Denbora  2 ordu 34 minutu

Koordenatuak 898

Noiz igoa 23 de julio de 2019

Noiz egina julio 2019

-
-
107 m
23 m
0
3,3
6,5
13,06 km

Bisitak 9, kokapena 1

Nondik gertu Mungia, País Vasco (España)

Euskeraz:

+-13km’ko txango zirkularra, Mungian hasi eta bukatu egiten dena.
2,5orduten egin ahal dan txangoa.
+-%80 asfaltotik eta +-%20 mendibidetik.
Inolako araso tekniko gabeko txangoa.
Txango osoan hainbat iturri daude, baina, gehienak Mungia herrian bertan daude, herritik kanpo dagoen iturri bakarra “La Bilbainan” urbanizazioan kokatzen da (komentatzen dot waypoint’ean non den tokia).
Ibilbidea:
Aita Elorriaga kale bukaeran dagoen aparkalekutik hasi, +-200m ibili kale horretatik herriaren erdigunerantza eta Arana Goiri´tar Sabin kalea hartu ezkerretara.
Arana Goiri´tar Sabin kalea bukatzen denerarte jarraitu eta Gamiz bidea hartu ezkerretara (Gamizerantza).
Gamiz bidetik jarraitu +-300m, eta eskumatara egin.
Jarraitu track’a eta Laukariz bidera aterako zara, han ezkerretara egin (Laukarizerantza).
Laukarizen ezkerretara doan errepide hartu behar dugu (San Lorenzo bidea), eta berak eramango gaitu “La Bilbaina” urbanizaziora.
“La Bilbaina” urbanizazioan eskumatara egingo dugu eta pixka bat aurrerago urtegi bat inguratuko dugu (hau ez da beharreskoa, ez baduzu lakua inguratu nahi, urrengo waypoint’era iritsiko zara eta galdu gabe aurrera jarraitu txangoa … lakua inguratzea 1Km edo 20min. oinez egitea da).
Urtegia inguratu edo ez, jarraitu egingo dugu Atxuriko bide berderantza, zeharkatuko dugu bide berdea eta Zabalondo auzorantza egingo dugu. Derio bidean eskumatara egingo dugu Mungiarantza.
Artetxe lantegi aurrean ezkerretara egingo dugu, Laraudo bidea hartuz.
Jarraitu track’a eta baso bat zeharkatu ondoren, Atxuri bidera aterako gara, eskumatara egin (Atxurirantza) eta zuzen zuzen iritsiko gara lehenengo Atxuri auzora eta gero Mungia herrira.
Bukatu dugu txangoa !!!

*** *** ***
Castellano:

Paseo circular de +-13km de distancia, con comienzo y fin en el pueblo de Mungia.
Paseo que se puede llevar a cabo en unas 2,5h.
+-80% por asfalto, 20% por sendas.
Recorrido sin ninguna dificultad técnica.
En el paseo hay varias fuentes pero todas ellas en el mismo pueblo de Mungia, lo que es en el recorrido solo hay una fuente que está en la urbanización “La Bilbaina” lo tengo marcado en uno de los waypoints.

Recorrido:
Salimos del aparcamiento que hay al final de la C/ Aita Elorriaga.
Recorremos por dicha calle unos 200m hacia el centro del pueblo para posteriormente coger hacia la izda. la C/Sabino Arana.
Seguiremos la C/Sabino Arana hasta que se termina y enlazaremos con la calle Gamiz bidea hacia la izda. (dirección Gamiz).
Tras +-300m por la carretera dirección Gamiz, la dejaremos para coger una pista a mano derecha, la cual nos llevará hasta la carretera que une Laukariz con Mungia, giraremos a la izda. dirección Laukariz.
Ya cerca del barrio de Laukariz tomaremos a mano izda. la carretera San Lorenzo, que es la que nos llevará hasta la urbanización “La Bilbaina”, allí giraremos a mano dcha. y unos metros mas adelante bordearemos un embalse (es una opción. Si se prefiere no bordearla sales al siguiente waypoint y sigues la ruta sin ningun problema …. Bordear el lago supone 1km o 20min.)
Se bordee o no el embalse, proseguimos hacia via verde de Atxuri, que la cruzaremos para ir dirección barrio Zabalondo. En el barrio Zabalondo tomamos la carretera Derio dirección Mungia y al de unos pocos metros (a la altura de la empresa Artetxe) la dejaremos para tomar a la izda. el camino de Laraudo, que nos llevara tras cruzar un bosque, hasta la carretera de Atxuri.
Una vez en la carretera de Atxuri giraremos hacia la dcha. (dirección Atxuri), el cual, nos llevara primero al barrio de Atxuri y seguidamente al pueblo de Mungia.

Fin del paseo !!!
Aita Elorriaga kaleko aparkalekutik. Bertan jolas parke bat dago eta iturri bat. *** Aparcamientiento de la calle Aita Elorriaga. Justo al lado hay un parque recreativo y una fuente.
Gamiz bidea utzi, eskumatara egiteko. *** Dejar la carretera a Gamiz para desviarse a la dcha.
Laukariz bidean ezkerretara. *** En camino Laukariz, a la izda.
Laukariz bidea utzi eta ezkerretara egin, San Lorenzo bidea hartu. *** Dejar el camino Laukariz, y tomar el camino San Lorenzo hacia la izda.
"La Bilbaina" urbanizazioan eskumatara. *** En la urbanizacion "La Bilabina" hacia la dcha.
Oleta urtegia inguratzeko hasiera, ez baduzu urtegia inguratu jarraitu espaloiatik aurrerantza. Bertan (ezkerretan) jolas parke bat dago eta iturri bat. Iturriak ur-giltz bat dauka, ura ateratzeko, erabili eta gero utzi giltza itxita. *** Comienzo bordeo del embalse de Oleta, si no se desea bordearlo, seguir por la acera hacia adelante. En este punto (a mano izda.) hay un parque recreativo con una fuente. La fuente tiene cerca una llave para el paso de agua , una vez de utilizada dejarla cerrada.
Urtegia ingurapenaren bukaera. Norbaitek erabaki badu urtegia ez inguratzea, toki honetan batzen gara txangoa jarraitzeko. Kontuz, hartu bide zuzena, erraza da erratzea eta. *** Fin bordeo del embalse. Punto de encuentro en caso de que alguien no hubiera bordeado el embalse. Ojo, coger el camino correcto, es fácil despistarse.
Atxuriko bide berdea zeharkatu eta Zabalondo auzorantza goaz. *** Cruzar la vía verde y vamos dirección barrio Zabalondo.
Mendikoetxebarri bidean ezkerretara. *** En el camino Mendikoetxebarri a la izda.
Derio bidean eskumatara (Mungiarantza) *** En camino Derio a la dcha. (hacia Mungia).
Artetxe lantegi ondoan ezkerretara Laraudi bidea hartuz. *** A la altura de la empresa Artetxe, girar a la izda. tomando el camino de Laraudo.
Basoaren erdian gaude eta puntu honetan eskumatara egin behar dugu. *** Estamos en la mitad de un bosque y tenemos que tirar a la dcha.
Atxuriko bidean gaude, eskumatara egin behar dugu (Atxurirantza). *** Estamos en el camino de Atxuri, tenemos que tirar hacia la dcha. (hacia Atxuri).
Pare bat zebra bide zeharkatu behar dugu, eta kotxeak abiaduran etortzen dira. Errepideak pasa ondoren bide txiki batetik pasa behar gara (adi egon) *** Tenemos que pasar un par de pasos de cebra y los coches vienen a velocidad. Después de pasar los pasos de cebra, tenemos que pasar por un camino estrecho (hay que fijarse)
Jolas parkea, bertan iturri bat eta komunak. *** Parque recreativo, en él una fuente y servicios.
Txangoan bukaera Beko kalean. Bertan Mungiako historio nahikoa duten eraikin batzuk. Alde batetik Billelatarren dorrea, errota eta parkea eta beste aldetik Katetxea. Parkean iturriak daude. Torrebillela Ez dakigu Torrebillela noiz eraiki zen, baina uste dugu XIV. mende amaiera inguruan izango zela, Billelatarren leinuak gora egin zuenean. Baliteke orduan oso-osorik harrizkoa ez izatea, izan ere, 1511 eta 1514. urteetako agirietan Billelatarren urkamendi gisa agertzen da, eta badirudi garai hartako Bizkaian izen horrekin ezagutzen zirela ia egur hutsez egindako eraikinak. Ondoren hainbat aldaketa jasan zituen, baina garrantzitsuena XIX. mende erdi aldera egin ziotena izan zen, kanpotik egun duen itxura eman ziona: erantsita zituen zenbait eraikin kendu zituzten, barruko aldea berriztatu zioten, bi solairu edukitzetik hirura pasatu zen, dorreari bao berriak ireki zizkioten eta almenak berregin zituzten. Era berean, dorretxearen lehen solairuak estaltzen zituen estilo errebibalistako jauregi bat eraiki zuten haren hiru fatxadaren inguruan. Argi dago dorretxea fase ezberdinetan eraiki zela, baina lehenengo biak, behintzat, elkarren segidakoak izango ziren ziurrenik. Aurreko fatxadan garai batean eraikinaren sarrera nagusia izango zenaren arrastoak ikus daitezke, eta litekeena da harrizko eskailera bat ere egon izana. Eskuineko aldean dinteldun bao baten zangoa ikus daiteke, honako hau modernoagoa. Beste puntu batzuetan ere badaude beste bao batzuen aztarnak, baina horiek askoz aldaketa gehiago jasan dituzte. Jatorrian, etxebizitzak eraikin osoak zuen garaieraren ia erdia hartzen zuen. Horrek arazoak sortzen zituen etxea argiztatzeko eta goiko aldea aireztatzeko orduan, beraz, arku zorrotzeko zenbait leiho txiki zabaldu zituzten gaur egun bigarren solairuaren goiko aldea den puntuan. Billelatarren errota (Mungia) Torrebillela dorrearen alde batean, Billelatarren errota dago, familiaren botere ekonomikoaren ikurra eta, aldi berean, herriko errota nagusia zena. Mungian eta Mungialdean ur-errota ugari egon ziren, eta oraindik ere badaude. Errota horren eginkizuna Mungiako uria irinez hornitzea zen. Katetxea Katetxea dugu Erdi Aroan Beko Kalen zeuden eraikinetatik geratzen zaigun ale bakanetakoa. Beko kale eta GoiKoetxe (gaur egun Alkartasuna) ziren garai hartako uriaren ardatza. Gaur egun Katetxeko horman zitzilik dagoen kate zatiak zera gogorazten digu, mendeetan zehar Bilbotik (Goikoetxeko zubitik) ekartzen zituzten merkantziak Mungian sartzeko ordaindu beharra zegoela. Gaur egun, ostera, teknologia berrien inguruko zerbitzuak eta foroak eskaintzen ditu. *** Fin del paseo en la calle Beko kale. Justo ahí hay varios edificios historicos de Mungia. Por un lado, la torre, molino y parque de los Billela y por el otro el fielato el Katetxe (casa cadena). En el parque hay fuentes. Torrebillela No sabemos en que  momento se construyó Torrebillela, pero podemos suponer que a finales del XIV, en un momento de ascenso del linaje de Villela. Quizás entonces no fuera totalmente de piedra, ya que en 1511 y 1514 los documentos se refieren a ella como el cadalso de los Villela, denominación que en la Bizkaia de entonces parece haberse aplicado a edificios construidos fundamentalmente en madera. Después conoció varias modificaciones, si bien la más importante fue la de mediados del XIX que le dio su actual aspecto exterior: se suprimieron algunos edificios anexos, se renovó el interior, que pasó de dos a tres alturas, se abrieron nuevos huecos en la torre, el almenado fue rehecho. A la vez se alzó un palacio de estilo revivalista que rodeó a la torre en tres de sus fachadas, ocultando sus primeras plantas. Es evidente que la torre se construyó en varias fases, aunque al menos las dos primeras debieron de estar muy próximas en el tiempo. En la fachada delantera se pueden observar los restos del que debió de ser el acceso principal del edificio, quizás dotado de una escalera exterior de piedra. A la derecha puede verse la jamba de otro vano, éste adintelado, que parece de factura más moderna. En otros puntos se aprecian huellas de otros vanos, mucho más alterados. El piso residencial abarcaba en origen casi la mitad de la altura total de la casa. Evidentemente, esto dificultaba su iluminación y aireación de su zona superior, por lo que se abrieron allí algunas pequeñas ventanas apuntadas, que hoy se corresponden con la parte alta de la planta segunda. Molino de los Billela (Mungia) Junto a Torrebillela se encuentra el molino de los Billela, símbolo de su poderío económico y principal molino del pueblo. En Mungia y Mungialde fueron y son numerosos los molinos de agua. La casa de la cadena, el fielato Último vestigio de la Beko kale medieval. La cadena que se ve en su pared nos recuerda que fue un paso obligado de pago de impuestos para entrar mercancías en la villa. Hoy en día es un lugar de foros y nuevas tecnologías

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau