Koordenatuak 500

Noiz igoa 2 de septiembre de 2018

Noiz egina septiembre 2018

-
-
365 m
11 m
0
4,5
9,0
18,03 km

Bisitak 229, kokapena 19

Nondik gertu Mungia, País Vasco (España)

Txango honen lehenengo zatia, GR-280 topatu artekoa, Tallu mendizale taldeak proposatutako ibilbidetik joaten da.

Bira osoa egiteko, guztira 4 ordu eta erdi eman genituen, baina azkarrago egin daitezke 18,5 km horiek.

Mungiatik abiatuko gara Iturbaltzagarako bidegorria hartuta, Axpe bideatik Butroe ibaia zeharkatu arte.

Gamizeko landetatik, errepidea zeharkatuko dugu, Amunetxabarrin barna, Loba baserrira arte. Berriagamendi urbanizazioa eskuinean utziko dugu, bere ertzetik Berriaga leporantz igotzen jarraituko dugu.

GR-280 topatuta, eskuinerantz abiatuko gara, Berreaga gailurrara iristeko. Zati hori laua da ia-ia, baina kriston putzuak aurkitu genituen, nahiz eta uda izan.

Berreaga gailurra ez da oso erakargarria, basoaren erdian baitago. Argazkiak egin nahi baditugu, "behatokira" joan beharko dugu. Joan eta etorri berriro GR-280ra, "Laukarizeko behatokia" etxe-taldera jaitsi arte.

Tontorretik gertu, antzinako gotorleku erromatar baten aztarnak ei daude, baina ezin topatu ibili ginen, sastraken artean aurrera egitea ezinezkoa zelako.

Etxe-taldetik aurrera, ia-ia ibilbide osoak errepidetik jarraitzen du, Berreagamendi (la Bilbaína) urbanizazioa zeharkatuz . Zati hori akaso aspergarria gerta daiteke, beraz, aukera on bat ere izango litzateke etorritako bidetik bueltatzea.

Mungiatik abiatutako ibilbide gehienak baserri artean joaten dira, beraz zakurren zaunkak nekagarriak dira batzuetan. Eta, adi!, beldurra badiezu, har ezazu makila!
Txakur txiki pare bat aske zeuden gune honetan. Zaunk handiak, baina besterik ez.
Baserri bitxia
GR-280 topatzen dugu hemen.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau