik, errepidea zeharkatu beharreko bidegurutzera iritsiko naiz.







Errepidea zeharkatu eta zuzen GRtik igotzen jarraitu beharko dut.



 Goiko bihurgunera iritsi, borda batetara eta bertan ikusiko dugu errepidearen bukaera, hots, ura araztaile gunea.



Bidea gorat segi, bordaren aldamenean eta araztegia iguratzen duen hesiaren aldamenetik.



Araztegiaren goiko partean bertze bidegurutze bat dago, zuzen jarraitu bertan,



ur-andena edo ur biltegi zaharrera iristeko. Bertan izango da portlandezko pista honen amaiera.



Eraikinera iritsi aurretik, ezkerretik bide bat aterako da, hauxe da erabili beharko dena.



Bertatik San Cristobal baselizarako tartea, bereziki azken eremua, oso polita da, basoan barna burutu beharko dudana. Zenbait zuhaitz eder ikusteko beta izango dudalarik.











Baseliza eremu estrategiko batean kokaturik dago, mendatetxo batean eta gaurkoan zuhaitzez inguraturik. Denboraren poderioz eraikina aurriak bertzerik ez ditu erakusten.













GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/02/mortxe-eta-sarbil-edo-etxauriko-haitzak.html
GRa utzi eta eskuinetik abiatuko den bidexkara pasa. Laburbide bat da.
Bertze urmael artifiziala.
Azanza herritik igotzen den pistarekin bat egin eta zuzen jarraitu.
Erne ibili puntu honetan jaitsieran. Eguillorrera iristeko GR-a bertan utzi behar dugu, bertzela Arakil ibaiara jaitsiko gara.
Ezkerreko bide estuagotik jarraitu. Sastrakak nahiko itxia duten arren, aurrerago zabaldu egiten da.
Urmaela bukaeran, pista utzi eta eskuineko bidetik jarraitu.
Antenaren aldamenetik pasako gara.
Pista batetara igarotzeko zeharkatu beharreko ataka edo metalezko atea.
Bertze ataka bat izango dugu pistatik jarraitzeko gainditu beharra
Metalezko atetxo txikia gainditu tontorrera iristeko
Borda baten aurriak ikusgai ditugu pistaren aldamenean.
San Cristobal baseliza zaharraren aurriak.
Errepidea zeharkatu eta zuzen jarraitu mendiko magaletik.
Sarbil edo Etxauriko Haitzen tontorra
Herritik irteteko eta errepidetik ez igotzeko, ezkerretik irtengo gara bide honetatik.
Ur estazioaren hesiaren bukaera partean, zuzen jarraitu portlandezko pistatik.
Bide zabala eskuinetik utzi. GR-aren markak ageri dira baina bada ez bada erne ibili.
Hesia gainditu eta pistara pasa. Igotzen jarraitzeko ezkerreko aldetik segi.
Mortxe mendiko bertze tontorretik ezkerretara mendi magalera zuzendu beharra dago.
Antenatik metro gutxitara eskuineko pistatik desbideratuko gara.
Sarbil eta Itxesorde mendien arteko lepora iristean bidegurutze bat dugu. Ezkerretatik pista segi, bertzela Muniain herrira jaitsiko gara.
GR-a utzi eta ezkerretik bideratu Sarbil edo Etxauriko Haitzetako tontorrera igotzeko.
Eguillor herriko harraska
Hesi antzeko hau gainditu eta errekatxoa gainditu beharko da. Apur bat geroago ezkerreko bidetik jarraitzeko.
Mortxe mendiko azken aldapetan hesi hau gainditu behar da.
Itxesorde mendiko tontorra ezpelez beterik ageri da.
Eguillor herriko jauregi bat.
Mortxe mendiko tontor nagusia
Bideak pista batekin bat egiten du puntu honetan, eta pistatik igotzen jarraitu beharko dugu.
Sarbil Zelai trikuharria
Artetatik biltzen diren urak, estazio honetan araztegitzen dira eta gero Iruña hornitu ere. Sarbidean borda bat dago, bidea bere aldamenetik gora segitzen duen pista da.
Eguillor herriko ur -andena edo deposito zaharra. Eraikina baino lehenago, ezkerretik doan bidea jarraitu beharko da.
Bigarren urmaela. Apur bat gorago bertze bat dago baina gaurkoan idorturik ageri da.
San Cristobal baselizaren aldamenean dago bisitatuko dugun aurreneko urmela edo putzua.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau