Denbora  6 ordu 2 minutu

Koordenatuak 3716

Noiz igoa 7 de agosto de 2017

Noiz egina agosto 2017

-
-
1.137 m
693 m
0
4,5
9,0
18,05 km

Bisitak 176, kokapena 11

Nondik gertu Muniáin, Navarra (España)

Gesaltzako Muniain herri inguruko mendiak ditugu hauek.

ERNE: "OBIARRI" mendia oso itxia da. 105 zenbakia duen bidegurutzean gora hartu nuen 106 puntu aldera. Une batean GPS aren traka jarraitu nahienan eta biderik aurkitu gabe, bidez nahastu ( biderik baldin bazegoen ) eta ezpel tartean aurrerantz bultzaka ia ordubete aritu nintzen tontorrera iritsi arte. Une batean ia ez aurrera ez atzera ere egon nintzen. Hori ikusita, ibilbidea moldatu egin det eta ITSORDE menditik barrena joan eta etorri eginez. Tontor ingurua itxia eta zikina da baina era horretan lasai igo daiteke.

Gainerako ibilbidea garbia eta inongo arazorik gabea da

Garindo eta Sarbil mendietatik dauden ikuspegiak zoragarriak dira. garindotik Andia mendialdea ikusten da. Sarbiletik Iruñerri oso-osoa ikus daiteke.
Nik hartu nuen pista. Jaitsitako trak batek hemendik erakusten zuen bidea, baina ez du inondik inora saiatzerik merezi. mendia oso-oso itxia dago.
Hemen bukatzen zen pista. Traka jarraituz harritan gora igo nintzen. Zapaldua zegoen baina lnadaredira iritsitakoan, nik ez nuen jarraibiderik aurkitu. Atzera, pistara jaitsi eta pista amaieratik bidezidor bat jarraitu nuen, itxuraz garbia, baina hura ere bukatu egin zitzaidan. Ez du inondik ionora merezi.
Munarriz gainean egonik, Andia mendizerra bertatik ikusteko aukera eskaintzen digu.
Ikuspegi politteko mendia. Sarbil ondoan egonda, bere itzalpean geratzen da.
Benetan mendi itxia. Ezpelaz gain, tontorraldean larra eta osinak ere aurkituko ditugu. Kontuz, oso erraza da bidetik atera eta despistaturik ibiltzea eta!
Begiratoki ezin hobea. Bere kokapenak Iruñerria, Valdizarbe, Gesalaz, Deierri, Lizarraldea eta Andia mendizerra bikain ikusteko aukera eskainzten digu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau