-
-
1.027 m
827 m
0
0,7
1,4
2,71 km

Bisitak 0, kokapena 0

Nondik gertu Durruma Kanpezu / San Román de Campezo, País Vasco (España)

Muela eta Agilarrako gailurrak Arabako hego ekialdean daude. Iparraldean Iturrieta eta Entziako mendiak dituzte eta aldiz hegoaldean Kantauri edo Toloñoko eta Kodeseko mendizerrak.
Kareharriz osaturik daude eta hau nahiko ikusgarri dago hegoalderantz ematen duten horma handietan. Bi gailurrak Izkiko basoaz inguraturik daudenez landaretza ugari dute inguruan.
Elkarrengandik oso gertu daude bi gailurrak La Casilla izeneko lepoaz elkarturik. Hainbat bideetatik jo daiteke hauetara, esaterako Korres herritik, baina kasu honetan bi gailurren hegoaldean kokatzen den Durruma Kanpezutik joatea proposatzen da. Hauxe da bi gailurretara jotzeko biderik motzena.
Hasiera: Autoa Durruma Kanpezu herrian utzi dezakegu, Eliza inguruan edo. Honen parera iritsitakoan hau inguratu eta bere atzekaldetik abiatzen den bidezidorra hartu behar da.
Waypoint

La casilla lepoa

Muela eta Agilarra/Peña el Santo arteko lepoa. Muelara igotzeko puntu honetan eskuinetara jo behar da, aldiz Agilarrara joateko ezkerretara. Bideseinale bertikal bat eta aurrez aurre ikus daitezkeen mendiak izendatzen dituen panel bat daude bertan. Esan bezala, Muelara igotzeko eskuinetara jo behar da galerarik ez duen tarte labur batetan. Horma handiak eskuinetara uzten dituen bide zidor estu bat igotzen da, hainbat harpilaren markaturik dagoena.
Waypoint

Muelako gailurra

Gailurretik ikuspegi bikaina dago. Hegoalderuntz begiratuta Kodes mendizerra edota Kantauri/Toloñoko mendizerra ikus daitezke eta iparralderuntz begiratuta Izkiko baso zabala edota Soila mendia bertatik bertara. Behin Muelara igota, Agilarrara joateko igo garen bidetik atzera egin behar da berriro La Casillako lepora. Behin puntu honetara iritsitakoan bideseinaleak jarraituz aurrera jarraitu behar da (lehenengo aldiz lepora iritsiz gero ezkerretara izango litzatekeena, hau da mendebalderanzko noranazkoan).
Waypoint

Bidegurutzea

Lepotik Agilarrara abiatu eta segituan bidegurutze txiki bat dago, bertan eskuineko bidea hartu behar da. Ezkerrekoa gailurraren azpiko hormaren oinarrian dagoen baselizara bait doa. Azkeneko bidegurutzea igaro ostean galbiderik ez duen bidezidorrari jarraituz hormak duen ahulgune batetik inolako zailtasunik gabe igaro eta gailurreko buzoi eta kurutzera doa bidea ekialdetik mendebalderanzko noranzkoan. Tarte honetan zuhaixkak, ezpelak eta harri kozkor handiengatik bidea pixkat desitxuratzen bada ere, honek ez du galbiderik, izan ere une oro erreferentzia bezala ezkerretara utzi behar dugu Agilarra mendiak dituen hormak (oinarrian baseliza dutenak).

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau