• argazkia Muniain / Garindo / Ezpeldiabazter / Muniain
  • argazkia Muniain / Garindo / Ezpeldiabazter / Muniain
  • argazkia Muniain / Garindo / Ezpeldiabazter / Muniain
  • argazkia Muniain / Garindo / Ezpeldiabazter / Muniain
  • argazkia Muniain / Garindo / Ezpeldiabazter / Muniain
  • argazkia Muniain / Garindo / Ezpeldiabazter / Muniain

Koordenatuak 1023

Fecha de subida 28 de marzo de 2018

Fecha de realización marzo 2018

-
-
995 m
731 m
0
3,1
6,2
12,48 km

Bisitak 56, kokapena 1

Nondik gertu Muniáin, Navarra (España)

Gaurko ibilbidean Muniain (Gesalatz) herrira joan gara.

Handik abiatuta, Garindo mendia eta Ezpeldiabazter mendi ingurura joan gara.

Oharra: Zenbait tokitan mendia garbitzen ez denez, bidea nahiko desitxuratuta dago (ezpelak dira nagusi). Kontuz ibiltzea komeni da.
Tracka orientagarria da.
-------------------------------------------------------------------

Gesalatz Nafarroako udalerria da, Lizarrerrian kokatua. Gesalazko ibarrak eta udalerriak ez dute erabat bat egiten, Jaitz herria ere ibarreko zatia delako, baina bere udalerria osatu du. Gesalatz udalerriak 78,1 kilometro koadro ditu, eta 456 biztanle zituzten 2014. urtean.

Gesalatz Lizarrako merindadearen iparraldean dago, Iruñetik 35 kilometrora.

Iparraldean Goñerrirekin egiten du muga, ekialdean Jaitz eta Girgillaorekin, mendebaldean Lezaun eta Deierrirekin, eta hegoaldean Ziraukirekin.

Gesalazko Iturgoien herritik gertu, itsasoaren mailatik 1.224 metrora, Nafarroako Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.

Gesalatz udalerria ondoko herri hauek osatua dago: Argiñano, Arzotz, Bidaurre, Biguria, Estenotz, Garisoain, Genbe, Irurre, Iruxo, Iturgoien, Izurtzu, Lerate, Muetz (udaletxea), Muniain eta Muzki. Aipatu herri guztiek azkena izan ezik zenbait urtez berezko udalerri bana izan zutela jasotzen da 1842ko erroldan.

Herri hustuak ere baditu: Neusol (Irurren), Opako edo Opakua (Arzotzen), Oro (Jaitzen), Zurbano (Iturgoienen), eta Zurundain (Garisoainen).

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Gesalatz eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,10ek zekien euskaraz hitz egiten.

2009ko urtarriletik Gesalazko udalerriaren izen ofiziala Guesálaz <> Gesalatz da.

Iturria: Wikipedia.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta